Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bartolome, santua

Ebanjelio sinoptikoen arabera, Jesu Kristoren hamabi apostoluetako bat. Joanen Ebanjelioko Nathanael bera izan liteke (I, 45-51 eta XXI, 2). Tradizioak hainbat tokitako ebanjelizatzaile bezala agertzen du (Frigia, Ponto, India). Bizirik larrutua hil bide zuten Armenian (margolari askok irudikaturiko gertaera, Riberak besteren artean).  v  Jaieguna, abuztuaren 24a.