Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barthou, Louis

Frantses legegizon eta politikaria (Oloron-Sainte-Marie, 1862 - Marseilla, 1934). Politikan sartu aurretik legegizon lana egin zuen Pauen. 1889an diputatu hautatu zuten; kontseiluko lehendakari izatera iritsi zen 1913an. Lehen Mundu Gerran karterarik gabeko ministroa izan zen, Gerra ministroa 1920 eta 1921 artean, senataria eta Justizia ministroa 1922an eta Gobernuko lehendakari orde izendatu zuten 1926an. Kanpo ministro zela, Jugoslaviako errege Alexandro I.arekin zegoela hil zuten haren aurkako atentatu batean (1934).