Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barturen Uriarte, Pedro Pascual

Euskal musikagilea. Solfeo, piano eta harmonia ikasketak egin zituen Zubizarreta irakaslearekin, organoa Taberna eta Gonzalezekin eta konposizioa Remacha irakaslearekin. Orkestra zuzendaritza ikasi zuen eta Eliza Musika Goi titulazioa ere eskuratu zuen. Parisko udako jaialdietan Orkestra zuzendari izan zen, baita Errenteriako Musikasten ere. Frantzian, Alemanian eta Amerikan ere organista modura aritu da eta hainbat abesbatza zuzendu ditu. 1982an Bilboko Goi Kontserbatorioan irakasle lanetan hasi zen, eta euskal musikaz arduratzen den diozesien arteko batzordeko kide da.