Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barton, Derek Harold Richard

Kimikari britainiarra (Gravesend, Kent, 1918 - Zurich, Suitza, 1998). Londresko Unibertsitatean ikasi zuen. Konformazio analisia garatu zuen, hau da, gai organiko konplexuen ezaugarriak aztertu zituen gai horietako atomoek beren artean duten hiru dimentsioko loturaren orientazioaren arabera. 1969an Kimikako Nobel saria irabazi zuen, kimika organikoari eginiko ekarpen handi horrengatik. Aldosterona deritzan hormona sintetizatzeko metodoa ere garatu zuen Bartonek.