Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bartholin-en guruina

Biol. Ematutuaren kanpoaldean, albo banatan dauden guruinetako bakoitza; kafe ale baten neurrikoa izaten da. Guruin hauek isurkari garden argia, labainkorra, mukiaren gisakoa isurtzen dute; isurkari horri esker bihurtzen da labain ematutua. Guruinok sexuaren lagungarrizko eginkizuna dute eta emakumeak ugalketarako gaitasuna galtzen duenean, atrofiatu egiten dira eta ez darie gehiago isurkari labainkor hori. Bartholinek aurkitu eta aztertu zituen eta hortik datorkie izena.