Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barroeta Aldamar, Joaquín Francisco

Gipuzkoar foruzalea (Getaria, 1796 - Madril, 1866). 1815ean Getariako alkate, 1816an Batzar Nagusietako kide, 1828an, Gipuzkoako diputatu, eta 1844an senatari izendatu zuten. 1864an, Madrilgo Senatuan euskal foruen defentsa sutsua egin ondoren, Gipuzkoako Diputatu Nagusi izendatu zuten.