Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barriola Ezkurra, Abel

Pilotari nafarra  (Leitza, 1978). Eskuzko pilotaria da, atzelaria. Profesional gisa, 1998ko otsailaren 22an jokatu zuen lehendabiziko partida, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Hurrengo urtean, bigarren mailako buruz buruzko txapeldunordea eta binakako txapelduna izan zen. Gorabehera handiko bi urteren ondoren, 2001ean beren lehen mailako lehen txapela jantzi zuen, lau t’erdiko txapelketa irabazita. Bere joko sasoi onarekin jarraituz, hurrengo urtean lortu zuen bere karrerako garaipenik garrantzitsuena, buruz buruko txapelketa nagusian. Urte hartan bertan, 2002an, Nafarroako lau t’erdiko txapela ere jantzi zuen. 2007an eta 2008an ere buruz buruzko txapelketaren finalera iritsi zen, baina batean Olaizola II.a eta bestean Bengoetxea VI.a nagusitu zitzaizkion.