Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barriocanal, Nemesio

Donostiako udaleko arkitektoa (Briviesca, Burgos, 1824 - Donostia, 1897). Arkitektura ikasketak Madrilen egin zituen. 1867. urtean Donostiako udaleko arkitekto hautatu zuten. Besteak beste, Polloeko hilerria, hainbat ur-ekartze (Errotazar, Txoritokieta, Antiguo), Peñaflorida kaleko eskolak, Askatasunaren Etorbideko zorua egin zituen.