Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barroeta Zarauz eta Aldamar, Joaquín María

Gipuzkoar politikaria (Getaria, 1763 - Frantzia, 1837). Gipuzkoako Diputatu Nagusia 1794an, frantsesen aldeko erabakiak hartu zituen Konbentzio Gerraren garaian, Gipuzkoako batzarkideak preso hartu ondoren. Basileako Bakea izenpetu eta gero (1795eko uztailak 22) Frantziara jo behar izan zuen Barroetak. 1808an Josef Bonapartek zenbait kargu eman zizkion Asturiasen eta Santanderren. Joaquín Francisco Barroeta Aldamar foruzalearen aita izan zen.