Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barriola Irigoien, Ignacio María

Gipuzkoar sendagilea (Donostia, 1906 - Donostia, 1998). Medikuntza ikasketak Madrilgo unibertsitatean egin zituen. Euskaltzain urgazlea eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartekidea izan zen. 1931. urtean Argia aldizkarian argitaratu zen Errisendagintza euskaldunen artean hitzaldia eman zuen. Egile honen beste zenbait lan: La medicina popular en el País Vasco (1952) eta Los Amigos del País y la Medicina (1963). EHUk bere Urrezko Domina eman zion 1993an.