Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrieta, Judas

Gipuzkoar margolaria (Hondarribia, 1971). Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua. 1995etik aurrera Euskal Herriko zein kanpoko hainbat galeriatan erakutsi ditu bere lanak, eta antzerkirako irudiak ere diseinatu izan ditu, besteak beste. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta BBKren bekak eskuratu zituen bere prestakuntza osatu eta lana egiteko, eta 1999an BBKren Rekalde aretoan paisaia eta gizaki irudiak tartekatzen zituen erakusketa osatu zuen, betiere komikiaren eta adierazmolde berrien eraginpean. 2000. urtean, Judas Arrietaren erakusketa batek inauguratu zuen artista gazteei eskainitako Bilkin galeria. Erakusketa hartan japoniar marrazki bizidunetan oinarritutako lanak aurkeztu zituen, Life with manga art never die izenburupean. Bere obran azpimarratzekoak dira marrazki bizidunetako, komikietako eta pop garaiko irudietako erreferentziez beteriko collageak.