Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda

Bizkaitar idazlea (Etxebarri, 1963). Idazketa lantegi koordinatzaile eta literatura animatzaile gisa aritzen da lanean. 1991n Baporea Haur Literatura Lehiaketan, lehen saria eskuratu zuen, Begigorritarren erlojua obrarekin. Horrekin batera, Badago ala ez dago (1992), Hegaldiak (1994) nobela eta Denboraren kanta-kontuak (1995) errima-liburua eman ditu argitara.