Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrieta Ugartetxea, Joxe Austin

Gipuzkoar idazle eta politikaria (Donostia, 1949). Nahiz eta azken urteotan ez lan berri asko-askorik argitara eman, 1995ean eskuratu zuen Irun Hiria saria, poesia arlokoa, Graffitien ganbara izeneko poemarekin. Politikagintzari dagokionez, Herri Batasunaren Mahai Nazionaleko partaide eta hautetsia izan da Joxe Austin Arrieta. Besteak beste, Donostiako Udaleko zinegotzi izan zen aldi batez.