Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrieta Sagasti, Jesus Maria

Gipuzkoar elizgizon eta idazlea (Donostia, 1948). 1959an Saturraranen apaiz ikasketak hasi eta 1970ean Donostian bukatu zituen. Bitarte horretan euskal historiaz zenbait ikasketa egin zuen. Errenteriako gau eskolan eta Ibaetakoan ere irakaslea izan zen. 1970ean Eibarren hasi zuen apaiz lana eta honekin batera argitaratu zituen bere lehenengo lanak: Antso Gartzeiz (1974), Amaia (1975), Landetaratuak (1985) eta Harkaitz, elurretako haurra (1986).