Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aponeurosi

iz. Anat. Giharrak inguratzen dituen eta txertagunean lotzen dituen mintza, ehun konjuntibo sendozkoa. Zuria izaten da, nakarraren kolorekoa. Lau eratakoak izaten dira aponeurosiak: azaleko aponeurosia, larruaren azpian dagoena; giharretako aponeurosia, gihar bakoitza inguratu eta gainerakoetatik bereizten duena; sarbide aponeurosia, gihar zuntzak bere dituen aponeurosia; eta aponeurosi ebatzailea, zenbait atalen zuntzak elkarrengandik bereizten dituena.