Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aponojetazeo

iz. eta izond. Bot. Monokotiledoneoen familia bateko landareez esaten da. Ur gezatan bizi diren belar-landareak dira. Zurtoinean ateratzen zaizkien irtenune biribilduak izaten dituzte euskarri ur azpian. Hostoek txorten edo peziolo luzea dute eta ur gainean zein ur azpian azaltzen dira. Sexu organoen inguruko mintza bakuna da. 20 bat landare mota daude familia horretan.