Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Apolonio

(Rodaskoa). Greziar poeta eta gramatikaria (Alexandria, K.a. 295 inguruan - 215 inguruan). Kalimakoren ikaslea lehenbizi eta etsaia gero. Rodasen erretorika eskola bat sortu zuen; Kalimako hil ondoren Alexandriara itzulirik, hango biblioteka ospetsuaren zuzendaria izan zen. Helenismoaren lan baliotsua den Argonautikak epopeiaren egilea da.