Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

apoperrezil

iz. Bot. Azenarioaren familiako belar-landarea (Anthriscus cerefolium). Urtero ernatu, fruituak eman eta hil egiten da. Ardatz itxuradun sustraia du eta barrualdetik hutsa den 30-40 cm-ko zurtoina, mehea, adartsu hozkatua. Lore zuriak ditu; zurtoinean ernetzen dira multzo txikitan, eta iletxoak dituzte ardatzetan. Fruitu estua du, hozkatua da eta zorrotza muturrean. Hostoak usaindunak eta zapore onekoak dira; janariak gozatzeko erabiltzen dira. Lurralde askotan landatzen da, baina Europako ekialdean eta Asiako mendebaldean azaltzen da bereziki.