Apolonio
(Tianakoa). Asia Txikiko filosofo neopitagorikoa (Tiana, Kapadozia, ? - Efeso, 97). Bere bidaia luzeetan ohituren erreforma aldarrikatu zuen Pitagorasen dotrina oinarritzat hartuz. Haren pertsona eta bizitza elezaharretako lainoetan murgildurik ageri dira. Vespasiano enperadoreak begiramena zion, baina Domizianok jazartu eta erbesteratu egin zuen. Haren Pitagorasen bizitza Porfirio eta Janblicok erabili zuten. Beste zenbait lan : Igarketari buruzko tratatua, Orakuluak, Epistolak.