Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aponojetoi

iz. Bot. Uretako landare generoa, aponojetazeoen familiakoa. Sustraietan luzakin gisako errizomak izaten dituzte, inguruan loreak izaten dituen adar bat edo bi, eta hosto biribilduak. 30 bat mota daude genero honen barruan; Europako A. fenestralis eta Asia, Afrika eta Ozeaniako A. distchyon izenekoak dira horien arteko ezagunenak.