Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Apolonio

(Pergamokoa). Greziar matematikaria (K.a. 262 - 215 inguruan). Alexandrian bizi izan zen, Arkimedesen ikaslea izan zelarik. Ebakidura konikoen —zirkulua, elipsea, parabola, hiperbolea— tasunen azterketan oinarrituta egin zuen tratatua matematika grekoaren obra handienetakoa da.