Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Apolonia

iz. Geogr. Antzinako zenbait hiriri Apoloren ohoretan eman zitzaien izena.  v  Iliriako Apolonia. Korintoko kolonia, gaur egungo Albanian. Merkataritza eta bizitza intelektualaren gunea izan zen helenismoaren garaian. Via Egnatia-ren abiapuntuetariko bat izan zen. Poianiko monasterio inguruan aurkitu dira haren aztarna nagusiak.  v  Traziako Apolonia. Miletoko kolonia, K.a. 600 urte inguruan eraikia. Luculok Erromara eraman zuen Apoloren estatua erraldoia aurkitu zen bertako tenplu batean.