Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Allières, Jacques

Euskal idazle eta euskalaria (Okzitaniako Tolosa, 1929 - Okzitaniako Tolosa, 2000). Bere jaioterriko unibertsitateko letretako fakultatean ikasi zuen eta bertan aritu zen hizkuntza erromanikoen irakasle gisa. Frantziako ekialdeko hizkuntzak eta euskara aztertu ondoren, euskaldunen hizkuntza, literatura eta historiari buruzko Les Basques lana argitaratu zuen. 1960. urtean Petit atlas linguistique basque-français atlasa egin zuen. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide zen eta 1963tik aurrera euskaltzain urgazlea. 1984an ohorezko euskaltzain izendatu zuten.