Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Allio, René

Frantses antzerki dekoratzaile eta zinemagilea (Marseilla, 1924 - Paris, 1995). Gizartearen amarruen inguruko hausnarketa dira haren filmak. Bertolt Brecht idazlearen teorietan oinarritzen dira, eta estatuaren izaerari buruzko gogoetak egiten dituzte: Dama zahar mesprezagarria (1965), Pierre eta Paul (1968), Egun gogorra erreginarentzat (1973).