Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alliot Marie, Michelle

Ipar Euskal Herriko politikaria, Résemblement pour la République alderdiko kidea (RPR). Zuzenbidean doktore eta Miarritzeko alkate gaullista izandako Bernard Marieren alaba. 1999an RPR Frantziako alderdi gaullistaren –Jacques Chiracek 1976an sortua– presidente bilakatu zen. Bera da, hain zuzen, eskuineko alderdi baten kargurik gorenera heldu den lehenengo emakumea Frantzian. Donibane Lohizuneko alkate eta diputatu izateaz gainera, beste kargu garrantzitsu batzuk ere izan ditu. 1986tik 1988ra, Hezkuntzarako Estatu Idazkari izan zen Jacques Chiracen gobernuan, eta Gazteria eta Kiroletako ministroa izan zen 1993tik 1995era Edouard Balladurren gobernuan.