Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Allende, Salvador

Politikari txiletarra (Valparaíso, 1908 - Santiago, 1973). Medikua, Txileko Alderdi Sozialistaren sortzailetakoa (1933), diputatua (1937-1945), senataria (1945-1970) eta osasun ministroa (1939-1942). Hiru aldiz ezkerreko hautagai izan ondoren, 1970ean, laugarrenean, lehendakaritza erdietsi zuen Unidad Popular koalizioaren izenean. Politika antiinperialista egin zuen eta langileriaren interesen aldekoa. Erdiko klaseek, kristau demokraziaren eraginpean, gero eta etsaigo nabariagoa erakutsi zioten. 1973ko irailean, AEBek bultzaturik, ejertzitoa altxatu zen. La Moneda lehendakaritzako jauregiaren defenditzen ari zela hil zuten.