Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alli Aranguren, Juan Cruz

Nafar politikari eta legegizona (Iruña, 1942). Zuzenbidean Lizentziatua, eta Zuzenbide Administratiboko irakaslea eta legegintzan aditua. Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakari izan zen 1991tik 1995era bitartean UPN (Unión del Pueblo Navarro) alderdia ordezkatuz. Bere agintaldian, oro har, begirunea agertu zuen euskararen gaian eta harreman onak izan zituen euskalgintzaren inguruko hainbat erakunderekin. Bere alderdiarekin zituen ezadostasunak zirela eta, UPN utzi eta Convergencia de Demócratas de Navarra alderdia sortu zuen. Alderdia sortu zuenez geroztik horren presidente da, baita Nafarroako Foru Parlamentuko kide ere.