Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Acuff, Roy Claxton

Estatubatuar abeslari, biolin jotzaile eta abesti idazlea (Maynardsville, Tennessee, 1903 - Nashville, Tennessee, 1992). Country musikako errege izan zen urte askoan, Nashvilleko Grand Ole Opry jaialdian. Beisbolean aritu zen gaztetan, eta, istripu baten ondoren, bere kasa hasi zen jotzen; gero, The Tennessee Crackerjacks taldea sortu zuen; talde hori The Crazy Tennesseans bihurtu zen hurrena, eta The Smoky Mountain Boys, azkenik. Acuffen tenor ahots ozen ederrak, haren abesteko era gospel-zuri sentiberak liluratu egiten zituen entzuleak. Acuffen abesti aipagarri batzuk: The Great Speckled Bird, Wabash Cannonball, Wreck on the Highway, Night Train to Memphis, Fireball Mail, Pins and Needles, The Precious Jewel, Steamboat Whistle Blues, The Great Shining Light, The Broken Heart, It’s Too Late to Worry Anymore. 1962an, 25 milioi disko saldu ondoren, Country Musikako Ohorezko Etxeko lehen kide bizi aukeratu zuten. Bizitzako Lorpenen Laria ere bereganatu zuen, 1987an, eta Arteetako Nazio domina, 1991n.