Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Action Painting

(Ekintza Pintura) Espresionismo abstraktuari loturiko pintura-mugimendua, New York-en 1945 inguruan sortua. Ezagupenaren aldean ekintzaren nagusitasuna aldarrikatzen zuten haren jarraitzaileek, pintura bizitzaren berehalako adierazpen gisa hartuz. J. Pollock eta W. de Kooning dira taldeko artista nagusiak.