Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Actor’s Studio

Antzerki eskola iparramerikarra. Elia Kazan eta bestek New York-en 1945ean sortua. Lee Strasberg zen talde honen teorikoa, bertako irakaspenak Stanilavski-ren interpretazio-metodo naturalistan oinarritzen zirelarik. Zine antzezle famatu asko atera dira eskola honetatik: Marlon Brando, James Dean, Montgomery Clift, Rod Steiger, Paul Newman, etab.