Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ACTH

Adrenokortikotropa hormonaren laburdura, hipofisiaren aurreko gingilak jariatzen duena. Giltzurrun gaineko guruinaren azaleko geruzaren hazkuntza eta isuriak kontrolatzea du helburua. Kortisola da ACTHren kontrolpean dagoen gaietako bat, karbohidratoen eta proteinen metabolismoan parte hartzen duena, eta alergien eta artritisaren sintomak arintzen dituena. Hormona hau, ACTH ere deitua, 39 aminoazido dituen proteina molekula konplexua da. Bere masa molekularra 5.000 ingurukoa da. Zenbait animalia motatan hormona honen eginkizun biologikoa gizakian duenaren antzekoa da, baina bere aminoazidoen sekuentzia desberdina da organismo bakoitzean.