Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kreve-Mickievicius, Vincas

Lituaniar idazlea (Subartonys, 1882 - Broomall, Pennsylvania, Estatu Batuak, 1954). Lituaniako idazle handienetakoa izan da XX. mendean. Lituaniako kontsul egon zen Azerbaijanen eta Kaunasko eta Vilniuseko unibertsitateetan egon zen hizkuntza irakasle ondoko urteetan. Erbestera jo zuen 1944an eta irakasle egon zen Pennsylvaniako unibertsitatean. Lituaniako dainos edo herri kantak ezagutzera eman zituen eta bereziki arduratu zen Lituaniako antzinako literaturaz eta historiaz. Obra nagusiak: Dainavos salies senu zmoniu padavimai (1912, Dainavako antzinako biztanleen kondaira zaharrak), Zentas (1921, Seme besoetakoa), Sutemose (1921, Arrastiria) eta Po siaudine pastoge (1922-1923, Lastozko estalpean).