Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kreutzer, Konradin

Alemaniar musikagilea (Messkirch, Baden, 1780 - Riga, 1849). Albrechtsberger-en ikaslea izan zen Vienan eta J. Haydn ezagutu zuen bertan. Stuttgart-eko gortean musika zuzendari izan zen 1812. urtetik aurrera eta Donaueschiegen-en 1817-1822 bitartean. Hogeita hamar opera idatzi zituen. Ospetsuenak, besteak beste: Konradin von Schwaben (1812) eta Das Nachtlager in Granada (1834, Granadako aterpea). Oratorio bat ere idatzi zuen, Moses Sendung (Moisesen egitekoa, 1814an estreinatua), kantata bat, ganbera musika, koruak kantatzeko piezak eta lieder ugari.