Departamento de Cultura y Política Lingüística

Domínguez, Adolfo

Espainiar jostuna (Ourense, Galizia, 1950). Espainiar diseinatzaile nagusietako bat XX. mendearen azken herenean, bere sorkari estilizatu soilengatik ezaguna. Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Santiagoko Unibertsitatean. 1968an Parisa joan zen estetika eta zinema ikasketak egitera Vincennesko Unibertsitatean. 1973an, Londresen urtebete egon ondoren, jaioterrira itzuli zen eta anaia Jesusekin batera Adolfo Domínguez enpresa bihurtu zuen aitaren jostundegi txikia zena. Bere karreraren goren unea 1984 inguruan izan zen, besteak beste laurogeiko hamarraldiko gizonezkoen modako paradigma bihurtu zen "zimurra ederra da" esloganaren arrakastari esker. Adolfo Domínguezen irudia bere erradikaltasun isilagatik bereizi da, modaren mundua abstrakzio modernoaren ondorengo den estetika soil sakon batetik abiatuta eraldatzeko indarrarengatik. Horregatik da, beharbada, diseinatzaile industrialaren papera beretu duen jostun bakarretakoa. Egun gizonezko eta emakumezkoen arropa, lurrinak eta bestelako osagaiak saltzen ditu Europa, Amerika eta Asiako hiriburu nagusietan.