Departamento de Cultura y Política Lingüística

Domingo Embil, Plácido

Espainiar opera abeslaria (Madril, 1941). Ama euskalduna du, Getariakoa. XX. mendearen bigarren erdiko tenorrik ospetsuenetakoa da. Ahots ozenaz gainera, aipatzekoak ditu antzerkirako dohainak eta itxura mardula. Mexikon piano ikasketak egin zituen. 1961ean abestu zuen bere lehenengo opera. 1962tik 1965era bitartean Tel Aviveko Opera Nazionaleko abeslaria izan zen. 1965ean New Yorkeko Operan abestu zuen eta 1968an New Yorkeko Metropolitan Opera’s House antzokian (harrezkero bertako abeslari izan zen). Milango Scala antzokian 1969an abestu zuen lehenengoz. Disko asko argitaratu ditu eta opera filmetan parte hartu du. Operako zuzendaritza lanetan ere jardun du.