Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lapurdi: zirrara naturala

Donibane-Lohizune

Donibane-Lohizune da Nivelle ibaiaren ahoan kokatuta dagoen kostaldeko portu handi bakarra. Badia ikaragarriarekin batera, Donibane-Lohizunek denbora luzez jasan behar izan ditu Ozeano Atlantikoaren haserreak. 1680an itsasikara batek ia hiri osoa suntsitu zuen.

San Juan Bataiatzailearen eliza

San Juan Bataiatzailearen Eliza XV. mendetik XVII. mendera bitartean etapa desberdinetan eraiki da, 1419an erre zen eliza zahar bat zegoen leku berean. Harrizko paretak ditu, lodiak eta itsuak, gotorleku baten itxura ematen diotelarik. Kanpandorre labur bat dute, behealdean karratua eta poligonala goialdean. Kanpoaldea zurruna bada ere, 1865 urtean gehitu zitzaion portada neogotikoa izan ezik, barrualdea oso aberatsa da. Galerien hiru solairu dituen nabe zabal bat da, eta bertan urre koloreko zurezko erretaula barroko izugarri bat dago, zutabe Salomonikoekin batera, lau altuera desberdinetan kokatuta dauden hogei irudien alboan, aldarea goratua, organoaren fatxada bikaina

Honako eliza honetan ezkondu ziren Luis XIV.a eta Austriako Maria Teresa.

Galeria fotografikoa: