Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lapurdi: zirrara naturala

Baiona

Baionako alde zahar atsegina hiru zati desberdinetan banatuta dago: Grand Bayonne edo Baiona zaharra, Petit Bayone eta Izpiritu Sainduaren auzoa.

Baiona Zaharra Katedralak menperatzen dituen ingurunetan dago kokatuta. Bertako kale estuetan XVI., XVII., eta XVIII. mendeko etxeak daude, hala nola Belzunze Jauregia eta Brethous jauregia.

Santa Maria katedrala

Erdi Aroko hiri baten oparotasunaren seinale izan ohi da katedrala. Baionako Santa Maria Katedrala bikaina da. XIII. mendean hasi ziren katedrala eraikitzen, koroa eta bost kaperak barne, eliza erromaniko zaharraren gainean, azken hori txikiegia baitzen. XVI. mendean amaitu zen, nahiz eta katedralaren 88 metroko orratzak ez ziren XIX. mende arte eraiki. 3 nabe eta sei bideune ditu. Estiloari dagokionez, rayonnant gotikoaren eta flamigeroaren arteko nahasketa da. Erdiko nabean, XIV. mendekoa, gangaren klabeetan Frantziako lirioak eta Ingalaterrako lehoinabarrak daude irudikatuta. Gurutzaduraren hegoaldeko besoan, gangako klabeetan politena, Baionako untzi ospetsua agertzen da, masta, gaztelua eta bost itsas gizonekin, garai hartan hiriak itsasoan zuen botere izugarriaren erakusgarri. Hegoaldeko dorrean, estilo gotiko flamigeroa duena eta XV. mendearen amaiera eta XVI. mendearen hasiera bitartean eraiki zena, lirioak agertzen dira eta ez lehoinabarrak. Katedralaren alboan estilo gotiko rayonnant duen klaustro bat dago, XV. mendekoa eta bertan egiten ziren bilera desberdinak.

Baiona Txikia auzo bitxi bat da, fatxada erregularrez eta kale estuez beteta. XII. mendean, inguruko lur lohitsuak bereganatzen hasi zen, partzelazio zaharraren plano karratuari eutsi bazion ere.

Hirigotorrak menperatzen du Izpiritu Sainduaren auzoa; bertan bizi da talde judutar garrantzitsu bat, XVI. mendearen hasieran Espainiatik iritsi zena.

Galeria fotografikoa: