Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea

Sarrera | Ibilbidea irudietan

Lekeitio

Euskal kostaldeko beste udalerri batzuetan bezala, Lekeitioko arrantzale izaera udal armarriak ere islatzen du, bertan balea baten irudia ikus baitaiteke. Lekeitiotik besteak beste eramaten zen arraina Penintsula barrualdera Erdi Aro osoan zehar.

  • Lekeition nabarmentzekoak dira Erdi Aroko herrigunea eta Santa Mariaren basilika , XIII. mendean sagaratua. XVI. mendean, zaharberritu eta estilo gotikoz hornitu zen eraikin osoa, elizataria eta dorrea salbu. Barruan erretaula zoragarriak ditu, bikainena erretaula nagusia, estilo hispaniar-flandestarrekoa.
    Santa Mariaren basilika. Lekeitio


    Eliza honen ondoan, hain zuzen, itsasontzi ugari egin dira historian zehar. Lehengo kai zaharra oraingo portuaren barruan zegoen eta XV. mendekoa zen. Nahiz eta oso baldintza onak ez izan, 1500. urtetik 1900. urtera bitartean Bizkaiko bigarren arrantza-portua izan zen.

    Santa Maria elizaren inguruan herriko antzinako nobleziaren hainbat etxetzar eta eraikin daude, herriz gaindiko jatorria eta eragina zeukatenak. Oraindik ere bertan bizi izan ziren familien armarriak ikus daitezke.