Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea

Sarrera | Ibilbidea irudietan

Gizaburuaga

Gizaburuagako Bengolea burdinolan gaur egun hondakinak baino ez dira gelditzen. Garai batean, ordea, produkzio-gune garrantzitsu bat izan zen, zeren, burdinola ez ezik ikaztegia, kortak, biltegiak, irin-errotak eta presa ere bai baitzituen. Bengolea Euskal Herriko burdinola konplexuenetakoa da, XVIII. mende hasieran Pedro Bernardo Villareal de Berriz jabeak ia instalazio guztiak berritu zituen-eta, bide batez orduko aurrerakuntza teknologiko handienak jarriz.

Ferreria Bengolea


Oraindik ikus daiteke, landarediak erdi-estalirik, burdinola eta irin-errota hornitzen zituen presa zaharra.

Inguru hau interesgarria da antzinako bizimoduaren berri jakiteko. Bertatik bertara ikus daiteke jaun feudalek euren botereari eusteko erabiltzen zituzten unitate ekonomikoak.