Segurtasun Saila

Konpartitu

Bigarren Errepublikako Emaitzak. 1933ko Hauteskundeak

Bigarren Errepublikako Emaitzak

1933KO HAUTESKUNDEAK

Testuinguru historikoa

Gorte Konstituziogileek 1931ko abenduaren 9ko Konstituzio berria onartu zuten, eta jarraian, abenduaren 11n, Niceto Alcalá-Zamora izendatu zuten Errepublikako lehenengo Presidente. Azaña izan zen, batez ere, sozialista, ezker errepublikano eta katalanistaz osatutako gobernu baten presidente.

Laster hasi ziren desakordioan gobernuko talde desberdinen artean. Eta azkenean, Alcalá-Zamorak Azañaren kabinetearen dimisioa eragin zuen, bozketa baten ondoren. Bozketa horretan, oposizio kontserbadoreak gobernuko alderdiei irabazi zien Garantia Konstituzionalen Epaimahaiko lurraldeko batzordeburuen hautaketan. Horren ondoren, ezkerreko errepublikano eta errepublikano moderatuen arteko gobernu bat osatzeko saiakerak egon ziren, Partido Republicano Radical alderdiko Alejandro Lerroux-en adindupean; baina saiakera horiek porrot egin zuten, ganberaren aldetik babesa lortu nahi izan zutenean. Horren ondorioz deitu ziren 1933ko azaroaren 19ko hauteskundeak.

Oraingoan, eskuinekoak erakunde politiko eraginkorrak osatzen joan zirenez (hala nola Confederación Española de Derechas Autónomas-CEDA edo Renovación Española ), aurkeztu egin ziren, nekazal talde eta talde tradizionalistekin batera.

Bestalde, errepublikano-sozialista koalizioa ez zen errepikatu, beraz, PSOE bakarka aurkeztu zen barruti gehienetan, ezkerreko errepublikanoak bezala.

Partido Republicano Radical alderdia, aldiz, bakarka aurkeztu zen barruti batzuetan, beste batzuetan errepublikano moderatuekin edo ezkerrekoekin, eta bigarren bueltan, eskuineko taldeekin ere.

Hautestontziak zabalduta, CEDAk lortu zuen garaipena, eta Partido Republicano Radical alderdia izan zen bigarren. Horiek, errepublikano moderatuekin batera, gehiengoa zeukaten ganberan.

Euskadiri dagokionez, EAJk Comunión Tradicionalista -rekiko aliantza hautsi zuen, eta hori Renovación Española-rekin batera aurkeztuko zen, eskuineko monarkikoen alderdia.

1931ko errepublikano eta sozialisten arteko elkartzea ere ez da mantentzen, beraz, PSOE talde errepublikanoekin aurkezten da barruti batzuetan, eta beste batzuetan bakarka.

EAJk garaipena lortu zuen, 12 diputaturekin.

Eskuinekoen blokeak 3 diputatu lortu zituen (2 Comunión Tradicionalista -koak eta 1 Renovación Española -koa).

Ezkerrekoek 2 diputatu lortu zituzten, biak Bilbogatik (hiriburua), 1 PSOEkoa eta beste 1 Acción Republicana -koa. Manuel Azaña, gobernuko presidente izandakoa, Errepublikako Presidente izatera helduko zen.

Emaitzak

Oharra: Emaitzen iturriak

Azken aldaketako data: