Segurtasun Saila

Konpartitu

Bigarren Errepublikako Emaitzak. Hauteskunde Orokorren emaitzen iturriak

Bigarren Errepublikako Emaitzak

Hauteskunde Orokorren emaitzen iturriak

Datu guztiak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ondorengo aldizkari ofizialetatik lortu dira; horietan, emaitzak atalka banatuta daude.

Lurralde historikoa 1931 hauteskundeak (1931/6/28) 1933 hauteskundeak (1933/11/19) 1936 hauteskundeak (lehenengo buelta )(1936/2/16) 1936 hauteskundeak (bigarren buelta )(1936/3/1)

Álava
79. zk 1931/7/2 141. zk 1933/11/25 23. zk 1936/2/22 29. zk 1936/3/7

Vizcaya
146. zk 1931/7/1 270. zk 1933/11/22 41. zk 1936/2/19 53. zk 1936/3/4

Guipúzcoa
77. zk 1931/6/29 63. zk 1933/11/24 29. zk 1936/2/9 27. zk 1936/3/3 eta 29. zk 1936/3/6 (4 ataletarako)

Edozein kasutan, orduko lurralde historikoen eta udalerrien izen ofizialak errespetatu dira.

Barrutien araberako emaitza orokorrei dagokienez (Araba, Gipuzkoa, Bizkaia-hiriburua eta Bizkaia-probintzia), arestian aipatu aldizkari ofizialetan agertzen direnak jaso dira. 1931 eta 1933ko hauteskundeen Bizkaiko datuei dagokienez, hala ere, Barruti bakoitzaren datuak gehitu zaizkie, aldizkarietan ez baita datu orokorrik jaso.

Udalerrikako emaitza orokorrei dagokienez, horiek ere ez dira agertzen aipatu aldizkarietan eta, beraz, atalka lortutako emaitza guztien batuketa baino ez dira.

1936ko hauteskundeen bigarren bueltako Gipuzkoako emaitzei dagokienez, 4 ataleko emaitzak geroagoko aldizkari batean agertzen dira, datu orokorretatik aparte; aldizkari bi-bietako datuak batu dira, hala probintziako datu orokorrei dagozkionak, nola eragindako udalerriei dagozkionak.

Hautagai bakoitzak ordezkatzen zuen alderdi politikoak ez zeuden zehaztuta aldizkari horietan. Atxikipen horiek, 1931 eta 1936. hauteskundeei dagokienez, José Luis de la Granjak "Nacionalismo Vasco y Segunda República" liburuan adierazitakoaren arabera egin ziren; 1933ko hauteskundeei dagokienez, ordea, Roberto Villa Garcíak "Las Elecciones de 1933 en el País Vasco y Navarra" liburuan esaten duenaren arabera.

Zenbait kasutan, hautagaien izen eta abizenak osatu egin dira, sarritan ez baitziren osorik agertzen aldizkarietan.

 

Azken aldaketako data: