Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Goi Ikuskaritzaren oinarri diren printzipioak

Jarraian, Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritzak gida gisa bere gain hartzen dituen printzipioak azalduko dira.

Berdintasuna

Goi Ikuskaritza berdintasun-printzipioan oinarrituko da. Printzipio horren arabera herritarrak babestu beharko ditu herritar horiek gizarte-zerbitzuen alorrean eskumena duten administrazio publikoekin duten harremanean. Tratu-berdintasuna, hau da, tratu berdina emango da egoera berdinetan, baina tratua desberdina izango da berdinak ez diren egoeretan.

Herritarrei zor zaien tratu-berdintasunak administrazioa mugatzen du eta egun dagoen lege-araudia aplikatzera behartzen du, eta horrela egin ezean, herritarrek auzitegietan erreklamatzeko eskubidea izango dute.

Berdintasunezko ikuspegia hartzen denez, administrazioek araudi egokia aplikatu beharko dute, eta administrazio horiek bermatu beharko dute gutxieneko zerbitzu eta prestazio erkide bat eskaintzen zaiela herritar guztiei.

Ekitatea

Ekitatea ez da berdintasunaren sinonimoa. Gure ustez ekitatea zera da: kasu jakin bati aplikatutako justizia. Beste modu batera esanda, ekitatea justiziaren eginkizun osagarria da, eta bakoitzari dagokiona modu erabakitzailean eta konpentsatzailean emateko helburu bidez arautzen da. Administrazioek arauak aplikatu behar dituzte dauden zerbitzuek eta prestazioek herritarrei tratu ekitatiboa bermatzen dietela ziurtatuz.

Komunikazioa

Komunikazio egokiaren bitartez, guztiekiko errespetuaren nahitaezko premisa ezarri da. Elkartasuna, tolerantzia, entzutea, elkarrekikotasuna eta lankidetza-estrategiak ezartzea ekarriko duten akordioak lortzeko topaguneak bilatzea errazten du.

Bateratzea

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemari berez dagokion erakundeen arteko lankidetzaren ikuspegitik abiatuta —hor alderdi guztiek bat egiten dute helburu bera lortzeko—, helburua honako hau izanik: Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Zerbitzuetako politikak bete daitezen zaintzea.

Goi Ikuskaritzari dagozkion kontrol- eta fiskalizazio-egitekoak gauzatuz, udaletako eta eskualdeetako errealitate anitzak bateratzen dituzten estrategia komunak uztartzeko lan egingo da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistematik, antzeko zerbitzu eta prestazioak sor daitezen.

Gardentasuna

Gauzak ondo egiteko modu bat da, Goi Ikuskaritzaren ekintzaren parte-hartzaile eta jasotzaile guztiek hasieratik jakin dezaten norantz doazen eta kudeaketaren ahaleginak norantz bideratu nahi diren. Justizia, ekitatea eta diskriminaziorik eza sustatuko dituzten ekintza-ereduak partekatu ahal izateko; hori guztia lankidetzako eta baterako partaidetzako eredu posible gisa.

Lankidetza

Goi Ikuskaritzak, erreferentziako arautegian aurreikusten diren konprobazio- eta errekerimendu-jarduerak gauzatzeko, lankidetza-estrategiak bilatzeko esparruan, eta printzipio horri jarraituz. Era berean, inplikaturik dauden alderdi guztien parte-hartze aktiboa sustatuko da, ikuspuntu desberdinak bilduz eta identifikatzeko, baterako partaidetzarako eta elkarlanean aritzeko sinergiak sortuz.

Euskal administrazioaren eremu desberdinek betetzen dituzten funtzio desberdinak onartuko dira. Eremu bakoitzari dagokionaren inguruan, araudiak ezartzen dituen xedeak betetzea ahalbidetzeko laguntza eskainiko da.

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudian eskumenen banaketa jasotzen da baina ez da printzipio absolutu bat; aitzitik, osagarri izan behar du administrazioen arteko lankidetza-printzipioarekin.

Kalitatea

Goi Ikuskaritzak hertsiki lotuta egon behar du ematen den arretaren kalitateari buruz administrazioek eduki behar duten jakintzarekin eta kalitate hori bermatuko duten parametro nabarmenekin lan egin ahal izateko Goi Ikuskaritzak eman dezakeen bultzadarekin.

Funtsean, helburua zera da, sistema osoak eta arlo horretan eskumena duten administrazio guztiek honako hau lortzeko behar diren mekanismoak ezar ditzatela:

a)     herritarrak administrazioen eskumenen, erabakien eta sistema beraren barruko harremanen ardatz izatea, baita beste batzuekiko koordinazio jakin batzuen ardatz ere.

b)     erakunde bakoitzak behar den garrantzia ematea eskumen-kudeaketako prozesuetan ahalik eta emaitza hoberena lortzeari.

c)     zerbitzuak emateko prozesuak esplizituak eta profesionalek ez ezik herritarrek, administrazio-estamentuak eta politika-estamentuak ere ulertzeko modukoak izateko ahalegina egitea.

Helburua zera da, lan egitea eta lana kalitatearen kulturatik abiatuta bultzatzea.

Ikuspegi etikoa

Goi Ikuskaritzak ikuspegi etikoan oinarrituta egon behar du, zentzu orokorrean; hortaz, sisteman jarduten duten profesionalen esku-hartze etikoa ikusteaz gain, betebehar etikoa herritarren eskubideak ez ezik herritarrei dagozkien betebeharrak ere baliatuko direla bermatzen duten gizarte-zerbitzuetan jarduten duten administrazio guztiek eduki behar dute.

Goi Ikuskaritzak gizarte-zerbitzuen alorreko esku-hartzea gomendatu nahi du, esku-hartze hori ekintza bat gehiago izango balitz bezala, justizia soziala gauzatzen duena eta pertsonen eskubideetan oinarritzen dena. Eskubide horiek babestu behar den eskubide sozialtzat eta sustatu behar den ondasun publikotzat hartzen dira.

Goi Ikuskaritzak zuhurtasuna ezarri nahi du azterketari dagokionez eta gomendioei dagokienez errespetuzko alternatibak sortzen dituzten eta erabaki arduratsuak hartzea erraztuko duten beharrezko bitartekoak sortzen dituzten erabakiak har daitezen errazteko, hala badagokio.

Goi Ikuskaritzaren arabera, gizarte-zerbitzuak subjektibotzat hartzen diren eskubideak betetzeko baliabideak esleitzeko mekanismo orokorrak ezartzen diren esparru etikotik abiatuta kokatu behar dira. Goi Ikuskaritzaren ustez, egun dagoen esparru juridikoak bermatzen du herritarrek eskubide horiek exijitzea.

Suposatzen da administrazioen jardunbidea egokia dela baliabide publikoen administrazioari kudeaketari eta baliabide horiek administratzeari dagokionez, eta, horretaz gain, zerbitzuen eta prestazioen autoebaluazio eta gainbegiratze egokia egiten dutela. Goi Ikuskaritzak arreta berezia jartzen du eskubideak berdinak izan daitezen guztientzat, herritarrei arreta egokia emateko, eta lurralde batzuen eta besteen artean ez ezik pertsona batzuen eta besteen artean ere diskriminaziorik ez izateko.

Ekintza-neurri positiboak nahiz gainerako pertsonekin alderatuta gizarte-arloko desabantaila-, arrisku-, mendetasun-, babesgabetasun- edo bazterkeria-egoeran dauden pertsonekin administrazioek gauzatzen dituzten jardunei dagokienez antzeko moduan jardun dezaten laguntzeko bereizketa-irizpidea erabiltzen duten mekanismoak hartzea proposatzen duen Organo gisa.

Herritarrak guztien ongiarekin edo interes orokorrarekin aktiboki eta koherentziaz identifikatzea ahalbidetzen duten baliabideak onartuz, administrazio guztiek legeak behar bezala betetzea ahalbidetu behar duena.

Legean aurreikusitako printzipio gisa, zeinetan herritarrak mota guztietako jardunen ardatz diren, eta herritar horiek pixkanaka arduratzeko eta ahalduntzeko premia onartzen den, euren kabuz moldatzeko prozesuan aurrera egiteko beharrezkoak diren euskarriak eta prestazioak emanez.

Azken eguneratzea: 2011/06/14