Ekonomia eta Ogasun Saila

Azken eguneratzea: 2014/03/14

(Eusko Legebiltzarra. 2014 martxoaren 13ko osoko bilkuran hartutako erabakia)

Eusko Legebiltzarrak gaitzetsi ditu finantza-sisteman izandako jarduera iruzurtiak, eta bost banketxeri EBk ezarritako isunaren alde agertu da

Legebiltzarreko erabakiak Kontsumobideri eskatzen dio kaltetuei jakinarazteko erreklamazioak aurkezteko prozedura

Eusko Legebiltzarrak, 2014 martxoaren 13ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

"1. Eusko Legebiltzarrak errefusatzen ditu finantza sistemak egin dituen iruzurrezko praktika guztiak, eta eskatzen du sistema horren inguruko nazioarteko kontrol handiagoa.

2. Eusko Legebiltzarrak babesten du Europako Batzordeak 5 bankuri (Deustche Bank, Royal Bank of Scotland, JP Morgan, Societé Genérale y Citibank) eta RP Martin bitartekari finantzarioari jarri dien isuna, hala nola, HSBC, Credit Agricole eta JP Morganek zenbait indize bankario manipulatzeagatik egiten diharduen ikerketa babesten du. Era berean, gai honekin edo antzeko gaiekin etorkizunean egingo dituen ikerketak ere babesten ditu, iruzurrezko praktika bankarioak zigortu eta eragozte aldera.

3. Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio ziurtagiria egin dezala, Europako Batzordeak zigortu dituen banketxeekin harreman finantzarioak dituen zehazte aldera.

4. Eusko legebiltzarrak Kontsumobideri eskatzen dio egin dezala zerrenda bat, zeinak jasoko dituen Kontsumobiden sistema finantzarioak egindako iruzurrezko praktiken harira jaso diren erreklamazioak, eta Legebiltzar honetara helarazi dezala. Hala nola, kontsumitzaileen elkarteekin aholkularitza sistema bat ezarri dezala eskatzen dio, balizko kontratazioen aurretik, merkatuan dauden produktu finantzarioen inguruko ezagutza bultzatuko duena, bezeroak izan ditzakeen onura eta arriskuekin.

5. Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio, Kontsumobideren bitartez, eskura dituen bitarteko guztiekin informazioa hedatu dezala Europako Batzordeak ezarritako isunaren inguruan, baita komunikabide publikoak erabiliz, horrela, jarduera horiekin kaltetuak izan diren pertsonek jakin dezaten erreklamazioak jartzeko prozedura zein den, eta horrelako prozesuetan jarduten denean, Euskal Kontsumo Institutuan tramitatua izan".

Agiria:

Europako Batzordearen prentsa-oharra (2013ko abenduak 4): Antitrust: Commission fines banks € 1.71 billion for participating in cartels in the interest rate derivatives industry [fr]