Ekonomia eta Ogasun Saila

Euskadiko Administrazio Orokorraren Zor Publikoa

2024ko INFORMAZIO OROKORRA:

EUSKO JAURLARITZAREN FINANTZA ESTRATEGIA JASANGARRIA

2021eko Jasangarritasun Esparrua eta Bigarren Iritzia

2021eko ekitaldi honetan, proiektu berde eta/edo sozialei lotutako finantzaketa-tresnak definitzen dituen Finantzaketa Jasangarriaren Esparrua berrikusi eta eguneratu da.

Esparru hori bat dator "bonu berdeen printzipioekin" (GBP), "Bonu Sozialen Printzipioekin" (SBP) eta "Bonu Jasangarrien Jarraibideekin 2018" eta "Bono Berdeen printzipioekin LMA 2018 (GLP).

Sustainalytics-ek aztertu du Finantzaketa Jasangarriaren Esparruaren berrikuspen eta eguneratze hori, eta iritzia eman du "Sustainability Bond Guidelines 2018", "Green Bond Principles 2018", "Social Bond Principles 2020" and "Green Loan Principles 2021" ekimenekin bat etortzeari buruz.

Bonu Jasangarrien Esparrua eta Bigarren Iritzia 2018

Eusko Jaurlaritzak proiektu berdeei zein sozialei lotutako bonuetarako esparru bat garatu zuen, eta horri esker iraunkortasunarekin lotutako bonuak jaulki ahal izan zituen. Eusko Jaurlaritzaren jasangarritasunari lotutako bonuen diru-sarrerak ingurumen- eta gizarte-proiektuen mix bati esleitu zitzaizkion, eta finantzaketa arduratsu eta eraginkorra sustatu zen eskualdeko ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-erronkei aurre egiteko.

Eusko Jaurlaritzak Sustainalytics kontratatu zuen Eusko Jaurlaritzaren Bonu Jasangarrien Esparrua berrikusteko eta Bonu Iraunkorra 2017ko Bonu Berdeen printzipioekin (GBP) eta 2017ko Gizarte Bonuen Printzipioekin (SBP) lerrokatzeari buruzko iritzia emateko Internacional Capital Market Association- "ICMA" izenekoaren administrazioaren eta markoaren ingurumen- eta gizarte kredentzialen arabera.

ESLEIPENAREN ETA INPAKTUAREN TXOSTENAK

2022eko bonuaren esleipenari eta eraginari buruzko txostena

2021eko bonuaren esleipenari eta eraginari buruzko txostena

2020ko bonuaren esleipenari eta eraginari buruzko txostena

2019ko bonuaren esleipenari eta eraginari buruzko txostena 

 Euskadi 2019ko jasangarri bonoaren inpaktuaren txostenaren aurkezpena:

2018ko bonuaren esleipenari eta eraginari buruzko txostena

 2019an, Euskadi 2018ko bonu jasangarrien inpaktuaren txostenaren aurkezpena burutu zen:

BONO JASANGARRIEN JAULKIPENA

2023ko Bonu Jasangarrien jaulkipena:

2023eko otsailean 700 milioi euroko bonu jasangarrien zazpigarren jaulkipena gauzatu zen.

2022ko Bonu Jasangarrien jaulkipena:

2022eko apirilean 500 milioi euroko bonu jasangarrien seigarren jaulkipena gauzatu zen.

2021ko Bonu Jasangarrien jaulkipena:

2021eko apirilean 1.000 milioi euroko bonu jasangarrien bosgarren jaulkipena gauzatu zen.

2021eko martxoan eguneratutako informazioa duten inbertitzaileei aurkeztea:

2021eko ekitaldi honetarako 1.500 milioiko inbertsio hautagarrien xehetasuna jasotzen du.

2020ko Bonu Jasangarrien bigarren jaulkipena:

2020ko bigarren bonu jasangarrien jaulkipena, 600 milioikoa, inbertsiogileei aurkeztea. COVID-19 pandemiak sortutako egoera berriak eragin zuen jaulkipen hori, eta ekitaldiko bigarren seihilekoan egin zen.

2020ko Bonu Jasangarrien  Lehen Jaulkipena

2020ko apirilean, 500 milioiko bonu jasangarrien hirugarren jaulkipena egin zen, eta aurtengo lehena.

Inbertitzaileentzako aurkezpena eta 2020ko martxoko aurkezpen zabala:

2019ko Bonu Jasangarrien Jaulkipena 

2019ko apirilean, bonu jasangarrien bigarren jaulkipena egin zen, 600 milioikoa.

Irizpide hautagarriak eta mota horretako isurien gainerako eskakizunak definitzen diren esparru jasangarriko baldintzak inbertitzaileei aurkezteko, eta Euskadiren egoera ekonomikoa azaltzeko, honako dokumentu hau egin zen:

Ogasun eta Ekonomia Saileko arduradunek "Road show no deal" bat egin zuten inbertitzaileei Euskadiko ekonomiaren egoera eguneratua jakinarazteko.

2018ko Bonu Jasangarrien Jaulkipena

2018ko maiatzean, Eusko Jaurlaritzak 500 milioi euroko jaulkipen jasangarri bat egin zuen, esparru jasangarria landu eta Sustainalyitcs erakundearen bigarren iritzia lortu ondoren. Bonu-merkatu jasangarriaren garapenean eginkizun garrantzitsua betetzeko politikari jarraikiz, eta finantzaketa arduratsua eta eraginkorra bilatuz, 600 milioiko bonu jasangarrien bigarren jaulkipena egingo du.

Inbertsoreei aurkezpena 2018:

ZOR PUBLIKOA - RATINGAK - ADIERAZLEAK

Honako lerro hauekin taxutzen du Eusko Jaurlaritzak zorren politika: merkatuak dibertsifikatzea, zorraren kostua ahalik eta gehien murriztea, zorra politika ekonomikoa gauzatuz koordinatzea, eta bigarren mailako balio-merkatuen eraginkortasuna bultzatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kreditu-kalifikazioa (rating esaten zaiona) ospe gehien duten hiru kalifikazio-agentzien eskalaren gorenean dago. Subiranoaren zorra baino gorago daukate jarrita hiru agentziek EAEko ratinga. Hona Euskadiko ratingak:

      • Standard & Poor’s: AA- ikuspegi egonkorra
      • Moody’s: A3 ikuspegi egonkorra
      • Fitch: ikuspegi egonkorra

Eta agentziek berriki argitaratutako txostenak ere baditugu:

                

Inbertitzaileentzako aurkezpena:

Hona hemen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko zorraren zifraren bilakaera historikoa, milioi eurotan adierazita:

URTEA  ZOR BIZIA
2023 10.270,73
2022 10.348,46
2021 10.594,32
2020 10.062,03
2019 8.644,82
2018 9.134,28
2017 9.082,19
2016 8.765,24
2015 8.227,24
2014 7.748,24
2013 7.087,73
2012 6.088,50
2011 4.900,29
2010 4.382,10
2009 2.080,75
2008 491,90
2007 301,87
2006 518,38
2005 701,57
2004 932,29
2003 1.048,22
2002 923,09
2001 1.130,18
2000 1.520,83
1999 1.851,39
1998 2.037,41
1997 2.108,33
1996 1.951,62
1995 1.752,63
1994 1.494,96

Espainiako Bankuak azkena argitaratu dituen datuak ikusteko esteka daukazue hemen, gehiegizko defizitaren prozeduraren (GDP) arabera kalkulatuta:

 

Zorraren adierazleak 2023/12/31:

  • Eskatzeko pasiboa (GDParen arabera) / BPG = 12,6% (estimatua)
  • Eskatzeko pasiboa (GDParen arabera) / Biztanle kopurua =  4.920 euro, biztanleko.
  • EAEren zorra / EAEren aurrekontua 2023 = 72,62%.

 

Azken aldaketako data: