Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Informazio Orokorra - Erregimen Ekonomikoa



Izatezko bikoteen ondare-harreman ekonomikoak

Ezkondu gabeko bikoteez ari garela, ondokoa dugu praktikan izandako arazo garrantzitsuenetako bat: ezinbesteko arazo ekonomikoak direla-eta euren harreman ekonomikoak arautzeko erregimen ekonomiko zehatzik eza, kasu horietan zuzendu behar duten irizpideak definitzea eta haiek konpontzeko horiek aplikatzea komeni dela kontuan izanda.

Ikuspuntu juridikotik begiratuta, honela definitu liteke Ondare Erregimen Ekonomikoa; bikotearen eraturiko harreman juridikoak irauten duen bitartean bikotearen, eta horien eta hirugarren pertsonen arteko harreman ekonomikoak arautzen dituen arau-multzoa.

Ondokoa xedatzen du 2/2003 Legearen ?maiatzaren 7koa, Euskadiko Izatezko Bikoteak arautzekoa? 5.1 artikuluak: Izatezko bikoteko kideek beren elkartzearen ondorio diren harreman pertsonal eta ondarezkoak arautu ahal izango dituzte agiri publiko edo pribatuaren bitartez, eta bakoitzaren eskubide eta betebeharrak zehaztuko dituzte hor, bai eta bikotea deseginez gero eman beharreko ordain ekonomikoak ere

Hau da, haien harremana zuzenduko duen erregimen ekonomikoa Itun baten bidez ezarri liteke, dokumentu publikoan (Notarioaren aurrean) edo biek sinaturiko dokumentu pribatuan (Eusko Jaurlaritzaren hiru Lurralde Ordezkaritzek doan ematen diren hiru itun-motari dagozkion hiru dokumentu dituzte).

Hortaz, bikoteko kideek erregimen ekonomikoa itundu dezakete, hau da, bi egoera bereiz ditzakegu: alderdiek idatzitako ituna egiten dute edo ez, eta bertan euren bizikidetza zuzenduko duten harreman ekonomikoak ezartzen dituzte.

  • Bikotearen artean idatzitako itunik EZ badago

    Kasu horietan ezin izango da aplikatu irabazizkoen erregimena; hortaz, bikoteko kide bakoitzak bere eskubideak egiaztatu egin beharko ditu ondare komuna osatzen duten ondasun guzti-guztien gain.

    Bikoteko kide bakarraren izenean soilik erregistraturiko ondasunei dagokienez, titular bezala agertzen ez den bizikideak dagozkion ekintza judizialak baliatu beharko ditu jabekidea dela aintzat har diezaioten.

    Elkartzea existitu zela egiaztatu beharra eskatzen du horrek, EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroaren dagokion ziurtagiriaren bitartez, eta ondasunak erosi, gozatu eta baliatu izana ere batera gertatu zela.

    Hori dela-eta, kasu jakin bakoitza eta bikotea desegin arte alderdiek izan dituzten harreman ekonomikoak egiaztatzen dituzten frogak hartu beharko dira kontuan.

  • Bikoteak harreman ekonomikoak idatzita itundu baditu

    Izatezko bikoteek libreki itundu dezakete euren harremanak zuzentzeko baliatu nahi duten erregimen ekonomikoa; ezin izango zaizkie ezkontza-harremanen berezko erregimen ekonomikoak aplikatu, esaterako irabazizkoena, banantzearena edo partaidetzarena.

    Bikoteko kideek egokitzat jotzen dituzten itunak egin ahal izango dituzte bizikidetzak irauten duen bitartean dituzten edo erosten dituzten ondasunak kudeatzeko, eta haien titulartasuna eta errendimenduak banatzeko.

    Itun horietan euren harreman ekonomikoei buruz ezarritakoak ez ditu zuzenean eurak soilik eraginpean hartuko, baita euren oinordekoak ere.

Erregimen ekonomiko motak

Hainbat erregimen ekonomiko mota daude:

  • Erregimen Ekonomiko


    Power Point-en logotipoa (Power Point dokumentua ikusteko)
    ZIP-en logotipoa (Dokumentu konprimitua jasotzeko)

Bikotearen erregimen ekonomikoa desegitea:

Ondoko edozein arrazoi dela-eta iraungi liteke izatezko bikotea:

  • Ados jarrita.
  • Bietako baten alde bateko erabakia dela-eta, besteari egiaztatzeko moduan jakinarazitakoa.
  • Bikoteko kide bat hil izana edo haren heriotza-deklarazioa dela-eta
  • Bikoteko kideen arteko edo kideetako edozeinen ezkontza dela-eta.

Izatezko bikote bateko kideek adostasunez edo auzibidea tarteko likidatu dezakete euren ondare-erregimena.

Adostasunez bada, hiru modutan egin liteke:

  • Ahoz, ondasun higiezin komunak ez badaude.
  • Dokumentu pribatuaren bitartez, egokitzat jotzen badute.
  • Eskritura publikoaren bidez ondasun higiezinak badaude edo harremanaren hasieran itunduriko ondare ekonomikoan notario-dokumentu bat agertzen bada (esaterako, ezkontza-hitzarmena).

Hala ere, bikoteak erregimen ekonomikoa iraungitzeko akordio hori lortu ez eta ondasun komunak badaude, epaitegietara jo beharko da.

Kasu horietan, izatezko elkartzea existitu dela egiaztatu beharko da lehenik (Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikotean Erregistroak emandako ziurtagiriaren bitartez), sistema ekonomiko jakin batek zuzendu duela haren iraunaldia, elkartzea amaitu dela, eta, hortaz, haren erregimen ekonomikoa amaitutzat deklaratu eta likidatu egin behar dela, bikoteko kide bakoitzari dagokion ondasun-esleipena eginda.

Azken eguneratzea: 2010/06/29