Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Aurkezpena



Aholkularitza-organo berria da, helburutzat partaidetza eta elkarrizketa bideratzea eta etorkinen iguripenak eta eskaerak eta herritar etorkinen integrazioa sustatzeko proposamenak jasotzea dituena, hori guztia partaidetza soziala, kontsulta, informazioa eta aholkularitza ahalbidetzeko, immigrazio-kontuetan Administrazioaren jarduketen plangintzari dagokionez.

Gizarte-eragileen, gizarte-erakunde eta erakunde humanitarioen, sindikatuen, enpresaburuen eta Erakunde eta Herri Administrazioen arteko gogoeta eta koordinaziorako gunea izan nahi du foroak, lan eraginkorragoa lortzeko etorkinen integrazioan konprometituriko alderdi guztien artean.

Hona ekimenaren abiapuntuak: eskub ide eta betebeharrei dagokienez, pertsona guztiak berdinak direla onartzea, onarpen hori aldez aurretik beharrezkoa baita herritar arduratsuak izateko; dibertsitatea aberastasuntzat jotzea, eta herritarren partaidetza? jatorria edozein dutela ere? ezinbesteko dela aintzat hartzea gizartearen bizikidetza harmonikoa lortzeko.

Azken eguneratzea: 2010/05/07