Prozedura horretan parte hartzeko, aldez aurretik hitzordua hartu behar da hemen. Visesaren Bezeroari Harrera Egiteko Bizkaiko Bulegoko hitzorduak webgunean erregistratutako eskaeren ordenaren arabera ematen dira.
Salerosketa-modalitatean araubide tasatuko babes ofizialeko etxebizitza (ATBO) bat eskuratu nahi duten eskatzaileek, honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Adinez nagusia izatea edo, adingabea izanik, emantzipatuta egotea.
- Etxebizitzaren eskatzaileetako bat EAEn erroldatuta egotea.
-
Bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrera haztatuak 15.000 eta 50.000 euro artekoak izatea. PFEZ indarrean edukitzea.
Mugikortasun urria dutenen kasuan, nahikoa izango da gutxienez 3.000 euroko diru-sarrera haztatuak dituztela egiaztatzea.
- Bizikidetza- edo familia-unitatea osatzen duten pertsonek ez izatea etxebizitzarik jabetzan, jabetza soilean edo azalera-eskubidean, aurreko bi urteko epean.