Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Beasainen, babes ofizialeko 12 etxebizitza tasatuko sustapenean izena ematea (EB3-0731/21-LT-000)

Argitalpen-data: 

Beasaineko udalerrian babes ofizialeko 12 etxebizitza tasatu eraiki behar ditu jabetzan GOIERRISUKIA S.L. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Goierriko Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2021eko uztailaren 27a eta 2021eko abuztuaren 23a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2021eko abuztuaren 31n web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Etxebizitza Tasatu Autonomikoak
  • Sustatzailea: Pribatua – GOIERRISUKIA S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 12 
  • Kokapena: R-3.1.2 AU32 Lurzorua - Errekarte
  • Etxebizitzen salneurriak:
    • Etxebizitza txikiena (73,85 m2) + eranskinak: 240.726,10€

    • Etxebizitza handiena (77,30 m2) + eranskinak: 253.148,96€

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduretan parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

GOIERRISUKIA S.L.

Helbidea: Lugaritz Pasealekua 21 – 20018 Donostia

Telefonoa: 943 31 68 68

Posta elektronikoa: promocion@sukia.com