Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Etxebiden baja emateko eskaera

Etxebiden baja emateko eskaerara sar zaitez zuzenean hemen klik eginda

Etxebidek hiru aukera ematen dizkizu Web atariaren bidez, osoki, zure espedientearen baja eskaera egiteko.

Lehenengo aukera: B@kQ ziurtagiri bat edo itsasontzi-joko bat behar duzu. B@kQ ziurtagiri hori identifikazio elektronikoa egiteko modu bat da; administrazioarekin telematikoki jardun nahi baduzu, ziurtagiri hori da lortu errazena eta erabil samurrena. Jakin nahi al duzu nola eskuratu eta erabili B@kQ bat? Informazio gehiago nahi baduzu, hemen egin klik.

Bigarren aukera: zure eskabideak teleizapidetzeko, ziurtagiri elektroniko bat behar duzu. Baliozkoa izan behar du eta indarrean egon behar du. Ba al daukazu NANe edo CERES ziurtagiria? Orduan, eskabidea izapidetzen hasten zarenean bertan aukera dezakezu teleizapideak egiteko modu hau.

Igorri beharreko dokumentazioa

Online izapideak egiteko edozein modu aukeratuta ere, Etxebiden baja emateko eskaera egiteko, ez duzu dokumentazio osagarririk aurkeztu behar.