Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

147/2010 DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 3020
  • Xedapen-zk.: 147
  • Xedapen-data: 2010/05/25
  • Argitaratze-data: 2010/06/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gizarteratzeko eta diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen helburu nagusia, Zioen Azalpenean dioen bezala, sistema sendo bat egituratzea da, krisi-egoeretan sendotasuna bermatzeko, azken urteotan ikusi den premien bilakaerara ondo egokitutako sistema bat. Aurreko ereduaren esparruan pobrezia-tasei eusteko eta fenomenoaren modurik muturrekoenak eraginkortasunez prebenitzeko gai izan zen balantze positiboa onartu arren, ezinbestekotzat jotzen du politika publikoen ahaleginak berrorientatzea, bilakaera horren ezaugarri kualitatiboak ezarri dituzten hainbat joera kontuan izanik, bereziki pobreziaren feminizazioa gurasobakar-egoerekin zuzenean lotua eta, beharbada garrantzi handiagoarekin haren egitura-profila dela medio, soldata-maila baxuei lotutako pobrezia.

Helburu hori lortzeko eta ekintza publikoa eremu horretan biztanleen benetako premietara egokitzeko, testuak indarrean jartzen du Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema, eta bi funtsezko osagai esleitzen dizkio: prestazio ekonomikoak eta gizarteratzera eta laneratzera bideratutako tresnak. Lehenengoen artean ere, argi eta garbi bereizitako bi kategoria ezartzen ditu: eskubideko diru-prestazioak -diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria- eta subentzio-erako diru-laguntzak.

Zalantzarik gabe, diru-sarrerak bermatzeko errenta, gainerako prestazio eta laguntzek ematen duten funtsezko osagarria bazter utzi gabe, tresna ekonomikoaren funtsezko pieza da, eta artikulazio berrian premia desberdinetara egokitu nahi du, prestazioko oinarrizkoena den modalitateaz gain bigarren formula bat bideratuz, lanetik jasotako diru-sarrerak dituztenei zuzendua, eta horrela, azken urteotan prestazio hori gero eta gehiago eman da diru-sarreren maila baxua osatzera bideratutako laguntza bezala, eta horren hartzaileak izan dira premia soilik ekonomikoak dituzten eta, beraz, gizarteratzeko laguntza espezializaturik behar ez duten baina lan-egoera hobetzera bideratutako laguntzak behar dituzten pertsonak. Ikuspegi berarekin, paper berezia ematen die izaera ekonomikoa ez duten eta gizarteratzera orientatuta dauden jardunei era horretan sistemaren bi osagai nagusien arteko lotura indartuz, jardun horiek eduki soziala duten kasuetan nahiz, funtsean, lanari begira daudenean eta enplegua lortzera edo lan-egoera hobetzera bideratzen direnean. Horregatik funtsezkotzat jotzen da gizarte-zerbitzuen koordinazioa arautzea, batez ere oinarrizko gizarte-zerbitzuak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin, ahal den guztietan laneratzera jo beharko duten gizarteratze-politiken bilakaeraren egungo baina batez ere etorkizuneko nukleoa baita.

  1. kapituluak xedapen orokorrak biltzen ditu, eta ezartzen ditu prestazioa definitzen duten elementuak prestazioaren xedea, definizioa, izaera eta ezaugarriak eta modalitateak eta Sistemaren funtsezkoak diren hainbat erreferentziazko elementu, hala nola: bizikidetza-unitatearen definizioa, etxebizitza edo bizitokiaren definizioa, eta gizarteratze-hitzarmenarekin duen lotura. Erregulazio honetan, garrantzi handiko zenbait alderdi zehatz nabarmendu beharra dago; hona hemen:

    Azken aurrekariak bezala oinarrizko errenta, baina batez ere, haren garapena dela medio, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera haren lehen helburua da oinarrizko premiei lotutako gastuei estaldura ematea, halakotzat hartuz bizirauteko oinarrizkoak diren gastuak, baina horrez gain, eta diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemari egitura koherentea, pitzadurarik gabea, emateko premiari erantzunez, gizarteratzeko edo laneratzeko prozesutik eratorritako gastuak deitutakoetara hedatzen du bere babes-eremua. Formula hori Gizarte Eskubideen Gutunari buruzko abenduaren 27ko 10/2000 Legean dagoeneko agertzen bazen ere, ez zen inoiz definitu ezta garatu ere, eta horrek neurri batean praktikan ez aplikatzea ekarri zuen. Esparru berri honetan, aipatu diren gastuak prozesu hau benetan gauzatzeko ezinbestekoak diren gastutzat definitzen dira, eta kontzeptu horretan sartu daitezke, besteak beste, lantokira joateko garraio-gastuak eta prestakuntza-gastuak, dagokion gizarteratze-hitzarmenean gastu horiek ezartzen diren terminotan.

    Izaera eta ezaugarriei dagokienez, azpimarratzekoa da, Legean aurreikusitakoari jarraituz, eskubide subjektibo gisa artikulatzeaz gain eta, aurrekoek egiten zuten bezala, izaera subsidiarioa eta, hala dagokionean, indarrean dagoen legerian aurreikusitako mota guztietako izaera ekonomikoko baliabide eta prestazioen osagarria izateaz gain, zehazten dela prestazioa ezingo dela osatu, inolako modalitatetan, antzeko izaera duten prestazio edo laguntzekin, eta zehazten dela osagarri horiek egonez gero diru-sarreratzat hartuko direla, eta horren ondorioz, diru-sarrerak bermatzeko errentaren beraren zenbatekoa ezartzeko zenbatu beharko direla. Neurri horrek zuzenean Eusko Legebiltzarraren adierazpen bati erantzuten dio, 2005eko azaroaren 23an egindako osoko bilkuran honako hau adierazi baitzuen: «oinarrizko errenta Eusko Jaurlaritzaren eskumena da, eta beraz, hori finantzatzea ere Jaurlaritzaren kontura egingo da, eta diru-sarrera horiez gainera beste erakunde batzuen bestelako diru-emateak gertatzea saihestu beharko da, horrek EAEn prestazio hori eskuratzeko eskubidea daukaten herritarrak modu ezberdinean tratatzea baitakar».

    Dekretuaren testuaren 4. artikuluak prestazioaren erregulazioaren elementu funtsezko eta berritzaileetako bat biltzen du, hau da, lehendik aipatu den modalitateen bereizketa: batetik, gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errenta, laneko errentetatik eratorritako baliabide ekonomiko propioak ez dituzten eta Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora iristen ez diren diru-sarrerak hilean jasotzen ez dituzten pertsonei eta bizikidetza-unitateei zuzenduta egongo dena funtsean; eta bestetik, laneko diru-sarrerak osatzeko errenta, laneko errentak dituzten baina hilean gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora iristen ez den diru-sarreren maila duten pertsonei zuzendua.

    Testuak, gainera, zehazten du aurreikusitako bi modalitateetatik lehentasuna ematen zaiola Laneko diru-sarrerak osatzeko errentari, eta modalitate hori ez dela soilik hautatu behar prestazioaren eskatzaileak laneko errentak dituenean, baizik eta bizikidetza-unitateko beste kide bat egoera horretan dagoenean ere.

    Bizikidetza-unitatearen erregulazioak, adierazi den bezala Sistema osoan eragina duenak, kasuak hiru kategoria handitan banatzen ditu: lehenengoak oinarrizko kasuak biltzen ditu; bigarrenak, oinarrizko kasuetan bilduta dauden bizikidetza-unitateetako baten helbidean barne hartuta dauden pertsonen ezohiko kasuak biltzen ditu; hirugarren kategoriak ere ezohiko kasuak biltzen ditu, hau da, premia larriko egoerengatik oinarrizko kasuetan bildutako bizikidetza-unitateek harrera egiten dieten baina inolako ahaidetasun-harremanik ez duten pertsonak.

    Oinarrizko kasuetan bildutako unitateak honako hauek dira:

    • Etxebizitza edo bizitoki batean bakarrik bizi diren pertsonak, eta talde horretatik kanpo geratuko dira, bakarrik bizi izanda ere, beste pertsona batzuekin ezkontza bidez edo ezkontzakoaren antzeko beste harreman iraunkorren baten bidez lotuta daudenak, bereziki tasatutako hainbat ezohiko kasu salbu.

    • Etxebizitza edo bizitoki berean elkarrekin bizi diren bi pertsona edo gehiago, elkarren artean ezkontzaren bidez edo ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez batuta daudenean, edo laugarren mailarainoko odol-ahaidetasunagatik edo bigarren mailarainoko ezkon-ahaidetasunagatik, edo familia-harrerako harreman iraunkor batengatik edo adopzio aurreko edo tutoretzapeko harreman batengatik batuta daudenean.

    • Errentamendu-kontratu baten titularra den pertsona, edozein modalitatetan, b) idatz-zatian aurreikusitako loturaren batekin lotuta ez dagoen beste pertsona batzuekin etxebizitza edo bizitoki berean bizi dena, premia larriko benetako egoeren ondorioz. Hemen garrantzi handiko definizio bat sartzen da, izan ere, testuak premia larriko egoera bat aipatzen duen bakoitzean honako interpretazio hau eman beharko baitu: premia larriko egoera dagoela ulertuko da prestazioa eskatzen duen pertsonaren diru-sarrera konputagarriak inolako baliabiderik ez duen pertsona bakar bati legokiokeen Gizarteratzeko eta Gizarte Babeserako Oinarrizko Errentaren % 75aren azpitik daudenean, edo erreferentziako oinarrizko gizarte-zerbitzuaren ustez premia larriko egoeran dagoenean.

      Bigarren kategoriak, salbuespenezko kasuak aipatzen baditu ere, garrantzi handiko kasuak biltzen ditu. Horietako lehenengoa da kotizaziopeko edo kotizaziorik gabeko zahartzaroko, baliaezintasuneko edo alarguntzako pentsioen onuradunek osatutako bizikidetza-unitatea, bikotekidearekin edo senar-emazteen pareko harreman jarraitua dutenekin batera, eta ekonomikoki haien mendekoak direnekin batera. Kategoria berean, bakarrik dauden edo ezkontzarena bezalako beste harreman batekin elkartuta dauden pertsonak daude, beren kargura % 45etik gorako desgaitasun-kalifikazioa duten edota autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 legean aurreikusitakoaren arabera II. Graduko 1. mailako mendetasuna edo handiagoa duten adingabeak edo pertsona helduak dituztenean. Era berean, etxean tratu txarren biktima izanik beren seme-alabekin batera, horiek baleude, beren ohiko etxebizitza utzi behar izan duten pertsonak, eta banantze, dibortzio edo izatezko batasun bat desegitearen ondorioz edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak muturrekotzat jotako egoeraren batengatik ohiko bizilekua zen etxebizitza utzi behar izan duten pertsonak. Azken kasu horretan, Dekretuak iraupen-muga bat ezartzen du, bakarrik bizi diren pertsonentzat aurreikusiz harrera egiten duen bizikidetza-unitatetik bereizitako bizikidetza-unitate izaerarekin gehienez ere hamabi hilabeteko epez jarraitu ahal izango dela, eta ezohiko kasuetan beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango dela.

      Hirugarren kategorian, premia larriko egoeran daudenez gero oinarrizko kasuetan bildutako lehen bi unitateetakoren batean aurreikusita dauden bizikidetza-unitate batek harrera egin dieten pertsonak daude, betiere baldintza batzuk betetzen badituzte, adibidez Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak txosten bat egitea premia larriko egoera hori egiaztatuz. Kasu horietan, era berean aplikatzekoa izango da aurreko idatz-zatian adierazi den denbora-muga.

      Etxebizitza edo bizitokiaren erregulazioa, 6. artikuluan bilduta dagoena, erreferentziazko elementua da ez soilik Diru-sarrerak bermatzeko errentarentzat, baizik eta Sistema osoarentzat. Lehendik indarrean zegoen erregulazioaren esparruan planteatutako zailtasunei erantzuteko xedez, Dekretuak bi etxebizitza edo bizitoki mota bereizten ditu:

    • Etxebizitza edo bizitoki partikularrak, bi egoera mota biltzen dituztenak: bizikidetza-unitate bakar bat bizitzea, edo bizikidetza-unitate bat baino gehiago bizitzea, eta azken kasu horretan kontratu-egoera desberdinak egon daitezke; hala nola, azpierrentamendua, ostatu-kontratua edo gelen alokairua eta baterako errentamendua. Kasu horietan, etxebizitza edo bizitoki bakarra dagoela hartzen da kontuan, alde batera utzita esparru fisiko hori partekatzen duten bizikidetza-unitateen kopurua eta horien artean ahaidetasunik dagoen edo ez.

    • Bizileku kolektiboko esparru fisikoak deitutakoak, horien artean bilduta egonik turismo-alojamenduko establezimenduak eta aldi baterako harrerako zentroak, testuak erregulazio horren ondorioetarako zehaztuz aldi baterako harrerako zentrotzat hartuko direla harrera-etxeak, bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako egoitza-zentroak, eta etxeko tratu txarren biktima diren emakumeentzako egoitza-zentroak eta emakumeentzako beste harrera-zerbitzu batzuk, horietako egonaldia dagokion gizarteratze-plan indibidualaren bilakaerari lotuta dagoenean. Gizarteratze-plan indibidualaren bilakaerari buruzko aipamenean bildutako hedadura dela medio, definizio horrek aukera emango du aldi baterako bokazioa duten zentroetan harrera egiten dieten pertsonen egoerak barne hartzeko, bere premiak direla medio egonaldi luzeak edota iraunkorrak behar izango dituzten kasuetan.

      Xedapen orokorretan barne hartutako azken artikulua Gizarteratze Hitzarmenarekin duen loturari buruzkoa da, aurreko biak bezala Sistema osoan indarrean dagoena. Bertan, lotura hori kasu desberdinen araberakoa da, diru-sarrerak bermatzeko errentaren bi modalitateak kontuan izanik:

    • Gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errenta gizarteratze-hitzarmen bat ezartzeari lotuta dago, eta hitzarmen horren edukiak, titularrak eta oinarrizko gizarte-zerbitzuak adostu eta definituko dituztenak, hala beraien nola beren bizikidetza-unitateko gainerako kideen gizarteratzea eta/edo laneratzea erraztera orientatuko dira. Gizarteratze-hitzarmena sinatzetik salbuetsita geratuko dira bizikidetza-unitateko titularra pentsioduna denean, titularrak berak edo bere bizikidetza-unitateko gainerako pertsonetakoren batek lan egiteko adina duenean eta lanerako ezintasun iraunkor absolutuan ez dagoenean salbu.

    • Laneko diru-sarrerak osatzeko errentarako gizarteratze-hitzarmen bat ezarri beharko da, titularraren eta, hala dagokionean, haren bizikidetza-unitateko beste kide batzuen lan-egoera hobetzera orientatuta egongo dena, eta horren edukiak ezartzeko garaian Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatuta jardungo du oinarrizko gizarte-zerbitzuak; gizarte-zerbitzuen eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren arteko koordinazio-jarraibideak Dekretuaren 35. artikuluan daude ezarrita, hori baita gai hori bereziki arautzen duen funtsezko bektorea. Horien osagarri gisa, beharrezkotzat jotzen bada, oinarrizko gizarte-zerbitzuak, erabiltzailearen eta bizikidetza-unitateko beste kide batzuen parte-hartzearekin, bereziki gizarteratzera orientatutako edukiak sartu ahal izango dituzte hitzarmenean.

  2. kapituluak, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren eskubidezko prestazio ekonomikoen erregulazioaren funtsezko eta erreferentziazko elementuak barne hartzen ditu, hau da, hala diru-sarrerak bermatzeko errentarenak nola etxebizitza-gastuetarako prestazio osagarriarenak: eskubidearen titulartasuna lortzeko baldintzak eta titulartasun horri lotutako betebeharrak.

    Titulartasuna lortzeko baldintzei dagokienez, nolabait ere aurreko erregulazioarekiko berrikuntza dakarten hainbat elementu nabarmentzen dira:

    • Legean aurreikusita dagoen eskaera egin baino urtebete lehenago bizikidetza-unitatea eratuta egotearen baldintzari aplikatu beharreko salbuespenak arautzen ditu Dekretuak, eta horien artean, lehendik indarrean zegoen erregulazioak bildutakoez gain, kasu berriak biltzen ditu, hala nola, etxeko tratu txarren biktima izateagatik ohiko bizilekua utzi behar izan dutelako bizikidetza-unitate berri bat eratu duten pertsonak, betiere unitate berria lehengo unitatea osatzen zuten pertsonetako batzuek osatzen badute.

      Baliabide nahikoak ez izateari buruzko baldintzari dagokionez, Legeak higiezinei lotuta egiten dituen aurreikuspenak zehazten ditu Dekretuak, eta horrela, higiezinik ez edukitzeko arau orokorraren salbuespenen artean honako hauek aurreikusten ditu: ohiko etxebizitza, aparteko baliorik ez duenean (eta ohiko etxebizitzaren kontzeptuan sartzen da, 24. artikuluan adierazten den bezala, garaje bat, trasteleku bat eta, landa-izaerako ohiko etxebizitza denean, zatituta ez dagoen landa-izaerako lurzatia erantsia), eta bizikidetza-unitatearen diru-sarreren iturria eratzen duten norberaren konturako jarduera edo jarduerak gauzatzeko lekua diren higiezinak edo higiezin horien zatiak. Era berean zera zehazten du: jabetzaren osotasuna ez duten higiezinak baditu edo jabetzako etxebizitzaren luperketa mugatuta badu inposatutako usufruktu-egoeren edo horien parekagarrien ondorioz, eta beraz nekez baliatu daitezkeen ondasunak badira, ondarea zenbatzerakoan ondasun higigarritzat hartuko dira.

    • 23 urtetan ezarritako adin-mugari dagokionez, Legean dagoeneko aurreikusitako salbuespenetako bat zehazten du Dekretuak, 23 urtetik beherako pertsonaren kargura dauden pertsonek eduki behar duten minusbaliotasun- eta mendetasun-maila zehaztuz.

    • Era berean ereduaren koherentziak berak eskatzen duen baldintza bat sartzen da, hau da, gizarteratze-hitzarmen bat sinatuta edukitzea, edo aurreakordio bat, hori betebehar bat ez denean salbu.

      Dekretuak ondoren titular bat baino gehiagoko egoerak arautzen ditu, eta horri lotuta hiru egoera bereizten ditu: bizikidetza-unitate batean titular-izaera eduki dezaketen hainbat pertsona daudenean, Diru-sarrerak bermatzeko errenta, dagokion modalitatean, soilik horietako bati eman ahal izango zaio; etxebizitza edo bizitoki partikular batean bi bizikidetza-unitate edo gehiago baldin badaude, etxebizitza edo bizitoki horretan gehienez ere eman daitezkeen diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioak bi izango dira, betiere prestazioa eskuratzeko baldintzak betetzen badira; azkenik, bizitoki kolektiboen kasuan, diru-sarrerak bermatzeko errenta eskuratu ahal izango dute bertan bizi diren bizikidetza-unitate guztiek, betiere prestazioa eskuratzeko baldintzak betetzen badituzte.

      Titularren betebeharrei dagokienez, 12. artikuluak, hainbat oinarrizko betebehar eta betebehar komun barne hartzeaz gain, hainbat betebehar espezifiko ezartzen ditu titularraren prestazio-modalitatearen arabera, bi kasuetan gizarteratze-prozesuetan eragina izanik, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaren helburu nagusiarekin erabat koherentziaz jardunez:

    • Hala, gizarteratzeko eta gizarte-babeserako errentaren titularrei honako hau ezartzen zaie: gizarteratze-hitzarmen bat negoziatu, sinatu eta betetzeko beharra, pentsiodunei eta lanean txertatu ezin diren pertsonei buruzko salbuespenekin; titularra eta bere bizikidetza-unitatean lan egiteko adinean dauden gainerako pertsonak enplegurako prest egoteko betebeharra, erabateko ezintasuneko pentsioak dituzten pertsonak, araututako ikasketak egiten dituzten 23 urtetik beherako pertsonak, edo bazterkeria-egoera larrian egonik, oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta/edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren iritziz lan-merkatuan sartzeko moduan ez dauden pertsonak salbu. Gainera zehazten da lanerako prest egote horretan, etengabe izena emanda egon beharko dutela enplegu-eskatzaile gisa, ez diotela uko egingo lan egoki bati, eta ez dutela borondatezko bajarik hartuko (ez behin betikoa, ez aldi baterakoa), ezta lan-eszedentziarik edo inolako justifikaziorik gabeko lanaldi-murrizketarik ere.

    • Bestalde, laneko diru-sarrerak osatzeko errentaren titular diren pertsonei honako betebehar hau ezartzen zaie: enplegua hobetzera bideratutako gizarteratze-hitzarmen bat negoziatu, sinatu eta betetzeko betebeharra, eta, ondorioz, ezin izango dute borondatezko baja hartu ez behin betikoa, ez aldi baterakoa, ezta lan-eszedentziarik ere justifikatu gabeko muturreko arrazoirik gabe.

  3. kapituluak prestazioaren erregimen ekonomikoa erregulatzen du: hileroko zenbatekoa finkatzea, baliabideak ezartzea, etekinak ezartzea eta ondarea ezartzea.

    Prestazioaren kopuruari dagokionez, Dekretuak, prestazio-modalitate bakoitzari dagokion hileroko zenbatekoari dagokionez Legean dauden aurreikuspenak biltzeaz gain, lanbide arteko gutxieneko soldataren portzentajetan adieraziak, guraso bakarreko bizikidetza-unitateentzako aurreikusitako osagarriari dagokion zenbatekoa finkatzen du urteko lanbide arteko gutxieneko soldataren % 6,4an.

    Etekinak finkatzerakoan, hiru alderditan biltzen dira oinarrizko errentari orain arte aplikatutako ereduarekiko alde nagusiak. Lehena, dagokion zenbaketarako ezarritako arauarekiko salbuespenak gehitzen dituen sari eta diru-sarrera atipikoetan, ohiko etxebizitzan berrikuntzak burutzeko baliatuko den horien zatia barne, betiere berrikuntza horiek beharrezkoak badira bizigarritasun-egoerari eusteko eta ezohikotzat jo daitekeen balio bat ez badira. Diru-sarrera ez-konputagarriak mendetasun-egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta horientzako arreta arautzeko azaroaren 14ko 39/2006 Legean aurreikusitako prestazio jakin batzuetara zehazki zerbitzura lotutako prestazio ekonomikora, laguntzaile pertsonalerako prestazio ekonomikora eta familia-inguruneko zainketetarako eta zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikora zabaltzean datza azpimarratzeko moduko bigarren elementu hori, eta genero-indarkeriaren emakume biktimei zuzendutako prestazio ekonomikoetara zabaltzean. Hirugarren alderdi bereizgarria, hori ere diru-sarrera ez-konputagarrien erregulazioan sartuta, enplegurako pizgarriak deitutakoen kontsiderazioan izandako aldaketak dakar. 3. idatz-zatian, 21. artikuluak adierazten du Lanerako Diru-sarrerak Osatzeko Errentaren kasuan gainera eskura dauden baliabideen zenbaketatik kanpo geratuko direla eskatzaileari edo haren bizikidetza-unitateko beste pertsona batzuei dagokien norberaren edo besteren konturako lanetik eratorritako diru-sarreren portzentaje jakin batzuk, eta pizgarri hori aldi baterakoa izango dela adierazten du, gehienez ere hogeita lau hilabetekoa, beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango dena Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ildo horretan esanbidezko irizpena ematen badu, eta enplegurako pizgarrien kontzeptupeko zenbaketatik kanpo utzi beharreko diru-sarreren portzentajeen ezarpena dekretu honen garapen-aginduan egingo dela adieraziz.

    Ondarearen ezarpenean balorazio-jarraibideak ezartzen dira, hala ohiko etxebizitzarenak (bertan sartuz lehendik aipatu diren ondasun osagarriak: garajea, trastelekua eta zatitu gabeko landa-lurzatia) nola bizikidetza-unitatearen titularrak edo beste kide batzuek diru-sarreren iturria eratzen duten norberaren konturako jarduera edo jarduerak gauzatzeko erabiltzen dituzten higiezinenak eta eskatzailearen jabetza osoa ez daukaten ondasun higiezinenak edota jabetzako etxebizitzaren luperketa mugatuta dagoenean inposatutako usufruktu-egoeren edo horien parekagarrien ondorioz.

  4. kapituluak prestazioaren onarpenari lotutako prozedurazko alderdiak arautzen ditu. Esparru horretan, oinarrizko alderdiei dagokienez orain arte indarrean zegoenaren antzekoa den prozedura bat biltzeaz gain (eskaeraren aurkezpena eta prozeduraren instrukzioa udal-mailan eta ebazpena eta ordainketa foru-mailan), zenbait ezaugarri bereizgarri aurreikusten dira:

    Alde batetik, etxebizitza-gastuetarako prestazio osagarriaren aldibereko eskaera eta izapidetzea aurreikusten da, aldiberekotasun hori posible denean, hau da, prestazio horren premia ez denean sortzen diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskaeraren ondoren.

    Bestetik, beharrezkotzat jotzen da eskaerari, beharrizanen diagnostikorako beharrezko denboraren arabera, gizarteratze-hitzarmen bat edo hitzarmen hori ondoren formalizatuko dela egiaztatzen duen aurreakordioa adierazten duen dokumentu bat gaineratzea, gizarteratzera orientatutako edukiak bakarrik aurkeztu ahal izanik, edo bestela, oinarrizko gizarte-zerbitzuak komenigarritzat jotzen badu, enplegua lortzera edo lan-egoera hobetzera orientatutako jardunak sartzea komenigarria dela adieraziz.

    Aurrekoarekin zuzenean erlazionatuta, 35. artikuluak, ereduaren funtsezko elementua izanik, ebazpena emateko eskumena duen foru-aldundiaren eta dagokion oinarrizko gizarte-zerbitzuaren arteko komunikazioaren oinarrizko elementuak arautzen ditu, baita oinarrizko gizarte-zerbitzuaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren arteko koordinazioa ere. Horri dagokionez, ezartzen da prestazioa ematen den kasuetan oinarrizko gizarte-zerbitzuak egoeraren ezaugarriak kontuan izanik jardungo duela:

    • Oinarrizko gizarte-zerbitzuen esku-hartzea bakarrik beharrezkotzat jotzen den kasuak direnean, hau da, enplegura orientatutako jardunak beharrezkoak ez direnean, gizarteratze-hitzarmena formalizatu beharko da, lehendik ez bada egin behintzat.

    • Enplegua lortzeko edo lan-egoera hobetzeko jardunak beharrezkoak diren kasuetan, ordea, oinarrizko gizarte-zerbitzuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko du. Edozein kasutan hainbat balizko tasatutan egin beharko du hori: emandako prestazio-modalitatea laneko diru-sarrerak osatzeko errenta denean; gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errenta izanik, titularrak edo haren bizikidetza-unitateko kideren bat lan egiteko adinean daudenean, salbu eta lanerako desgaitasun iraunkor absolutua dutenean edo araututako ikasketa akademikoak egiten ari direnean; aurreakordioan edo Gizarteratze Hitzarmenean oinarrizko gizarte-zerbitzuak adierazten duenean beharrezkoa dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak esku hartzea. Kasu horietan guztietan, Gizarteratze Hitzarmena sinatzeko bidezko diren mekanismoak eta koordinazio-protokoloak aplikatuko dituzte, bazter utzi gabe formalizazioa oinarrizko gizarte-zerbitzuan egin behar dela, laneratzera orientatutako jardunak bakarrik biltzen dituen kasuetan barne.

      1. artikuluak eskubidearen iraupena arautzen du eta Legean aurreikusitako bi urteko berrikuntzari eutsiz, prestazioa automatikoki berritzeko kasuak aurreikusten dira. Horien artean daude dagoeneko lege-lerrunarekin aurreikusitako biak gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren titularrak, esklusiboki lan egiteko adina ez duten pentsiodunak, edota lan egiteko adinean egonik, lanerako desgaitasun iraunkorra absolutua dutenak eta bazterkeria-egoera larrian daudenak, zeinak, oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren iritziz, lan-merkatuan sartzeko egoeran ez dauden.

  5. kapituluan, prestazioa berrikusteko, aldatzeko, eteteko eta azkentzeko kasuak arautzen ditu Dekretuak.

    Eteteak garrantzi berezia hartzen du, prestazioaren erabilera egokia bermatzeko eta eskatzeko funtsezko tresna den neurrian. Eteteko arrazoien artean, azpimarratzekoak dira, eredu osoaren koherentziari lotuta duten garrantzia dela medio, gizarteratze-hitzarmenari lotutako guztiek, hala hori sinatzerakoan nola guztiz edo parte ez betetzerakoan: hori negoziatzeari edo sinatzeari uko egitea, oinarrizko gizarte-zerbitzuak, hala dagokionean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatuta, hori beharrezkotzat jotzen duenean; gizarteratze-hitzarmen baten esparruan onartutako konpromisoak ez betetzea; ildo berean, aplikatzekoa denean, enplegurako prest ez egotea, enplegu-eskatzaile gisa etengabe inskribatuta ez egotea edo enplegu egoki bati uko egitea, edo diru-sarreren mailan hobekuntza bat dakarten enplegu-baldintzen aldaketei uko egitea.

    Etenduraren iraupenari dagokionez, kasu desberdinak arautzen dira:

    • Jarraibide orokor bat, adierazten duena etetea eragin duten zirkunstantziek irauten duten bitartean jarraituko duela eteteak, gehienez ondoz ondoko hemezortzi hilabeteko aldirako, eta hori igarotakoan, prestaziorako eskubidea azkenduko da. Etenaldi-kasu bat gertatu bada, baina etendura egiteko garaian kasu hori desagertu bada edo berehala desagertzekotan badago, prestazioa eten ahal izango da kasuaren ezaugarrien arabera ezarriko den aldi batez, eta aldi hori ez da inola ere ez-betetzearen kausa den iraupena baino handiagoa izango.

    • Bizikidetza-unitatearen osaeran edo diru-sarreren mailan izandako aldaketak dagokion epearen barruan ez jakinarazteagatik, enplegu-eskatzaile gisa etengabe ez egoteagatik edo diru-sarrerak handitzea ekar liezaiokeen lan-baldintzen aldaketaren bati uko eginez gero gertatutako etenduraren kasuan, etendura hilabetekoa izango da lehen aldiz gertatzen denean, eta hiru hilabetekoa ondoren berriro gertatzen bada.

    • Enplegu egoki bati justifikatutako arrazoirik gabe uko egin zaionean, uko egindako enplegurako aurreikusita zegoen iraupen berbera izango du etendurak, eta iraupen hori ezezaguna baldin bada, etendura hiru hilabetekoa izango da. Aitzitik, kontratu mugagabe bati uko egin zaionean, etendura hemezortzi hilabetekoa izango da.

      Azkentzearen erregulazioan, Dekretuak zera aurreikusten du: prestazioa betebeharren ez-betetzeari, arau-hausteak egiteari edota hemezortzi hilabetetik gorako etendura-egoera bati lotutako arrazoiengatik azkentzen bada (aldi batez diru-sarrerak aurreikusita dagoen mugaren gainetik jasotzen direnean salbu), titularrak ez du izango diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatzeko aukerarik azkentze-datatik zenbatzen hasi eta urtebeteko epearen barruan, eta ezintasun hori bere bizikidetza-unitatearen titular izaera izan dezakeen beste edozein kiderentzat hedatu ahal izango da, oinarrizko gizarte-zerbitzuak proposamen-txostena egin ondoren. Horrez gain, prestazioaren indarraldian betebeharrak ez betetzeagatik hiru etendura baldin badaude, prestazioa amaitu egingo da.

      Dekretuaren gainerakoak honako hauek barne hartzen ditu: jaso behar ez zirela jasotako prestazioen itzulketa, eta funtsean aurreko ereduan indarrean zeuden aurreikuspenekin jarraitzen du, zehapen-prozedura, Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legean aurreikuspenak funtsean biltzen dituena, espedienteen lekualdaketa, bertan lehentasuna emanez, prozedura osoan bezala, Gizarte.net orrian kokatuta dagoen «Diagnostikoa eta esku-hartze soziala» tresnaren erabilerari, eta orain arte indarrean zeuden oinarrizko xedapenei eusten dien finantzaketa.

      Azkenik, hainbat xedapen iragankorrez eta azken xedapenez osatuta dago testua. Iragankorrek garrantzi berezia dute, ereduari sartu zaizkion aldaketak direla medio; lehenengoa nabarmentzen da, prozeduren erregimen iragankorrari buruzkoa:

      Dekretu hau indarrean jarri aurretik hasitako Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea onartzeko, berrikusteko, aldatzeko, eteteko eta azkentzeko prozedurei lotuta, eta Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea indarrean jarri aurretik onartu ziren emateko, berrikusteko, aldatzeko edo eteteko ebazpenei lotuta, lehenengo xedapen iragankorrak, bere lehenengo paragrafoan, bere egoera dekretu honetan aurreikusitakora egokitzeko xedapen beraren bigarren paragrafoak aurreikusten duen urtebeteko gehieneko epean suposizio horien eraginpeko pertsonen egoera zein izango den erregulatzen du. Horri dagokionez, adierazten du aldi iragankor horretan honako irizpide hauek aplikatuko direla:

    • Prestazioa lortzeko baldintzei eta titularrarentzako eta haren bizikidetza-unitateko gainerako kideentzako betebeharrei dagokienez, dekretu hau indarrean sartu aurretik indarrean zegoen araudian aurreikusitakoa hartuko da kontuan.

    • Prestazio-modalitateari eta horren zenbatekoari dagokionez, dekretu honetan bildutako xedapenak aplikatuko dira, titularrarentzat eta haren bizikidetza-unitateko gainerako kideentzat abantailatsuagoak baldin badira.

      Lehenengo xedapen iragankorraren bigarren paragrafoak honako hau adierazten du espresuki: dekretu hau indarrean jartzen denean, Oinarrizko Errentaren edo Diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioaren titular direnek eta prestazio hori izapidetzen ari direnenek, beren eskaera berritu beharko dute nahitaez 38. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta horretarako aurreikusten du berritzeko data honako irizpide hauen araberakoa izango dela:

    • Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea indarrean jarri ondoren eman edo berrikusi bada Diru-sarrerak bermatzeko errenta hori, emakida-data edo azken berrikuspenaren data izango dira berritzeko aurreikusita dagoen 2 urteko epearen hasiera. Aurrekoa bazter utzi gabe, Administrazioak, dekretu hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasi eta urtebeteko gehieneko epearen barruan, ofizioz egin beharko du bertan bilduta dauden errenta lortzeko baldintzak betetzearen berrikuspena, eta errenta emateko ezarritako mugak aplikatuko ditu ohiko etxebizitza edo bizitoki bakoitzeko prestazioen gehieneko kopuruari eta horien zenbatekoari dagokienez.

    • Oinarrizko Errentari dagokionez, hau da, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea indarrean jarri ondoren emandako edo berrikusitako prestazioei dagokienez, dekretu hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasi eta urtebeteko epearen barruan berritu beharko da, eta une horretatik aurrera bertako aurreikuspen guztiak aplikatuko dira, horiek lortzeko baldintzak eta horiek emateko ezarritako mugak barne, ohiko etxebizitza edo bizitoki bakoitzeko prestazioen gehieneko kopuruari eta horien zenbatekoari dagokienez.

      Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordeak eta Gizarteratzeko Euskal Kontseiluak esateko zer zuten entzunda, gaiari buruzko nahitaezko txostenak emanda, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, 2010eko ekainaren 25ean eginiko Bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertuta eta onartuta, ondokoa

  1. Dekretu honen helburua Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako Diru-sarrerak bermatzeko errenta arautzea da.

  2. Prestazio hori emateko baldintzek eta aplikatzeko prozedurek Lege horretan, dekretu honetan eta hori garatzeko ematen diren xedapenetan xedatutakoari jarraituko diote.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta aldizkako prestazio ekonomiko bat da, oinarrizko premiei lotutako gastuetarako eta gizarteratzeko eta/edo laneratzeko prozesu batetik eratorritako gastuetarako bideratzen dena, eta gastu horiei aurre egiteko diru-sarrera nahikoak ez dituzten bizikidetza-unitatetan barne hartuta dauden pertsonei zuzendua.

  2. Aurreko guztiaren ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

    1. Oinarrizko premiei lotutako gastuak dira bizirauteko oinarrizko gastuak.

    2. Gizarteratzeko eta/edo laneratzeko prozesu batetik eratorritako gastuak dira prozesu hau benetan gauzatzeko ezinbestekoak diren gastuak, eta kontzeptu horretan sartu daitezke, besteak beste, lantokira joateko garraio-gastuak eta prestakuntza-gastuak, dagokion gizarteratze-hitzarmenean gastu horiek ezartzen diren terminotan.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eskubide subjektiboa da prestazioa eskuratzeko (kasu bakoitzean aplikatzekoa zaien modalitatean prestazioa eskuratzeko) berariaz araututako baldintzak betetzen dituzten pertsona guztientzat.

  2. Subsidiarioa izango da, edo, hala badagokio, osagarria ere bai, alegia: indarrean dagoen legedian aurreikusitako beste baliabide edo prestazio ekonomiko batzuk osatuko dituzte, titularrari edo bizikidetza-unitateko edozein kideri egoki lekizkiokeenak, eta horren ondorioz, ezin da osatu beste edozein motatako prestazio edo laguntzekin, edozein modalitatetan, Lehen Xedapen Iragankorrean xedatutakoa salbu. Antzeko izaera duten laguntzak baldin badaude horiek diru-sarreratzat hartuko dira, eta horren ondorioz zenbatu egingo dira Diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa zehazteko garaian.

  3. Helburu jakin baterako da, eta bizirauteko oinarrizko premiak estaltzeko bakarrik aplikatu behar da, edo bestela, gizarteratzeko eta/edo laneratzeko prozesu batetik eratorritako gastuak estaltzeko.

  4. Transferiezina da, eta, horrenbestez, ezin da:

    1. Obligazioen berme gisa eskaini.

    2. Osorik edo zati bat eman.

    3. Konpentsatu edo deskontatu, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean erregulatutako edozein prestazio ekonomikoren edo beste gizarte-prestazio batzuen kontzeptupean jaso behar ez zirela jasotako zenbatekoak itzultzeko salbu, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta, hala badagokio, etxebizitza-gastuetarako prestazio osagarriaren kontzeptuengatik bizikidetza-unitateari dagozkion prestazioen guztizko zenbatekoaren % 30eko gehieneko mugaraino.

    4. Atxiki edo enbargatu, aplikatzekoak diren Estatuko lege orokorretan aurreikusitako kasuetan eta mugekin izan ezik.

  5. Diru-sarrerak bermatzeko errenta bizikidetza-unitateko kide guztien onurarako ematen da, eskubidearen titulartasuna unitateko kide bati bakarrik badagokio ere.

  6. Diru-sarrerak bermatzeko errenta edozein modalitate jasotzea bateragarria izango da etxebizitzako gastuak osatzeko prestazioa ere jasotzearekin, baina ez, ordea, alokairu-gastuei aurre egiteko gizarte-larrialdietarako laguntzekin, eta kasu guztietan aplikatu beharko dira Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 57. artikuluan ezarritako mugak.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren modalitateak bateraezinak dira haien artean, eta ondokoak dira:

    1. Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errenta, laneko errentetatik datorren inolako diru-sarrerarik ez daukaten pertsonei zuzendua, baldin eta hilero jasotzen dutena ez bada iristen diru-sarreren jatorriaren eta bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera dagokien Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren zenbatekora, eta, beraz, ez bada nahikoa beren gastuei (oinarrizko premiei lotutako gastuei zein gizarteratzeko edo laneratzeko prozesu baten ondorio diren gastuei) aurre egiteko.

    2. Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errenta, zenbait bizikidetza-unitateren diru-sarreren maila osatzera zuzendua. Bizikidetza-unitate horietan, lanetik datozen diru-sarrerak eduki arren, hilero jasotzen dutena ez da iristen bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera dagokien Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren zenbatekora, eta, beraz, hori ez da nahikoa beren gastuei (oinarrizko premiei lotutako gastuei zein gizarteratzeko eta/edo lan egoera-hobetzeko prozesu baten ondorio diren gastuei) aurre egiteko.

  2. Aurreko paragrafoan aurreikusitako Diru-sarrerak bermatzeko errentaren bi modalitateetatik lehentasuna ematen zaio Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errentari, eta modalitate hori ez da soilik hautatu behar prestazioaren eskatzaileak laneko errentak dituenean, baizik eta bizikidetza-unitateko beste kide bat egoera horretan dagoenean ere.

  1. Dekretu honi dagokionez, honako pertsonak edo pertsona-taldeak hartuko dira bizikidetza-unitatetzat:

    1. Etxebizitza edo bizitoki batean bakarrik bizi diren pertsonak, eta talde horretatik kanpo geratuko dira, bakarrik bizi izanda ere, beste pertsona batzuekin ezkontza bidez edo ezkontzakoaren antzeko beste harreman iraunkorren baten bidez lotuta daudenak, honako kasu hauetan izan ezik:

      Banantzeko edo dibortziatzeko edota Izatezko Bikoteen Erregistroan baja hartzeko izapide judizialak hasita daudenean;

      Etxeko indarkeriaren biktimak direnean, banantzeko edo dibortziatzeko izapide judizialak hasi ez badituzte ere, betiere zirkunstantzia hori dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren aldeko gizarte-txosten bidez justifikatzen bada eta izapide horiek urtebeteko epean hasten badira, izatezko banantze-egunetik zenbatzen hasita;

      Pertsona errefuxiatuak direnean edo izaera hori lortzeko eskaera eginda dutenean eta eskaera hori izapidetzeko onartu dutenean, eta beren ezkontidea edo ezkontzakoaren antzeko beste harreman iraunkorren baten bidez lotuta dagoen pertsona estatuko lurraldean ez denean bizi;

      Etorkinak direnean, eta beren ezkontidea edo ezkontzakoaren antzeko beste harreman iraunkorren baten bidez lotuta dagoen pertsona estatuko lurraldean ez denean bizi, betiere dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren aldeko gizarte-txosten bat dagoenean; kasu horietan, bizikidetza-unitate izaerari hamabi hilabetez eutsi ahal izango zaio, eta ezohiko izaera beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango da.

    2. Etxebizitza edo bizitoki berean elkarrekin bizi diren bi pertsona edo gehiago, elkarren artean ezkontzaren bidez edo ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez batuta daudenean, edo laugarren mailarainoko odol-ahaidetasunagatik edo bigarren mailarainoko ezkon-ahaidetasunagatik, edo familia-harrerako harreman iraunkor batengatik edo adopzio aurreko edo tutoretzapeko harreman batengatik batuta daudenean.

    3. Errentamendu-kontratu baten titularra den pertsona, edozein modalitatetan, b) idatz-zatian aurreikusitako loturaren batekin lotuta ez dagoen beste pertsona batzuekin etxebizitza edo bizitoki berean bizi dena, premia larriko benetako egoeren ondorioz.

      Premia larriko egoera dagoela ulertuko da prestazioa eskatzen duen pertsonaren diru-sarrera konputagarriak inolako baliabiderik ez duen pertsona bakar bati legokiokeen Gizarteratzeko eta Gizarte Babeserako Oinarrizko Errentaren % 75aren azpitik daudenean, edo erreferentziako oinarrizko gizarte-zerbitzuaren ustez premia larriko egoeran dagoenean.

  2. Artikulu honetako 1. paragrafoko b) idatz-zatian aurreikusitako loturaren bat daukaten pertsonen helbidean integratzen direnean ere, bizikidetza-unitatetzat hartuko dira honako hauek:

    1. Zahartasun, elbarritasun edo alarguntasuneko ordaindutakoaren araberakoak edo horren araberakoak ez diren pentsioen onuradunak, haien ezkontidearekin edo haiekin ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez batutako pertsonaren eta ekonomikoki haien mende dauden pertsonekin batera. Aurrekoaren ondorioetarako, lehenengoekiko ekonomikoki mendekotzat hartuko dira inolako diru-baliabiderik ez duen pertsona bakar bati dagokion Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren zenbatekoa baino diru-sarrera konputagarri handiagoak ez dituzten pertsonak, salbuetsita geratuz lan egiteagatik edo osagarriak izan daitezkeen pentsioetatik datozen diru-sarrerak lortzen dituzten pertsonak.

    2. Etxeko tratu txarren biktima izanik, beren seme-alabekin batera, horiek baleude, ohiko bizilekua abandonatu duten pertsonak; bakarrik bizi diren pertsonen kasuan, harrera egiten duen bizikidetza-unitatetik bereizitako bizikidetza-unitate izaerarekin gehienez ere hamabi hilabeteko gehieneko epez jarraitu ahal izango dela, eta ezohiko kasuetan beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango da.

    3. Ekonomikoki beren kargura % 45etik gorako desgaitasun-kalifikazioa duten edota II. graduko 1. mailako mendetasuna edo handiagoa duten adingabeak edo pertsona helduak dituzten pertsonak, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 legean aurreikusitakoaren arabera.

    4. Beren ohiko etxebizitza utzi behar izan duten pertsonak, dela banantze edo dibortzio baten edo izatezko batasun bat desegitearen ondorioz edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak muturrekotzat jotako egoeraren batengatik.

      Aurrekoaren ondorioetarako, muturreko egoeratzat hartuko dira etxebizitza bat-batean galtzea utzarazpen baten edo hondamendi baten edota etxebizitzaren ordainketari aurre egiteko ezintasun nabarmenaren ondorioz, betiere egoera horiek eskatzaileari egozgarriak ez badira.

      Aurreko paragrafoan aipatutako c) eta d) kasuetan, bizi deneko bizikidetza-unitatetik bereizitako bizikidetza-unitate izaerari gehienez ere hamabi hilabetez eutsi ahal izango zaio, eta ezohiko kasuetan beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango da.

  3. Era berean, bizikidetza-unitate bat eratuko dute, beren premia larria dela medio, halakotzat hartuz artikulu honen 1. paragrafoko c) idatz-zatian adierazitakoa, artikulu honen 1. paragrafoko a) eta b) idatz-zatietan aurreikusitako bizikidetza-unitateren batek hartu dituen pertsonek, betiere:

    Harrerako unitateak nahiko baliabideak baditu bere oinarrizko gastuei aurre egiteko; ondorio horietarako ezingo dute Diru-sarrerak bermatzeko errenta jaso;

    Hartutako pertsonek harrerako unitateko pertsonekin ez badute 1. paragrafoko b) idatz-zatian bildutako loturaren bat: ezkontza edo ezkontzakoaren antzeko beste harreman iraunkorren bat, adopzioa, laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkon-ahaidetasuna, familiako harrera iraunkorra edo adopzio aurrekoa edo tutoretzapekoa;

    Unitate hartzailearen eta hartu dituzten pertsonen artean diru bidezko traturik ez dagoenean;

    Premia larriko egoera egiaztatzen duen erreferentziazko Oinarrizko Gizarte Zerbitzu baten txostena dagoenean.

    Kasu horietan, harrerako bizikidetza-unitatetik bereizitako bizikidetza-unitate izaerari gehienez ere hamabi hilabetez eutsi ahal izango zaio, eta ezohiko kasuetan beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango da, harrera-egoera ahalbidetu zuten baldintzek jarraitzen badute, aldez aurretik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek txostena egin ondoren.

  4. Eusko Jaurlaritzak, bere ekimenez edo beste Administrazio Publiko batzuek proposatuta, bizikidetza-unitate kasu edo suposizio berriak definitu ahal izango ditu gizarte-bilakaeraren arabera, eta bereziki, familia-egiturako ereduen bilakaeraren arabera.

    2. eta 3. paragrafoetan eta, hala dagokionean, 4. paragrafoan aurreikusitako kasuetan, etxebizitzan edo bizitokian bizi diren gainerako pertsonak, are 1. paragrafoko b) idatz-zatian aurreikusitako loturetako baten bidez aipatutako pertsonekin harremana dutenak, beste bizikidetza-unitate bateko kidetzat joko dira.

    Aurrekoa hala izanik ere, 2. paragrafoko a) idatz-zatian aurreikusitako unitateak elkarrekin bizi diren bizikidetza-unitatea, bizikidetza-unitate berezitzat hartua izateko eta Diru-sarrerak bermatzeko errenta Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errentaren modalitatean lortu ahal izateko, egiaztatu beharko du lanaren errentetatik lortzen dituen diru-sarrera konputagarriak Diru-sarrerak bermatzeko errentaren % 75 baino handiagoak direla; diru-sarreren maila hori ez badu justifikatzen, bizi diren pentsiodunen unitatearen mende daudela ulertuko da. Kasu horietan, Diru-sarrerak bermatzeko errenta sei hilero berrikusiko da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek prestazioarekin jarraitzea bidezkoa den ala ez egiaztatu eta erabaki dezaten.

  1. Dekretu honen ondorioetarako, artikulu honetan aipatutako bizikidetza efektiboa edota bizikidetzarik eza Administrazio eskudunak ikertu beharko ditu, aitortutako egoeraren egiazkotasuna zalantzan jartzeko zantzuak daudenean.

  2. Arau honen ondorioetarako, babeseko, zaintzako nahiz tutoretzako egoerak guraso eta seme-alaben arteko harremanen parekoak izango dira.

  1. artikula. Etxebizitza edo bizitokia.

  1. Dekretu honi dagokionez, etxebizitza edo bizitokitzat joko da beregainki eta agintaritza edo araubide erkide baten pean egon gabe bizi nahi duen pertsona batek edo gehiagok ohiko bizilekutzat erabiltzen duen edo duten esparru fisikoa. Etxebizitza- edo bizitoki-modalitateen artean ondokoak hartzen dira:

    1. Bizikidetza-unitate bakar batek okupatutako etxebizitza edo bizitoki partikularrak.

    2. Alokairu-erregimeneko etxebizitza edo bizitoki partikularrak, betiere horietan zati bat edo bat baino gehiago azpierrentan eman bada, hiri-errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legeari jarraiki.

    3. Etxebizitza partikularrak, zeinen zati batean edo batzuetan bizitokia ematen den, ostatatzeko zein logelak alokatzeko kontraturen baten edo logelarako eskubide baten bidez.

    4. Etxebizitza edo bizitoki partikularrak, betiere horietan zenbait bizikidetza-unitatek alokairu bera kolektiboki partekatzen badute, guztiak errentamendu-kontratupeko pertsona gisa agertuta.

      1. Paragrafo honetan aurreikusitako kasu guztietan etxebizitza edo bizitoki bakarra dagoela ulertuko da, alde batera utzita esparru fisiko hori partekatzen duten bizikidetza-unitateen kopurua eta horien artean ahaidetasunik dagoen edo ez.

      2. Era berean, etxebizitzatzat edo bizitokitzat hartu ahalko dira bizileku kolektiboko honako esparru fisiko hauek, aurreko artikuluan adierazitako bizikidetza-unitateak modu independentean erabiltzen dituztenean:

        1. Turismoko, hoteleko edo hotelez kanpoko establezimenduak, Euskal Autonomia Erkidegoko turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen (abenduaren 23ko 16/2008 Legeak aldatu zuen) 12. artikuluan definitutakoari jarraiki.

        2. Aldi baterako harrera-zentroak, publikoak edo irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen mendekoak, behar bezala baimendu eta homologatutakoak, itunpekoak, hitzartutakoak edo Administrazioak kontratatutakoak badira harrera-zerbitzu hori emateko edo irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundeek sustatutakoak direnean, betiere harrera-baliabide hori itunpeko, hitzartutako edo Administrazioak kontratatutako gizarteratzeko edo gizarteratu eta laneratzeko beste programa batzuekin lotzen dituztenak.

          Dekretu honi dagokionez, aldi baterako harrera-zentrotzat hartuko dira harrera-pisuak, bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako abegi-zentroak, baita etxeko tratu txarren biktima diren emakumeentzako abegi-zentroak eta emakumeentzako beste harrera-zentro batzuek ere, gizarte-zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 22. artikuluaren 1.9.1, 2.4.5 eta 2.4.6 idatz-zatietan bildurikoak hurrenez hurren, horietan eman beharreko egonaldia dagokion gizarteratzeko banakako planaren bilakaeraren mende badago.

  1. Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errenta emateko, pertsona titularrarekin Gizarteratze Hitzarmen bat ezarri beharko da, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 65. artikuluan eta hurrengoetan definitzen diren terminoetan, betiere jasotzen duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko tresna gisa ulertzen bada.

    Gizarteratze-hitzarmenaren eduki zehatzak, hala titularraren nola bere bizikidetza-unitateko gainerako kideen gizarteratzera eta/edo laneratzera orientatuak, esparru horretan titularrak eta dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak adostuta definituko dira, eta Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 65.2 artikuluan aurreikusitako ekintza guztiak edo batzuk barne hartuko dituzte.

    Gizarteratze-hitzarmena sinatu beharretik salbuetsita geratuko dira bizikidetza-unitateko titularra pentsioduna denean, titularrak berak edo bere bizikidetza-unitateko gainerako pertsonetakoren batek lan egiteko adina duenean eta lanerako ezintasun iraunkor absolutuan ez dagoenean salbu.

    Aurrekoa hala izanik ere, lehendik aipatu diren titularrak eta bizikidetza-unitateko gainerako kideek bereziki gizarteratzera orientatutako laguntzak jaso ahal izango dituzte, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen ustez hori beharrezkoa denean.

  2. Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errenta emateko Gizarteratze Hitzarmen bat egin beharko da, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 65. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, titularraren eta, hala badagokio, bere bizikidetza-unitateko beste kide batzuen lan-egoera hobetzera bereziki orientatuko dena, eta horren edukiak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak finkatuko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatuta. Era berean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek beharrezkotzat jotzen badute, erabiltzailearen eta bizikidetza-unitateko beste kide batzuen parte-hartzearekin, bereziki gizarteratzera orientatutako edukiak sartuko dituzte hitzarmenean.

  3. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren koordinazio egokia ezarriko da gizarteratze-hitzarmenak lantzeko eta formalizatzeko dekretu honen 35. artikuluan eta gizarteratze-hitzarmenak erregulatzen dituen araudi espezifikoan aurreikusita dagoen eran, horren diseinuan eta jarraipenean lankidetzan jardun dezaten eta gizarteratze-ibilbideen koherentziaren eta arretaren jarraitutasuna bermatzeko jardunak koordinatu ditzaten.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren edozein modalitateren titularra izango da, prestazioa bere izenean izapidetzen den eta hura ematen zaion eta prestaziorako eta, hala badagokio, Gizarteratze Hitzarmenerako eskubidea duen pertsona.

  2. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradunak izango dira, titularraren bizikidetza-unitate bera osatzen duten pertsonak.

  3. Oro har, Diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzailea izango da haren titularra den pertsona.

    Aurrekoa hala izanik ere, foru-aldundi eskudunak erabaki ahal izango du prestazioa titularra ez den beste pertsona bati ordaintzea, 37. artikuluan aurreikusita dagoen bezala.

Honako pertsona hauek izan ahalko dira Diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidearen titularrak, modalitate horietako bakoitzerako dekretu honetan aurreikusitako baldintzetan:

  1. Gutxienez eskaera aurkeztu baino urtebete lehenago sortutako bizikidetza-unitatea izatea, eta epe hori bete beharra honako hauentzat geratuko da salbuetsita:

    1. Adingabeak ekonomikoki beren kargura dituztenentzat.

    2. Ezkontza bidez edo horren antzeko harreman iraunkor baten bidez bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat.

    3. Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat banantze, dibortzio edo ezkontza-deuseztasun bidez, izatezko loturaren desegite bidez edo bikoteko kideetako bat hil delako, betiere unitate berria aurreko bizikidetza-unitateko kideek soilik osatzen badute.

    4. Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat, beren guraso, tutore edo legezko ordezkarien heriotzagatik edo behin betiko sartu dituztelako izaera sozial, sanitario edo soziosanitarioko abegi-zerbitzu batean edo espetxe batean.

    5. Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat ohiko etxebizitza utzi egin behar izan dutelako etxeko tratu txarren biktima izan direlako, betiere unitate berria aurreko bizikidetza-unitateko kideek soilik osatzen badute.

    6. Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat, betiere kotizaziopeko edo kotizaziorik gabeko zahartzaroko, baliaezintasuneko edo alarguntzako pentsioen onuradunekin, horien ezkontideekin edo ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bitartez horiei lotutako pertsonekin eta ekonomikoki horien mende bizi diren pertsonekin osatutakoa, 5.2.a artikuluan adierazitakoari jarraiki.

    7. Aurreko idatz-zatian adieraziriko unitatearen gaineko kideek osaturiko bizikidetza-unitate bat osatzen dutenentzat, arau honen aplikazioaren ondorioz betiere orain unitate independente bat osatzen badute.

  2. Prestazioa eskatzen den udalerrian erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea eskaera aurkeztu zen unean eta prestazioa jasotzen den denbora guztian, eta eskaera aurkezteko dataren aurreko urte osoan gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea eta bertan benetan bizi izatea. Aldez aurreko gutxieneko epe hori bete ezean, eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta eta bertan benetan bizi izan beharko dute bost urtez jarraian aurreko hamar urteen barruan.

    Ez dute baldintza hori bete beharrik izango Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen 11.1 artikuluan aipatzen diren taldeetako kideek, baldin eta artikulu horretan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

  3. Nahikoa baliabiderik ez edukitzea. Horrelako baliabiderik ez daukala iritziko da, honako baldintza hauek guztiak betetzen direnean:

    1. Bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren eta bizikidetza-unitate motaren arabera egoki dakiekeen Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren hileko zenbatekoaren azpitik dauden hileko diru-sarrera edo etekin konputagarriak edukitzea.

    2. Inolako ondasun higiezinik ez edukitzea, honako salbuespen hauekin:

      Ohiko etxebizitza, horrek aparteko balioa duenean salbu, 24.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera;

      Bizikidetza-unitatearen diru-sarreren iturria diren norberaren konturako jarduera edo jarduerak egiteko erabiltzen diren higiezinak edo higiezin horien zatiak, 24.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    3. Dauzkaten dirua, tituluak, baloreak, ibilgailuak eta, oro har, dekretu honetako III. kapituluko 4. sekzioan aipatutako beste edozein ondasun higikor gehienez ere honen zenbatekoak izatea: erabateko baliabiderik ezaren kasuan bizikidetza-unitateko kideen guztizko kopuruaren arabera legokiekeen Diru-sarrerak bermatzeko errentaren urteko zenbatekoaren lau halako.

    4. Dekretu honetako 22. artikuluan ezarritako nahikoa baliabiderik ez edukitzeko kasuren batean ez egotea.

      Diru-sarrerak edo etekinak eta ondarea zehazteko, dekretu honen III. kapituluko 1., 2. eta 3. ataletan ezarritakoa hartuko da kontuan.

  4. 23 urtetik gorakoa izatea. Baldintza hori ez dute bete beharko 18 urtetik gorakoak diren eta, gainerako baldintzak beteta, ondoren adierazten diren egoera hauetakoren batean dauden pertsonak:

    1. Baliaezintasuneko pentsioa jasotzen dutenak.

    2. Aitaren eta amaren aldetik umezurtz izatea.

    3. Ekonomikoki beren kargura % 45etik gorako desgaitasun-kalifikazioa duten edota autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 legean aurreikusitakoaren arabera II. graduko 1. mailako mendetasuna edo handiagoa duten adingabeak edo pertsona helduak dituztenean.

    4. Etxeko tratu txarren biktima izatea.

    5. Ezkonduta edo ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez beste pertsonaren bati lotuta egotea eskaera egin baino gutxienez sei hilabete lehenago.

  5. Eskaera egiten den unean eta espedientea izapidetzen den bitartean egoitza-zerbitzuko plaza baten erabiltzaile ez izatea, plaza hori soziala, sanitarioa edo soziosanitarioa eta iraunkorra bada eta guztiz edo partez funts publikoekin finantzatzen bada.

    Egoera hori prestazioa eman ondoren gertatzen bada, V. kapituluan ezartzen dena beteko da.

  6. Espetxean ez egotea, ez eskaera egiteko unean ezta espedientea izapidetzen den bitartean ere.

    Egoera hori prestazioa eman ondoren gertatzen bada, V. kapituluan ezartzen dena beteko da.

  7. Laneko diru-sarrerak dituenean, lanaldi-murrizketa edo antzeko egoeraren bat ez baliatzea, zirkunstantzia hori borondatezkoa ez denean eta horrela egiaztatzen denean edota Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aldez aurretik txostena eman ondoren hori beharrezkotzat jotzen denean.

  8. Espedientearen izapidetzea amaitu aurretik titularrari edo bizikidetza-unitateko edozein kideri legokiokeen eskubide edo prestazio ekonomiko oro baliatzea.

  9. Gizarteratze Hitzarmen bat sinatuta edukitzea, edo aurreakordio bat, dekretu honen 35. artikuluan bildutako terminoetan, hori betebehar bat ez denean salbu, 7.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  1. Baldin eta bizikidetza-unitate batean titularra izan daitekeen pertsona bat baino gehiago badaude, Diru-sarrerak bermatzeko errenta, edozein modalitatetan, horietako bati bakarrik eman ahalko zaio. Kasu horretan, dagokion gizarte-diagnostikoa egin ondoren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek proposatutako kideari emango zaio prestazioa.

    6.1 artikuluan definitzen den etxebizitza edo bizitoki partikular bat bi bizikidetza-unitatek edo gehiagok konpartitzen dutenean, etxebizitza edo bizitoki horretan eman daitezkeen Diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioen gehieneko kopurua bikoa izango da, betiere prestazioa lortzeko baldintzak betetzen badituzte. Horrela gertatuz gero, prestazioa lehendabizi eskatu duenari emango zaio.

    Kasu horietan, dagokion oinarrizko gizarte zerbitzuak prestazioa lortu ezin duten pertsonak etxebizitzaren alorrean diharduten erakunde publiko eta pribatuetara bideratuko dituzte, beste bizitoki bat eta, hala badagokio, Diru-sarrerak bermatzeko errenta lortu ahal izan dezaten.

    6.2 artikuluan definitutako bizitoki kolektiboen kasuan, Diru-sarrerak bermatzeko errenta lortu ahal izango dute bertan bizi diren bizikidetza-unitate guztiek, prestazioa lortzeko baldintzak betetzen badituzte, noski.

Diru-sarrerak bermatzeko errentaren modalitate batetik bestera pasatu behar bada, bizikidetza-unitatearen egoeran aldaketaren bat izan delako, automatikoki egingo da aldaketa, lehenengo modalitatea bertan behera utzi eta bigarrenera sartzeko berariazko izapiderik egin beharrik gabe. Horretarako, lortzen den prestazioaren modalitatearen izena eta, hala badagokio, bidezko den zenbateko-aldaketa ofizioz egingo da.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek prestazio ekonomiko hori jasotzeko eskubidea gauzatzen dutenean, prestazioaren modalitatea edozein dela ere, honako betebehar hauek izango dituzte:

    1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta bizikidetza-unitateko kide guztien oinarrizko premiak betetzera bideratzea, eta, hala balegokio, haien gizarteratze- eta/edo laneratze-prozesuak eragindako gastuak ordaintzea.

    2. Titularrari edo bizikidetza-unitateko edozein kideri legokiokeen eskubide edo prestazio ekonomiko oro baliatzea, prestazioak irauten duen aldi osoan.

    3. Eskura dituzten baliabideak arduraz administratzea, eta arretaz jardutea egoera ekonomikoa edo bazterkeria-egoera larriagoa bihur ez dadin.

    4. Haien ardurapean dauden adingabekoak eskolatzea eta eskolara benetan joango direla bermatzea.

    5. Eskean ez ibiltzea, bizikidetza-unitateko gainerako kideei ez uztea eskean ibiltzen eta ez behartzea horretara.

    6. Prestaziorako eskubidea aldatzea, etetea edo azkentzea ekar dezaketen eta ondoren adierazten diren gertakariak sortzen diren unetik aurrera zenbatzen hasi eta gehieneko hamabost eguneko epean udalari gertakari horien berri ematea:

      1. Bizikidetza-unitatearen osaeran eragina duten gertakariak, eta edozein kasutan:

      Bizikidetza-unitateko kideren baten heriotza;

      Titularra edo bizikidetza-unitateko beste edozein kide egoitza-zentro publiko edo pribatuetan, zentro sanitario publiko edo pribatuetan, espetxeetan, desintoxikazio-zentroetan edo harrera-zentroetan sartzea, hilabeteko edo gehiagoko aldi baterako;

      Bizikidetza-unitatea uztea eta titularra ohiko bizilekutik ateratzea;

      Adopzioa, familiako harrera iraunkorra edo adopzio aurrekoa, edo tutoretza;

      Titularrarekin laugarren edo bigarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo ezkon-ahaidetasuna, hurrenez hurren, duen pertsona bat bizikidetza-unitatean sartzea;

      Bizikidetza-unitatearen osaeran eragina duen beste edozein aldaketa.

      2. Prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarritzat erabili diren baliabideak ukitzen dituzten gertakariak, hala nola:

      Hileroko diru-sarreren motan edo zenbatekoan izandako aldaketak, eta ondare-gehikuntzak edo -murrizketak.

      Diru-baliabideak handitzea, b) idatz-zatian aurreikusitako eskubide ekonomikoak baliatzearen ondorioz diru-sarrerak lortu direlako.

      3. Prestazioa onartzeko eskatutako baldintzaren bat aldi baterako edo behin betiko galtzea ekar dezakeen beste edozein gertakari edo egoera.

    7. Titularraren ohiko bizilekuari buruzko edozein aldaketa udalari jakinaraztea, hori gertatzen denetik zenbatzen hasi eta hamabost egun naturaleko gehieneko epean, Gizarteratze Hitzarmenean aurreikusi diren berezitasunak, halakorik baleude, bazter utzi gabe.

    8. Jaso behar ez zirela jasotako edo zenbateko okerrarekin jasotako prestazioen zenbatekoa itzultzea, dekretu honen VI. kapituluan aurreikusitakoaren arabera.

    9. Administrazioaren aurrean agertzea eta harekin lankidetzan aritzea, hori eskatzen bazaie; nolanahi ere, kontuan izango dira Gizarteratze Hitzarmenean jasotako kasu bereziak.

    10. Dagokion modalitatean, Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular gisa dituen betebeharrak, eta indarreko arauen arabera aplikatu beharrekoak diren guztiak, betetzea.

  2. Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren titularrek, artikulu honen 1. paragrafoan aurreikusitakoez gain, beste betebehar hauek ere izango dituzte:

    1. Administrazioarekin Gizarteratze Hitzarmen bat negoziatzea eta sinatzea, eta hori betetzea, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen III. tituluaren I. kapituluan aurreikusitakoaren arabera, baina betebehar horretatik salbuetsita geratuko dira titular gisa pentsiodun bat duten bizikidetza-unitateak, titular hori edo bizikidetza-unitateko beste edozein kide lan egiteko adinean dagoenean eta lanerako ezintasun iraunkor absolutuan ez dagoenean salbu.

      Era berean betebehar horretatik salbuetsita geratuko dira lanean txertatu ezin diren pertsonez soilik osatutako bizikidetza-unitateak, eta zirkunstantzia hori dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta/edo Enplegu Zerbitzuek erabakiko dute.

    2. Titularra eta lan egiteko adina duten bizikidetza-unitateko kideak lanerako prest egotea. Salbuespen izango dira honako kasu hauek:

      Ezintasun absolutuko pentsioen titular direnak;

      Ikasketa arautuak egiten ari diren 23 urtetik beherakoak;

      Bazterkeria-egoera larrian egonik, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta/edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren iritziz lan-merkatura sartzeko egoeran ez daudenak.

      Prestasun horrekin batera konpromisoa hartu beharko dute enplegu-eskatzaile gisa iraunkorki inskribatuta egoteko, hala dagokionean lan-bitartekaritza ekar dezakeen diagnostiko soziolaboralera egokitutako laguntza-prozesu baten esparruan, enplegu egoki bati uko ez egiteko, enplegua ez behin betiko ezta aldi baterako ere ez uzteko, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatuta onartutako muturreko kasu justifikaturik gabe lanaldi-murrizketa edo lan-eszedentzia ez hartzeko. Enplegu-eskatzaile gisa etengabe izena emanda egoteko konpromisoa ez zaie aplikatuko egoitza-baimenik ez duten atzerritarrei.

      Aurrekoaren ondorioetarako, enplegu egokitzat joko da pertsonaren ohiko lanbidearekin bat datorrena, edo beste edozein, bere gaitasun fisikoetara eta prestakuntzara egokituz, lanpostua eskaintzen zaion sektorean ezarritako soldataren baliokidea den soldata dakarrena eta ohiko bizilekua aldatzea ez dakarrena, enplegu berriaren tokian bizitoki egokia edukitzeko aukera duenean salbu.

  3. Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errentaren titularrek, 1. paragrafoan ezarritakoez gain, beste betebehar bat ere izango dute: lana hobetzera bideratutako Gizarteratze Hitzarmen bat negoziatzea, sinatzea eta betetzea. Ondorioz, ezin izango dute borondatezko bajarik hartu (ez behin betikoa, ez aldi baterakoa), ez eta lan-eszedentziarik ere, dekretu honen 9.7 artikuluan aurreikusitakoaren arabera justifikatutako muturreko arrazoirik gabe, eta era berean ezin izango dute lanaldia murriztu, aurreikusita dauden kasuetan salbu.

1. ATALA

PRESTAZIOAREN ZENBATEKOA

  1. Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren kasuan, honako hauek hartuko dira kontuan:

    1. Bizikidetza-unitate bakoitzari aplika dakiokeen prestazioaren hileko zenbatekoa honen arabera kalkulatuko da: eskatzailearen bizikidetza-unitatearen ezaugarriak dituzten bizikidetza-unitateentzat prestazioak bermatutako gutxieneko diru-sarreren zenbatekoaren eta eskatzailearen bizikidetza-unitateak eskura dituen baliabideen arteko diferentziaren arabera.

      Bizikidetza-unitateak ez badu inolako baliabiderik, Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Errentaren hileroko zenbatekoa osorik emango da.

      Ondorio horietarako, bermatutako gutxieneko diru-sarrerak honela definituko dira: eskaera egiten den unean indarrean zegoen lanbide arteko gutxieneko soldataren portzentajeak, hauexek:

      Pertsona bakarreko bizikidetza-unitateentzat, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 88.

      Bi pertsonako bizikidetza-unitateentzat, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 113.

      Hiru pertsona edo gehiagoko bizikidetza-unitateentzat, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 125.

      Bermatutako gutxieneko diru-sarreren zenbatekoa ezin izango da, inola ere, urteko lanbide arteko gutxieneko soldataren % 125 baino handiagoa izan.

      5.2.a artikuluan definitutako motako bizikidetza-unitateen kasuan, bermatutako gutxieneko diru-sarreren zenbatekoa kalkulatzeko portzentajeak honako hauek izango dira:

      Pertsona bakarreko bizikidetza-unitateentzat, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 100.

      Bi pertsonako bizikidetza-unitateentzat, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 125.

      Hiru pertsona edo gehiagoko bizikidetza-unitateentzat, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 135.

      Bermatutako gutxieneko diru-sarreren zenbatekoa ezin izango da, inola ere, urteko lanbide arteko gutxieneko soldataren % 135 baino handiagoa izan.

    1. Guraso bakarreko bizikidetza-unitateei destinatutako Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren kasuan, urteko lanbide arteko gutxieneko soldataren % 6,4ren baliokidea den hileroko subsidio batekin osatuko da prestazioa. Ondorio horietarako, guraso bakarreko unitatetzat hartuko da soilik amak edo aitak bere kargurako seme edo alaba adingabe batekin edo batzuekin dagoena eta inolako ezkontza-harremanik edo antzekorik ez duena eskaera aurkezten duenean ezta ondoren ere.

  2. Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errentaren kasuan:

    1. Bizikidetza-unitate bakoitzari aplika dakiokeen Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errentaren hileko zenbatekoa honela ezarriko da: eskatzailearen bizikidetza-unitatearen ezaugarrien arabera zehaztutako prestazioaren bidez bermatutako gutxieneko diru-sarreren eta eskatzailearen bizikidetza-unitateak eskura dituen baliabideen arteko diferentziaren arabera.

      Ondorio horietarako, bermatutako gutxieneko diru-sarrerak honela definituko dira: eskaera egiten den unean indarrean zegoen lanbide arteko gutxieneko soldataren portzentajeak, hauexek:

      Pertsona bakarreko bizikidetza-unitateentzat, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 88.

      Bi pertsonako bizikidetza-unitateentzat, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 113.

      Hiru pertsona edo gehiagoko bizikidetza-unitateentzat, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 125.

      Bermatutako gutxieneko diru-sarreren zenbatekoa ezin izango da, inola ere, urteko lanbide arteko gutxieneko soldataren % 125 baino handiagoa izan.

    2. Guraso bakarreko bizikidetza-unitateei destinatutako Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errentaren kasuan, urteko lanbide arteko gutxieneko soldataren % 6,4ren baliokidea den hileroko subsidio batekin osatuko da prestazioa. Ondorio horietarako, guraso bakarreko unitatetzat hartuko da soilik amak edo aitak bere kargurako seme edo alaba adingabe batekin edo batzuekin dagoena eta inolako ezkontza-harremanik edo antzekorik ez duena eskaera aurkezten duenean ezta ondoren ere.

  3. Bizikidetza-unitateak eskura dituen hileroko baliabideak zein diren zehazteko, kide guztien baliabideak hartuko dira kontuan, kapitulu honen 2., 3. eta 4. ataletan aurreikusitakoaren arabera.

    1. eta 2. paragrafoetan bildutako zenbatekoak gehienekoak direla kontuan hartuta, eta Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, izaera bereko beste laguntza edo prestazio batzuk badaude, diru-sarreratzat hartuko dira prestazioaren zenbatekoa zenbatzeko ondorioetarako.

  1. Udalek eta aldundiek, beren kudeaketa-eskumenak gauzatzerakoan, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 57. artikuluan prestazio eta laguntza ekonomikoentzat aurreikusitako gehieneko muga globalak errespetatzen direla egiaztatu beharko dute. Aurrekoaren ondorioetarako, artikulu horretan aipatutako diru-sarreren urteko konputuak dekretu honen 36. artikuluan aipatutako prestazioaren sortzapen-data hartuko du hasiera-data gisa.

    Aurrekoa hala izanik ere, aurreikusitako gehieneko muga globalak gainditzen badira, lanpostu bat lortzeagatik edo gizarteratze-hitzarmenaren esparruan lan-egoera hobetzeagatik diru-sarreretan gehikuntza bat egon delako, ez da eskatuko prestazioak itzultzea.

    2. ATALA

    BALIABIDEAK ZEHAZTEA

  1. Bizikidetza-unitatearen baliabideak zehazteko, eskatzailearen eta aipatu unitateko gainerako pertsonen baliabide guztiak konputatuko dira, hau da, etekinak nahiz ondarea.

  2. Bizikidetza-unitateko kideetako bat, lan-arrazoiak direla medio, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo lekualdatzen bada aldi baterako, pertsona horri dagozkion diru-sarreren konputua honako irizpide hauen arabera egingo da:

    1. Titularra edo haren ezkontidea edo hari ezkontzaren antzeko bestelako harremanarekin lotutako pertsona bada, hileroko diru-sarreren % 50 konputatuko da.

      a) idatz-zatian bildutakoez bestelako bizikide-unitateko kide bat baldin bada, ez dira bere diru-sarrerak konputatuko, ezta pertsona hori konputatuko ere bizikidetza-unitateko kide gisa.

      Aurrekoaren ondorioetarako, lekualdaketa aldi baterakoa izango da hilabete bat eta hamabi hilabete bitartekoa baldin bada. Aurreikusitako gutxienekoa baino iraupen txikiagoa duten lekualdaketek ez dute inolako aldaketarik eragingo diru-sarren konputuan, eta gehieneko denbora gainditzen dutenek aldi baterako lekualdaketa izaera galduko dute, eta bizikidetza-unitatearen osaera eta baliabideen konputua aldatu egingo dira.

      3. ATALA

      ETEKINAK ZEIN DIREN ZEHAZTEA

  1. Eskatzailearen eta bere bizikidetza-unitateko gainerako kideen hileroko etekinak zehazteko, eskaera egiten den hilean horiek guztiek eskura dituzten etekin edo diru-sarreren multzoa konputatuko da, baina dagozkien hilabeteekin hainbanatuko dira norberaren konturako lan-etekinak direnean edo, besteren konturako lan-etekinak izanik ere, zenbatekoen gorabehera handiak daudenean, hala hilabetean nola urteko sasoian.

  2. Etekinen konputuak honako hauek barne hartuko ditu:

    1. Norberaren edo besteren konturako lanaren etekinak.

    2. Pentsioetatik datozen etekinak.

    3. Ondaretik datozen etekinak.

    4. Beste edozein titulutik datozen etekinak.

  3. Etekinen konpututik kanpo geratuko dira diru-sarrera jakin batzuk, 21. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  1. Merkataritzako, nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueretatik, eta jarduera profesionaletatik laguntzaile pertsonal profesional gisa garatutakoak barne edo beste edozein izaerako jardueretatik datozen norberaren konturako lan-etekin garbiak, enpresa-jarduerengatiko edo jarduera profesionalengatiko etekin garbiak zehazteko aplikatzekoa den araudi fiskalak ezarritako prozeduraren arabera zehaztuko dira, eta norberaren konturako lan-etekin garbiak eskaera egiten den urtearen aurreko urteko zerga-aitorpenari dagokion zerga-oinarriaren berdinak izango dira.

  2. Hileko etekin garbiak zenbatekoak diren jakiteko, honako eragiketa hau egingo da: zerga-aitorpenaren azken ekitaldiko etekin garbiak zeintzuk diren jakiteko aurreko paragrafoan aipatutako eragiketa egin, eta kopuru hori aitorpenaren erreferentziako hilabete kopuruagatik zatitu.

  3. Aldez aurretik egindako zerga-aitorpenik ez izanez gero, zinpeko aitorpen bat egingo da, azken hiru hilabeteetan batez beste lortutako diru-sarrerak zenbatekoak izan diren jakiteko.

    Hileko irabazi garbiak batez beste lanbidearteko gutxieneko soldataren % 150 baino gutxiagokoak direla dioen zinpeko aitorpena egiten baldin bada, edo inolako diru-sarrerarik ez dagoela edo negatiboak direla esaten baldin bada, aitorpena osorik onartuko da, honako kasu hauetan:

    1. Norberaren konturako jarduera eskaeraren aurreko sei hilabeteetan hasi baldin bada.

    2. Eskaeraren aurreko sei hilabeteetan jardueran krisi-egoera bat dagoela ikusi denean.

      Gainontzeko kasuetan, hilero gutxieneko diru-sarrera batzuk izan direla uste izango da, eta kopuru hori lanbidearteko gutxieneko soldataren % 75 bestekoa izango da, baldin eta adierazi diren a) eta b) egoerak aldez aurretik gertatu baldin badira, 6 hilabetetik 18 hilabetera arteko tartean; gutxienez 18 hilabete baino lehenago gertatu badira, sarrerak lanbidearteko gutxieneko diru-sarreraren % 150 izan direla ulertuko da.

  1. Soldatetatik eta lansarietatik datozen besteren konturako lanaren etekin garbiak, hileroko diru-sarrera gordin konputagarrietatik honako zenbateko hauek kenduz zehaztuko dira:

    1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kontura atxikipen gisa ordaindutako hileroko kopuruen zenbatekoa.

    2. Gizarte-kotizazio gisa ordaindutako hileroko kopuruen zenbatekoa, artikulu honen eraginetarako gizarte-kotizaziotzat hartuz Gizarte Segurantzari ordaindutakoak, eskubide pasiboak eta nahitaezko mutualitateak direla medio ordaindutako kopuruak eta umezurtzen eskolei edo antzeko erakundeei egindako nahitaezko kotizazioak.

      Soldata eta lansaritzat hartzeko garaian, langileak garatzen duen lanaren ondorioz jasotzen duen ordainsari oro kontuan izan beharko da, eskudiruzkoa nola gauzazkoa.

  2. Urtebete iraun duten lanen kasuan, ondorengo formula erabiliko da hileko etekin garbiak zenbatekoak diren jakiteko:

    Eskaeraren hilabeteari dagozkion

    etekin garbiak x urteko pagen kopurua

    12

    Urtebetetik beherako iraupena duten lanetarako hileroko etekin garbien kalkulua, aurreko formularen parametroak lan egindako aldira moldatuta egingo da.

Pentsioetatik, prestazioetatik, langabeziagatiko laguntzetatik edo antzeko beste gizarte-prestazioren bat dela medio eskuratutako etekinak zenbatekoak diren jakiteko, besteren kontura egindako lanaren etekinak zenbatekoak diren jakiteko erabilitako modu berari jarraituko zaio. Horrez gain, berdin jokatuko da mantenu-pentsioaren eta konpentsazio-pentsioaren kasuan.

  1. Ondarearen etekinen artean, bizikidetza-unitateko kideek duten ondarea ustiatzetik sortutako etekin garbi guztiak sartuko dira, ustiatzeko modua edozein dela ere; eta, edozein kasutan, alokairuengatik, eskualdatze edo lagapenetatik eskuratutako prezioak (landa-ondasunak edo hiri-ondasunak izanik ere), baita edozein eratako diru-sarrera finantzarioak.

  2. Ondasun higiezinen kasuan, ondarearen etekin garbia zenbatekoa den jakiteko, guztira izandako etekin gordinari ehuneko bost kenduko zaio.

  3. Kontzeptu horrengatiko hileroko diru-sarrerak kalkulatzeko, eskaera aurkeztutako hilabetearen aurreko urte naturalean ondare-etekinekin lortutako diru-sarrera garbiak hartuko dira kontuan, diru-sarrera horien guztizko zenbatekoa etekin horiek sortu dituzten hilabeteen kopuruarekin zatituz ondasun higiezinen etekinak direnean, eta guztizko zenbatekoa hamabi hilabeterekin zatituz ondasun higigarrien etekinak direnean.

  1. Bizikidetza-unitateko kideren bati zuzenean egokitzen zaizkion sarietatik eratorritako diru-sarrerak, horiek erabili ahal izan diren egunaren ondorengo hirurogei hilabeteetan, sariaren guztizko zenbatekoa zati hirurogeiren baliokide diren hileroko diru-sarrera gisa konputatuko dira.

  2. Gauza bera egingo da ezohiko diru-sarrerak lortzen direnean, honako zenbateko hauek salbu:

    1. Diru-sarrera horietatik ohiko etxebizitza eskuratzeko erabili den zatia, lehendik etxebizitzarik ez bazeukan, edo bizikidetza-unitatearen ezaugarrietara eta premietara egokitzen den etxebizitza hobea eskuratzeko erabili den zatia, betiere aurrekoa saldu bada eta salmentaren zenbatekoa etxebizitza berria erosteko erabili bada 21.2 artikuluarekin bat etorriz eta aparteko baliorik ez badu, azken kasu horretan soilik tratamendu hori katastro-balioari emango baitzaio 24.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    2. Ohiko etxebizitzaren altzariak edo etxeko gauzak erostera destinatzen den horien zatia, betiere aparteko baliorik ez badute eta ezohiko diru-sarrerak jaso direnetik hamabi hilabete ez badira igaro.

    3. Ohiko etxebizitzan berrikuntzak egiteko destinatzen den horien zatia, betiere berrikuntza horiek beharrezkoak badira etxebizitzaren bizigarritasun-egoerari eusteko eta apartekotzat jo daitekeen balio bat ez badira.

      2. paragrafoan adierazitako ondorioetarako, ezohiko diru-sarreratzat hartuko dira:

    1. Edozein motatako kalte-ordainak.

    2. Elikagaien eta konpentsazio-pentsioen eskubide gisa jasotako atzerapenak, jaso behar ez zirela jasotako prestazioengatik itzuli behar ez diren zenbatekoan.

    3. Jaraunspenak eta legatuak.

    4. Dohaintzak.

    5. Ondarea saltzeagatik sortutako eta ohiko etxebizitzan inbertitu gabeko baliabideak.

    6. Aurreko ataletan bildu ez diren gainerako diru-sarrerak, erregularrak ez direnak edo bizikidetza-unitateko edozein kidek ezohiko izaeraz lortu dituenak.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren edozein modalitatetan, etekin-zenbaketatik osorik baztertuta geratuko dira izaera finalista duten honako diru-sarrera eta gizarte-prestazio hauek, eskatzaileari edo haren bizikidetza-unitateko gainerako kideei dagozkienak:

    1. 18 urtetik behera dituen edo, adin horretatik gorakoa izan arren, desgaitasunen bat duen semea edo alaba kargura izateagatiko familia-prestazioak.

    2. Izaera finalistako prestazioak, aldian behingoak izan edo ez, betiere helburutzat badute bizikidetza-unitateko kideek hezkuntza, lanbide-heziketa, sanitatea, etxebizitza edo garraioa baliatzea, edo gizarte-larrialdietarako egoerei edo mendeko pertsonei laguntzeko egoerei erantzutea. Dena den, honako laguntza hauek ez dira baliabideen konputuan sartuko:

      Hezkuntzarako edo prestakuntzarako bekak, salbu eta beka horietan dagozkien onuradunen mantenua bilduta badago.

      Laguntza teknikoak.

      Jangela-bekak eta garraio-bekak.

      Ohiko etxebizitza baliatzeko edo birgaitzeko laguntzak.

      Desgaituaren mugikortasun-sorospena eta garraio-gastuak.

      Hirugarren pertsonen laguntzagatiko sorospena.

      Gizarte-larrialdietarako laguntzak, horien konputua aparte utzi gabe diru-sarrerak bermatzeko eta gizarterako abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 57. artikuluan aurreikusitako muga globalarekiko.

      Laguntza finalistak arrisku-egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko.

      Babesgabetasun-egoeran dauden adingabeak hartzeko laguntzak; kasu horietan, adingabea ez da konputatuko bizikidetza-unitateko kide gisa.

      Mendetasun-egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta horientzako arreta arautzeko azaroaren 14ko 39/2006 Legean bildutako zerbitzuari lotutako diru-prestazioa, laguntzaile pertsonalerako diru-prestazioa eta familia-inguruneko zainketetarako eta zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko diru-prestazioa.

    3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako prestazio ekonomikoak.

    4. Mantenu-pentsiora edo konpentsazio-pentsiora bideratutako diru-kopuru efektiboak ebazpen judizial bidez atxiki izan direlako edo epai judizial bidez ezarrita daudelako, pentsio hori ordaindu behar duen pertsonaren kasuan.

    5. Azpierrentamendu-kontratu bidez jasotako diru-kopuruak, indarrean dagoen legeriari jarraiki, betiere azpierrentamendu bidez jasotako diru-kopuruen baturak etxebizitzaren alokairua dela-eta ordaindu beharreko zenbatekoa gainditzen ez badu.

    6. Langabezia kapitalizatzeagatiko diru-sarrerak.

  2. Ohiko etxebizitza saltzeagatik lortutako dirua ez da baliabidetzat hartuko, baldin eta diru hori guztia beste etxebizitza bat erosteko baldin bada, eta etxebizitza hori bizikidetza-unitateak ohiko bizileku gisa erabiltzen baldin badu.

    Aurreko paragrafoan aipatzen den berrinbertsioa egiteko gehieneko epea urtebetekoa izango da, etxebizitza saldu zenetik zenbatzen hasita.

  3. Laneko diru-sarrerak osatzeko errentaren kasuan, eta lanerako bultzagarria sendoagoa izan dadin, eskura dauden baliabideen konputu horretatik kanpo utziko dira ere eskatzailearen eta haren bizikidetza-unitateko beste kide batzuen lanetik datozen diru-sarreren portzentaje jakin batzuk, lana norberaren konturakoa zein besteren konturakoa izan. Bultzagarri hori aldi baterakoa izango da, eta gehienez ere hogeita lau hilabeterako emango da, baina beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak hori egiteko irizpena ematen badu. Lanerako bultzagarri gisako konpututik kanpo utzi beharreko diru-sarreren portzentajea zehazteko, Eusko Jaurlaritzak honako dekretu hau garatzeko ematen duen aginduaren bitartez ezartzen dituen irizpideei jarraituko zaie.

Eskatzailearen bizikidetza-unitatearen hileroko baliabideak aplikatzekoa den Diru-sarrerak bermatzeko errentaren hileroko zenbatekoa baino txikiagoak badira ere, kontuan izango da eskatzaileak eta bere bizikidetza-unitateko gainerako kideek behar beste baliabide dutela oinarrizko gastuei eta gizarteratzeko eta laneratzeko prozesutik eratorritako gastuei aurre egiteko, eta ondorioz, ezin izango dute diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular izan honako kasu hauetan:

  1. Bizikidetza-unitateak ondasun higigarrien multzo bat duenean, hurrengo artikuluan ezarritakoaren arabera zehazten dena, eta multzo horren balioa erabateko baliabiderik ezaren kasuan bizikidetza-unitateko kideen guztizko kopuruaren eta prestazioaren modalitatearen arabera legokiekeen Diru-sarrerak bermatzeko errentaren urteko zenbatekoaren 4 halako bada, edo 9. artikuluaren 3. paragrafoko b) idatz-zatian salbuetsitakoez bestelako ondasun higiezinak dituenean.

  2. Egiaztatzen denean bizikidetza-unitateko kide batek edo batzuek ondasun eta zerbitzu jakin batzuk erosten dituztela edo aitortu dituztenez bestelakoak diren eta prestazioaren bitartez lortutakoez bestelakoak diren baliabideak egotea eskatzen duten ondasun jakin batzuen mantentze-gastuak dituztela, betiere titularrak edo, hala dagokionean, bizikidetza-unitateko beste edozein kidek ezin duenean egiaztatu horiek ez direla bere baliabide ekonomikoak. Kasu horietan, ondasun horiei, dekretu honen 20. artikuluan ezohiko diru-sarrerentzat aurreikusitako tratamendua emango zaie.

    4.ATALA

    ONDAREA ZEHAZTEA

Bizikidetza-unitatearen ondareak barne hartuko ditu jabetzako, edukitzako edo usufruktuko titulu juridikoarekin eduki daitezkeen ondasun higigarrien eta higiezinen multzoa, gutxienez ere barne hartuz hiri- eta landa-ondasun higiezinak, tituluak, baloreak, erraz balia daitezkeen kreditu-eskubideak edo eskudirua, errenta aldakorreko edo finkoko tituluak, ibilgailu motordunak eta, ezohiko kasuetan, familiaren etxeko gauzak.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta lortzeko, titularrak edo bizikidetza-unitateko beste edozein kidek ez du jabetzan izango inolako ondasun higiezinik, 9. artikuluaren 3. paragrafoko b) idatz-zatian aurreikusitako salbuespenekin.

  2. Bizikidetza-unitatearen ohiko bizilekua den jabetzako etxebizitza edo bizitokiaren balorazioa, aparteko balioa duen etxebizitza ote den erabakitzeko, erregelamendu-garapenaren esparruan aurreikusten diren katastro-balioak kontuan izanik egin beharko da.

    Horretarako, etxebizitzaz gain, ohiko etxebizitzaren kontzeptuan sartuko da:

    1. Garaje bat eta trasteleku bat, halakorik balego, eta etxebizitza dagoen eraikinean bertan edo etxetik hurbil dagoen beste eraikin batean kokatuta egon daitezke.

    2. Landa-izaerako ohiko etxebizitza denean, bananduta ez dagoen landa-izaerako lurzati erantsia.

      Aparteko balioa duten etxebizitzen kasuan, eta ondareari dagokiona zenbatzerakoan, adierazitako araudi erregulatzailean ezartzen diren balioetatik gora duen katastroko balioa hartuko da kontuan.

      9.3.b artikuluan aurreikusita dauden eta bizikidetza-unitatearen diru-sarreren iturria diren norberaren konturako jarduera edo jarduerak egiteko bizikidetza-unitatearen titularrak edo beste edozein kidek erabiltzen dituzten higiezinak edo higiezin horien zatiak direnean adibidez merkataritza-lonjak, bulegoak, edo nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak, horien balorazioa bakoitzaren katastro-balioaren arabera egingo da, ondarea konputatzeko ondorioetarako 24.000 euroko deskontu bat aplikatuz ondasun horien multzoari dagokion katastro-balioarekiko.

      1. Jabetzaren osotasuna ez duten higiezinak baditu edo jabetzako etxebizitzaren luperketa mugatuta badu inposatutako usufruktu-egoeren edo horien parekagarrien ondorioz, eta beraz nekez baliatu daitezkeen ondasunak badira, ondoko balorazio-erregelak aplikatuko dira:

        1. Jabetzaren osotasuna ez duten higiezinak dituenean, horien katastro-balioaren zati proportzionala hartuko da kontuan.

        2. Higiezin baten gainean usufruktu-eskubide bat eratzen denean ondasun horren balio gisa konputatuko da katastro-balioaren eta usufruktuaren arteko diferentzia. Horretarako, aldi baterako usufruktuaren balioa ondasunen balio osoaren proportzioan aterako da, % 5ean urtealdi bakoitzeko, % 70 gainditu gabe, eta biziarteko usufruktuetan balioa ondasunen balio osoaren % 70ekoa dela ulertuko da usufruktudunak hogei urte baino gutxiago dituenean, eta portzentajea % 1eko proportzioan gutxituko da usufruktudunaren aldira gehitu ahala. Gutxieneko muga balio osoaren % 10 izango da.

        3. Ondasun higiezinen gainean erabiltzeko eta bizitzeko eskubide errealak eratu diren kasuetan, haren balio gisa konputatuko da katastro-balioaren eta eskubide horien balioaren arteko diferentzia, eta eskubide horien balioa izango da zergapetua izan den balioaren % 75ari aldi baterako edo biziarteko usufruktuen balorazioari dagozkion arauak, kasuan kasu, aplikatzetik ateratzen dena.

          Edozein kasutan, paragrafo honetan aipatzen diren ondasunak ondasun higigarritzat hartuko dira ondarea kalkulatzeko, eta dekretu honetako 9.3.c) artikuluan ezarritako muga aplikatuko da.

  1. Bizikidetza-unitateko edozein kideren titulu, balore eta erraz saltzeko moduko kreditu-eskubideak nahiz bankuetako gordailuetan eskudirutan dagoen dirua, exekuzioko balioaren arabera konputatuko dira.

  2. Errenta aldakorreko tituluak burtsan duten kotizazioaren arabera baloratuko dira, eta burtsan kotizatzen ez baldin badute, duten kontabilitate-balioaren arabera.

  3. Errenta finkoko tituluak balio nominala kontuan izanda baloratuko dira.

  4. Gozamen-, erabilera- eta biztantze-eskubideak ondoko erregelen arabera balioztatuko dira:

    1. Aldi baterako usufruktuaren balioa dagokion ondasunen balio osoaren proportzioan aterako da, % 5ean urtealdi bakoitzeko, % 70 gainditu gabe, eta biziarteko usufruktuetan balioa ondasunen balio osoaren % 70ekoa dela ulertuko da usufruktudunak hogei urte baino gutxiago dituenean, eta portzentajea % 1eko proportzioan gutxituko da usufruktudunaren aldira gehitu ahala. Gutxieneko muga balio osoaren % 10 izango da.

    2. Erabilera- eta biztantze-eskubide errealen balioa izango da zergapetua izan den balioaren % 75ari aldi baterako edo biziarteko usufruktuen balorazioari dagozkion erregelak, kasuan kasu, aplikatzetik ateratzen dena.

  1. Ibilgailu motordunak, osorik hartuta, ez dira kontuan izango ondarea baloratzerakoan, jarraian adierazten diren zenbatekoak muga izanik:

    10.000 euro arte, oro har.

    20.000 euro arte, desgaituentzat egokitutako ibilgailuen kasuan.

    20.000 euro arte, lanbide-jarduerari lotutako ibilgailuen kasuan.

    1. , b) eta c) idatz-zatietan aurreikusitako zenbatekoak urtero eguneratuko dira kontsumoko prezioen indizearen bilakaera kontuan izanik.

  2. Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuetan, ondarearen balorazia egiterakoan, merkatuko prezioa hartuko da kontuan, eta salbuetsita dauden zenbatekotik gorakoa bakarrik konputatuko da.

Ondarearen balorazioa egiterakoan ez dira kontuan hartuko familiaren etxeko gauzak, aparteko balioa izan eta erraz saltzeko moduko ondasunak ez badaude behintzat gauza horien artean.

  1. Interesdunak bere erroldatzea eta benetako bizilekua duen udalerriko udalari aldez aurretik igorritako eskaeraren ondoren onartuko da diru-sarrerak bermatzeko errenta, edozein modalitatetan, eta dagokion udalaren Gizarte Zerbitzuari aurkeztu beharko zaio, eta zerbitzu horrek beharrezkoa den informazio eta orientazio guztia emango die eskatzaileei eskaera izapidetzeko.

  2. Dekretu honetako eranskinean horretarako ezarri den eredu normalizatuaren arabera aurkeztuko da eskaera, eta interesdun guztiek eskuragarri izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztietan, eta, hala dagokionean, etxebizitza-gastuetarako prestazio osagarriaren eskaera gaineratuko da.

  1. Honako agiri hauek entregatu beharko dira eskaerarekin batera, beharrezkoak baitira dekretu honen 9. artikuluan araututako eskakizunak betetzeko:

    1. Eskatzailearen eta bizikidetza-unitateko gainerako kide diren 14 urteko edo hortik gorakoen nortasuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.

    2. Dagokion familia-liburuaren edota, kasuak kasu, zaintza eta jagoletza edo tutoretza egiaztatzen duten agirien fotokopia.

    3. Dekretu honen 5.2.b artikuluan aurreikusiriko kasuan, tratu txarrak daudela dagokion ebazpen judizialaren edo Ministerio Fiskalaren txostenaren fotokopia bidez egiaztatu beharko da, non jasota dagoen zantzuen arabera salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela, babes-agindua ematen den bitartean.

    4. Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrak daudenean, hori honako modu hauetakoren batean egiaztatu beharko da:

      Lotura hori dagoela adierazten duen Izatezko Bikoteen Erregistroaren ziurtagiriaren bitartez, hala udal-erregistroa, nola Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa, edo beste Autonomia Erkidego batean edo beste herrialde batean dagoen izaera baliokideko erregistroa izanik.

      Izatezko bizikidetza dagoenean baina inolako erregistro-inskripziorik gabe, bizikidetza hori bikotea osatzen duten kideen zinpeko aitorpenaren bidez egiaztatuko da, edo izatezko bizikidetza egiaztatzen duen ebazpen judizialaren kopia konpultsatuaren bidez.

    5. Banantzearen, dibortzioaren edo ezkontza-deuseztasunaren kasuan, dagokion ebazpenaren fotokopia, eta izatezko lotura hautsi denean, dagokion erregistroaren ziurtagiria, lotura horren inskripzioa kendu dela egiaztatuz, edo bestela, bikoteko kideen zinpeko aitorpena, izatezko bizikidetza amaitu dela adieraziz.

    6. Dekretu honen 9.2 artikuluaren bigarren paragrafoak aipatzen dituen euskal gizataldeetako kideen kasuan, Espainiako lurraldetik bizi izandako aldiaren kontsul-egiaztagiriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeko edozein udalerritan azken aldiz bizi izanaren egiaztagiria, edo halakorik ezean, bizi izan dela egiaztatzen duen beste edozein agiri.

    7. Dekretu honen 6.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan, zirkunstantzia espezifiko bakoitza egiaztatzen duen agiri eguneratua, hala nola:

      Turismo-ostatuan egon izanaren faktura.

      Harrera-zentro batean bizi dela egiaztatzeko agiri bat.

      Indarrean dagoen azpierrentako, baterako errentamenduko, ostatu-hartzeko edo gelak alokatzeko kontratua, dagozkion ordainagiriekin batera.

      Indarrean dagoen errentamendu-kontratua, dagozkion ordainagiriekin batera.

    8. Eskaera aurkeztu den hilabeteko diru-sarreren edo etekinen zinpeko aitorpena, baita bizikidetza-unitateko kide guztien ondarearena ere. Zinpeko aitorpen horri honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

      Bankuko kontuak eta tituluak zertan diren erakusten duten bankuko agiriak.

      Ondasun higiezinak edukiz gero, Jabetzaren Erregistroak emandako ondasun higiezinen egiaztagiria, edo ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiria (landa-ondasunei edo hiri-ondasunei dagokiena).

      Besteren kontura diharduten langileen kasuan, hileko azken nominaren fotokopia, eta, hala behar badu, baita lan-kontratuarena ere.

      Pentsiodunen kasuan, eskuratutako azken pentsioaren ordainagiriaren fotokopia edo eguneratutako pentsioa dela erakusten duen Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren egiaztagiria.

      Langabetuak badira eta langabezia-sorospena edo prestazioren bat jasotzen badute, prestazioaren edo sorospenaren azken ordainagiriaren fotokopia; edo INEMen ziurtagiria, egungo prestazioa edo sorospena zein den egiaztatzeko.

      Aldian aldiko beste prestazioen kasuan, azken ordainketaren ordainagiriaren fotokopia, laguntza arautzen duen hitzarmena, edo laguntza horri dagokion ebazpena aurkeztu beharko du.

      Enpresaburuen edo profesionalen kasuan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenaren fotokopia.

    9. Eskatzailea errefuxiatua denean, honako hau aurkeztu beharko du: nortasun-agiria, izaera hori dagoeneko onartu diotenean, eta izaera hori izapidetzen ari bada, hori lortzeko eskaera, eta hala badagokio, eskaera hori izapidetzeko onartu izan dela adierazten duen egiaztagiria.

    10. Eskatzailea aberrigabea baldin bada, izaera hori onartu zaiola egiaztatzen duen txartela aurkeztu beharko du.

    11. Eskatzaileak Asilo Eskubidea eta Babes Subsidiarioa arautzen duen urriaren 30eko 12/2009 legean bilduta dagoen babes subsidiariorako eskubidea duenean, zirkunstantzia hori egiaztatzen duten agiriak gaineratu beharko ditu.

    12. Hala dagokionean, eskatzaileak bidezkotzat jotzen dituen eta espedienteari gaineratu nahi dizkion agiriak.

    1. Hala dagokionean, Administrazioak, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eskatu nahi dituen beste agiri batzuk.

    2. Erabateko umezurtz diren eta 18 urtetik gora eta 23 urtetik behera dituzten pertsonek, egoera hori egiaztatzen duten beharrezko agiriak aurkeztuko dituzte.

  2. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatzailearekin batera eta, hala badagokio, haren bizikidetza-unitateko gainerako kideekin batera, gizarteratzeko ibilbide pertsonalizatu baten esparruan bete beharreko helbururen bat baloratu badu, eskaerari Gizarteratze Hitzarmena gaineratuko zaio, edo Gizarteratze Hitzarmena ondoren egingo dela egiaztatzen duen aurreakordioaren agiria. Aurrekoaren ondorioetarako, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

    1. Eskaera egiten den unean Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen ustez titularrak eta bere bizikidetza-unitateko gainerako kideek gizarteratzeko prozesu bat bakarrik behar dutela erabakitzen badu, Oinarrizko Gizarte Zerbitzu horrek, premien diagnostikoa egiteko behar den denboraren arabera, haiekin ibilbide hori adostu ahal izango du dagokion Gizarteratze Hitzarmena sinatuz, edo bestela aurreakordio-agiri bat ezarriko du, dagokion foru-aldundiak emakida-ebazpena jakinarazi eta gero formalizatuko dena.

    2. Eskaera egiten den unean Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen ustez titularrak edo bere bizikidetza-unitateko gainerako kideek enplegua lortzera edo lan-egoera hobetzera bideratutako jardunak behar badituzte, horixe adieraziko du aurreakordio-agiri batean, eta hori eskaerari gaineratuko zaio.

  3. Udalak eskaera egin duten lagunei jakinaraziko die ebazpena erabakitzeko eta prozedura jakinarazteko gehieneko epea, baita administrazio-isiltasunak eragin ditzakeen ondorioak ere. Eskaera egiten den unean edo erregistroan eskaera jasotzen den egunetik hasi eta hamar eguneko epearen barruan egiten duen jakinarazpenean bildu beharko da informazio hori. Horrez gain, eskaera jaso deneko eguna ere zehaztuko da, eta horrek laguntzaren sortzapenari dagokionez eragina izango du, dekretu honen 36. atalean xedatutakoari jarraiki.

    Era berean, udalak eskatzaileari eskaera aurkezten duen unetik aurrera bizikidetza-unitatearen eta prestazioaren titulartasuna lortzerakoan hartzen diren betebeharren edozein aldaketaren berri eman behar duela jakinaraziko dio, eta horiek ez betetzetik eratorritako ondorioen berri emango dio.

  4. Edozein kasutan ere, arintasuneko eta administrazio-ekonomiako printzipioak gauzatzeko eta administrazio publikoen arteko lankidetza- eta koordinazio-betebeharra betez, administrazio publikoek, diru-sarrerak bermatzeko errentaren kudeaketaren esparruan, beharrezko neurriak hartuko ditu herritarrek jada administrazio horien esku dauden datu eta agiriak ez ekartzeko duten eskubidea bermatzeko.

    Bereziki, administrazio horiek bitarteko elektronikoak erabiliko dituzte informazio hori jasotzeko, betiere datu pertsonalei gagozkiela, interesdunen baimena badute, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, edo lege-maila duen arau batek hori zehazten badu, salbu eta murrizketak badaude jasotako datu eta dokumentuei aplikatzekoa den araudiaren arabera. Bitarteko elektronikoen bidez igorri eta jaso ahalko da baimen hori.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren espedientearen eta etxebizitza-gastuetarako prestazio osagarriaren espedientearen instrukzioa aldi berean egingo da biak aldi berean eskatu badira, eta eskatzailea erroldatuta dagoen eta benetako bizilekua duen udalerriko udalak egingo du.

  2. Udalak, eskatzailea erroldatuta dagoela eta udalerrian benetan bizi dela egiaztatu duenean, eta haren etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda barne hartuko duen dagokion errolda-ziurtagiria espedienteari gaineratu ondoren, diru-sarrerak bermatzeko errentari eta, halakorik badago, etxebizitza-gastuetarako prestazio osagarriari dagokion eskariaren edukia egiaztatuko du, baita aurkeztutako agirien edukia eta eskaeraren xede diren prestazioak lortzeko baldintzak betetzen direla ere.

    Horretarako, beharrezkoak diren datu eta txosten guztiak eskatu ahalko dizkie beste erakunde eta entitate publiko eta pribatuei edo eskatzaileari berari, eta prestazioa baliatzeko bete beharreko eskakizunak eskatzaileak betetzen dituela egiaztatzeko ezinbestekoak direnetara mugatuko da. Era berean, ebazteko garrantzitsuak izan daitezkeen eta berak dauzkan agiriak erantsi behar dizkio udalak eskaerari.

  3. Eskaeran errakuntzak edo kontraesanak aurkitzen badira, edo eskaera osatu gabe baldin badago edo ez baditu dekretu honen 28. eta 29. artikuluetako baldintzak betetzen, udalak espedientea osatzeko edo konpontzeko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein datu, agiri edo txosten eskatuko dio eskatzaileari edo beste edozein erakunde edo entitate publiko edo pribaturi.

    Edonola ere, eskatzaileak hamar eguneko epea izango du eskaera udalak eskatutako moduan konpontzeko edo osatzeko, eta ez badu hori egiten, eskaeran atzera egin duela joko da, udalak aztergai den zirkunstantzia, izandako gertakariak eta aplikatzekoak diren arauak adierazten dituen ebazpen bat eman ondoren.

  4. Eskatzaileak aurkeztutako gertakari edo frogez gain beste batzuk ere kontuan eduki ahal izanez gero, udalak dagokion entzunaldia ahalbidetuko du, dena delako pertsonak arrazoibideak aurkezteko aukera izan dezan.

  1. Udalak egiaztatuko du eskatzaileak eta haren bizikidetza-unitateko kideek jaso ditzaketen eduki ekonomikoko gizarte-eskubideak eta -prestazioak osorik baliatu dituztela.

    Horretarako, ondorengo kasuetan ulertuko da eskubideak oso-osorik baliatu direla:

    1. Edozein jurisdikzio-ordenari lotutako eskubide eta prestazioen kasuan, dagokion epaia edo beste ebazpen judiziala eman ondoren edo, halakorik ez badago, eskubidea edo prestazioa erreklamatzeko prozedura formaz hasi ondoren eta horretan atzera egin ez bada.

      Ebazpen judizialak jadanik onetsi dituen baina jaso ez diren eskubideen edo prestazioen kasuan, horiek baliatu direla ulertuko da horiek eman behar dituen pertsonari dagokion ez-betetzeagatiko dagokion ebazpen judizialaren betearazpen-intzidenteari hasiera eman zaiola egiaztatzen denean.

    2. Gainerako kasuetan, dagokion eskubidea edo prestazioa erreklamatzeko prozedura formaz hasita dagoenean, ez bada horretan atzera egiten edo ez bazaio horri uko egiten, salbu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak jaulkitako arrazoitutako txosten baten bidez egiaztatzen denean erreklamazio-prozedurari hasiera ez ematea justifikatzen duten ezohiko zirkunstantziak daudela edo bestela atzera egin dela edo ukoa dagoela egiaztatzen denean.

  2. Baldin eta eskatzaileak edo haren bizikidetza-unitateko kideek baliatu ez dituzten eskubide ekonomikoak hartzeke izango balituzte, udalak eskatuko dio eskatzaileari espedientearen instrukzioa amaitu aurretik bere eskubideak balia ditzala, indarrean dauden legeetan ezarritakoaren arabera. Ezkontzako bizikidetza, edo horren baliokidea, eten egin dela egiaztatzen den kasuetan mantenu-eskubidea sartuko da aipatu eskubide ekonomiko horien barne.

    Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek betebehar berbera izango dute, baldin eta eskubide horiek prestazioa eman eta gero sortuak badira.

  3. Baldin eta eskatzaileak ez badu betetzen aurreko paragrafoan aipatutako baldintza, udalak espedientea artxibatu egingo du, inolako izapide gehiagorik egin gabe.

  1. Behin espedientea osatu ondoren, eskaera aurkezten denetik zenbatzen hasi eta berrogei egutegi-eguneko gehienezko epearen barruan, udalak espedientea aurkeztu egingo du, ebazteko txosten-proposamen batekin batera, eskatzailea erroldatuta dagoen eta benetan bizi den udalerria dagoen lurralde historikoko foru-aldundiko erregistroan, edo bestela diru-sarrerak bermatzeko errenta kudeatzeko erabiltzen den informatika-aplikazioaren bitartez Aldundi horretara bidaliz.

  2. Foru-aldundiak dagokion ebazpena emango du, hori emanez edo ukatuz, eta eskaera aurkeztu zen egunetik zenbatzen hasi eta gehienez ere bi hilabeteko epean jakinaraziko du.

  3. Aurreko hilabeteko epea igarotzen bada ebazpen espresurik gabe, prestazioa emandakotzat hartuko da, ebazpen espresurik emateko betebeharra bazter utzi gabe, kontuan izanda, dena dela ere, emate hori berretsi egin behar duela.

    1. eta 2. paragrafoetan aipatzen diren epeak eten egingo dira prozedura eskatzaileari egotzitako arrazoiren batengatik geldiarazten bada.

Prestazioa ukatzeko ebazpena beti motibatutakoa izango da, eta foru-aldundi eskudunak jakinaraziko dio eskatzaileari, erabakia hartu eta hamar egun igaro baino lehen, eta aurreko ataleko 2. paragrafoan aurreikusitako epearen barruan. Jakinarazpen horrek ebazpenaren testu osoa jaso beharko du, eta administrazio-bidetik behin betikoa den ala ez, zein errekurtso jar daitezkeen, zein organori aurkez dakizkiokeen eta horiek jartzeko epea adierazita.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta emateko ebazpenean, foru-aldundi eskudunak honako hauek ezarriko ditu: prestazioaren zenbatekoa, prestazioaren titularrari dagozkion eskubideak eta betebeharrak, eta betebehar horiek ez betetzeagatik erator daitezkeen ondorioak.

  2. Foru-aldundiek egintza ematen den egunetik hasi eta hamar eguneko epean jakinarazi beharko dio onuradunari emate-ebazpena, dekretu honen 32.2 artikuluan aurreikusitako epearen barruan. Jakinarazpen horrek ebazpenaren testu osoa jaso beharko du, eta administrazio-bidetik behin betikoa den ala ez, zein errekurtso jar daitezkeen, zein organori aurkez dakizkiokeen eta horiek jartzeko epea adierazita.

  1. Foru-aldundi eskudunak emateko nahiz ukatzeko ebazpenen berri eman behar dio erreferentziazko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari, ematen den egunetik hasi eta hamar eguneko epean.

  2. Jakinarazpen hori jaso ondoren, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, gizarte-zerbitzuen esku-hartzea bakarrik beharrezkotzat jotzen den kasuak direnean, 29.2.a artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Gizarteratze Hitzarmena formalizatu beharko da, lehendik ez bada egin behintzat.

    Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak harremanetan jarri beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin zerbitzu horren esku-hartzea beharrezkotzat jotzen duenean, eta edonola ere honako kasu hauetan:

    Emandako prestazio-modalitatea Laneko diru-sarrerak Osatzeko Errenta denean;

    Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren kasuan, titularra edo bere bizikidetza-unitateko kidetakoren bat lan egiteko adinean daudenean, salbu eta lanerako ezintasun orokor absolutua dutenean edo araututako ikasketa akademikoak egiten ari direnean;

    Aurreakordioan edo Gizarteratzeko Hitzarmenean Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak adierazi badu beharrezkotzat jotzen duela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak esku hartzea.

    Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Langai-Euskal Enplegu Zerbitzuak bidezko diren mekanismoak eta koordinazio-protokoloak aplikatuko dituzte Gizarteratze Hitzarmena sinatzeko. Bi zerbitzuek parte har badezakete ere, Hitzarmen hori dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak formalizatuko du, laneratzera orientatutako jardunak bakarrik barne hartzen dituenean ere.

  3. Emakida-ebazpena jakinarazi ondoren, oinarrizko gizarte-zerbitzuak, hala dagokionean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatuta, bi hilabeteko epea izango du, hala dagokionean, titularrarekin Gizarteratze Hitzarmena lantzeko eta sinatzeko, hitzarmen hori lehendik sinatu denean eta prestazio-eskaerari gaineratu zaionean salbu, 29.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta (edozein izanik ere modalitatea) sorrarazi egingo da eskabidea aurkezten den egunaren biharamunetik aurrera.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren ordainketa mugaeguneratutako hileko naturaletan egingo zaio titularrari, eta aurreko artikuluan ezarritako prestazioaren sortzapen-datatik aurrera eragin ekonomikoa izanik.

  2. Aurrekoa hala izanik ere, foru-aldundi eskudunak erabaki ahal izango du, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposatuta, prestazioa titularra ez den beste pertsona bati ordaintzea, honako kasu hauetan:

    1. Titularraren ezintasunaren legezko aitorpena.

    2. Titularra egoitza-zentro publiko edo pribatuetan edo espetxeetan sartzea hiru hilabeteko edo gehiagoko aldirako, kasu horietan bizikidetza-unitatea kide batean murriztuz.

    3. Titularrak prestazioa eman zen helbururako aplikatzeko betebeharra ez betetzea, hau da, bizirauteko oinarrizko premiak eta gizarteratze- eta/edo laneratze-prozesu batetik eratorritako gastuak estaltzera.

    4. Oinarrizko udal-zerbitzuaren proposamena, titularrak prestazioa eman zen helbururako aplikatzeko ezintasuna edo zailtasuna duela adieraziz, arrazoi sozio-pertsonalak direla medio.

      2. paragrafoan aurreikusitako kasuetan, erreferentziako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren iritziz egokiena den pertsonari ordaindu beharko zaio prestazioa, bizikidetza-unitatean jarduteko gaitasuna dutenen artean, edo, bestela, adin-txikiko edo ezgaitasuneko kasuen tutoretza edo ordezkaritza legalki dagokion pertsonari.

      1. Salbuespen gisa, hartzailetzat hartu ahalko dira titularraz eta bizikidetza-unitateko kideez bestelako pertsonak, bereziki irabazi-asmorik gabeko gizarte-zerbitzuen erakundeak, behar bezala erregistratutakoak Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 50.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta kasu horretan, prestazio horien titularren eskubide eta betebehar berak izango dituzte. Aurrekoari dagokionez, honako kasu hauek salbuespentzat hartuko dira:

        1. Prestazioaren titularra bizikidetza-unitateko jarduteko gaitasuna duen pertsona bakarra den egoeretan.

        2. Prestazioa bizikidetza-unitateko beste edozein kideri ordainduz gero, prestazioa hartarako eman zen helbururako aplikatuko dela bermatuko ez duten egoerak.

      2. Prestazioa titularra ez den bati ordaintzeak ez du esan nahi, inondik ere, kasuan kasuko prestazioaren titularra aldatu denik.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentarako (modalitatea edozein dela ere) eskubidearen onarpenak iraungo du hura emateko arrazoiek badiraute, prestazioa lortzeko eskatutako baldintza ekonomikoak edo beste edozein motatakoak betetzen badira eta dekretu honetan aurreikusitako betebeharrak betetzen badira, bi urteko aldi baterako emanez, eta aldi hori bi urterako berritu ahal izango da arrazoi horiek badiraute eta aipatu baldintzak eta betebeharrak betetzen jarraitzen bada.

  2. Prestazioa ez eteteko, baldin eta prestazioa ematea eragin zuten arrazoiek bere horretan badiraute, berritzeko eskabidea prestazioa azkendu baino hiru hilabete lehenago egiten hasi beharko da. Aurrekoaren ondorioetarako, foru-aldundi eskudunak jakinaraziko dio titularrari, kasu bakoitzean dagokion egunean, eskabidea berritu nahi badu, izapidetzen hasi behar duela.

  3. Aurrekoa hala izanik ere, prestazioaren luzapen automatikoari ekingo zaio, eskaera berritzeari ekin beharrik gabe, honako kasu hauetan:

    1. Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren titularrak, lan egiteko adinean ez dauden pentsiodunez soilik osatutako bizikidetza-unitateak direnean, edota lan egiteko adinean egonik, lanerako ezintasun iraunkor absolutua dutenean.

    2. Bazterkeria-egoera larrian egonik, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta/edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren iritziz lan-merkatura inkorporatzeko egoeran ez daudenak.

    3. 23 urtetik beherakoak eta 18tik gorakoak, 9.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    4. Eusko Jaurlaritzak bere kabuz edo beste Administrazio Publiko batzuek proposatuta ezartzen dituen beste kasu batzuk, betiere gizarte-errealitatearen bilakaera eta prestazioaren aplikazioaren ebaluazioek emandako datuak kontuan izanik, kolektibo desberdinek prestazioan duten iraupen-mailari lotuta.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskatzaileak eskaeran atzera egin ahal izango du eskaera hori aurkeztu duen udalari idazki bat bidaliz, eta udal horrek kasu horretan biltzen den zirkunstantzia adierazten duen ebazpena emango du, izandako gertakariak eta arau aplikagarriak adieraziz.

  2. Era berean, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak onarturiko prestaziorako eskubideari uko egin ahalko dio udalari edo foru-aldundiari zuzenduriko idazki bidez, eta azken horrek emango du ebazpena, aurreko paragrafoan aurreikusiriko baldintza beretan.

1. ATALA

BERRIKUSTEA ETA ALDATZEA

  1. Prestazioaren zenbatekoa finkatuta egonik, eta dekretu honen 12.1.f) artikuluan aurreikusitakoaren arabera titularren eta bizikidetza-unitateko gainerako kideen zirkunstantzietan izandako gertakariak jakinaraztearen ondorioz egin daitezkeen balizko berrikuspenak bazter utzi gabe, foru-aldundiek prestazioa lortzeko baldintzen betetzearen urteko berrikuspen bat egingo dute ofizioz, erroldatuta eta benetan bizitzeko baldintza izan ezik, hori udalek egiaztatuko baitute, artikulu honen 2. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera. Era berean, bidezkotzat jotzen dituen berrikuspen guztiak egin ahal izango dituzte emakida eragin zuten arrazoiek badirauten egiaztatzeko.

  2. Udalek urtero egiaztatuko dute titularraren benetako bizilekuko helbidean edozein aldaketa egin ote den, biztanleen udal-errolda kudeatzen duen udal-organo eskudunari ere adieraziz, dekretu honen 12.1.g) artikuluan aurreikusitako jakinarazpenaren ondorioz egin behar diren berrikuspen posibleak bazter utzi gabe.

    Era berean, dagokion Gizarteratze Hitzarmenean diseinatutako esku-hartze programa aplikatuz dagokien etengabeko segimendua egiteko eginkizunaren esparruan, udalek urtean behin berrikusiko dute, ofizioz, prestazioa jasotzeko baldintzak betetzen ote diren; nolanahi ere, egokitzat jotzen duten behar beste berrikuspen egin ahalko dituzte prestazioa ematea eragin zuten arrazoiek bere horretan dirauten egiaztatzeko.

  3. Eusko Jaurlaritzak, diru-sarreren bermearen eta gizarteratzearen alorrean eskumena duen sailetik, bidezkotzat jotzen dituen espediente indibidualak berrikusiko ditu bidezkotzat jotzen dituen kasuetan, eta bereziki honako kasu hauetan:

    1. Prestazioarekin daraman denbora oso luzea denean titularraren ezaugarriak kontuan izanik.

    2. Prestazioa lortzeko baldintzaren bat benetan eta behar bezala betetzeari buruzko susmo sendoak daudenean.

    3. Prestazioaren berritze automatikoari etekina atera diezaioketen bazterkeria larriko kasuak direnean.

    4. Antzeko ezaugarri demografiko, sozial edo ekonomikoak dituzten udalerrietan emandako prestazioen kopuruan oso diferentzia nabarmenak daudenean.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (edozein izanik ere modalitatea) zenbatekoa aldatzeko arrazoiak izango dira honako hauek:

    1. Bizikidetza-unitateko kideen kopurua aldatzea; horretarako, kideen kopuruan murrizketa dagoela ulertuko da horren kideetakoren batek edo gehiagok ohiko etxebizitzatik edo bizitokitik kanpo hilabete bat baino gehiago daramanean, 14.2 artikuluan xedatutakoa salbu.

    2. Prestazioa kalkulatzeko oinarritzat hartu diren baliabideen aldaketa; dena dela, laneko diru-sarrerak osatzeko errentaren kasuan, prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarritzat hartu diren baliabideetan izandako aldaketak ez dira kontuan hartuko hasieran ezarritako zenbatekoa % 7an edo portzentaje txikiagoan aldatzen bada.

    3. Gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren titular bat pentsiodun izatera igarotzen denean; kasu horretan dagokion zenbatekoa ofizioz aldatuko da.

  2. Foru-aldundiek automatikoki aldatuko dituzte diru-sarrerak bermatzeko errentari dagozkion zenbatekoak, prestazio horren titularrentzat edo horietako batzuentzat aplikazio orokorreko aldaketen ondorioz bada.

Prestazioen zenbatekoa aldatu egiten baldin bada, aldaketa hori eragin duen ebazpena argitaratu edo aurreko artikuluko 2. paragrafoan aipatzen diren aldaketa automatikoak egin diren hilabetearen hurrengo hilabetearen lehenengo egunetik aurrera sortuko da eskuratzeko eskubidea, eta ordaindu ere ordutik aurrera ordainduko da.

2. ATALA

ETETEA

Diru-sarrerak bermatzeko errenta (edozein izanik ere modalitatea) eten egingo da, honako arrazoi hauengatik:

  1. Eskubidea onartzeko eskatutako betebeharren bat aldi baterako galduz gero:

    1. Ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko lurralderen batean izatea aldi batez, baldin eta aldaketa hori hemezortzi hilabete baino denbora-tarte luzeagorako baldin bada eta aldi baterako lanak, pertsonaren bat zaindu beharrak, aldi batez egoitzaren batean sartzeko, bereizteko edo aldi baterako premiakotzat jotzeko moduko arrazoiren batengatik baldin bada. Ezaugarri horiek dituen edo ez Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak erabakiko du, kasuan kasuko txosten teknikoa idatzita.

      Kasu horietan, adierazitako hemezortzi hilabetean igaro baino lehen Autonomia Erkidegora itzuliz gero, dekretu honen 9.2 artikuluan eskatutako betebeharra betetzen jarraitzen dela joko da.

    2. Diru-sarrera berriak aldi baterako jasotzea aurreikusita dauden gehieneko mugen gainetik.

    3. Pertsona bakarreko bizikidetza-unitateen kasuan, egoitza-zentro publiko edo pribatuetan edo espetxean sartzea hilabeteko edo gehiagoko aldirako, sarrera gertatzen den zentroan mantenua estalita geratzen baldin bada.

  2. Titularrak edo bizikidetza-unitateko kideren batek prestazioa lortzean hartutako betebeharren bat aldi baterako ez betetzea, bereziki dekretu honen 12. artikuluan adierazitakoak eta zehazki honako hauek:

    1. Bizikidetza-unitatearen osaeran edo baliabideen mailan izandako aldaketen berri ez ematea ezarrita dagoen epearen barruan.

    2. Gizarteratzeko Hitzarmen bat sinatzeari uko egitea erreferentziazko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, hala dagokionean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatuz, hitzarmen hori beharrezkotzat jotzen duenean.

    3. Indarrean dagoen Gizarteratzeko Hitzarmenaren barruan hartutako konpromisoak ez betetzea.

    4. Aplikatzekoa denean, enplegurako prest ez egotea, enplegu-eskatzaile gisa etengabe izena emanda ez egotea edota enplegu egoki bati uko egitea 12.2.b) artikuluak enplegu egokia definitzen duen terminoetan.

    5. Aplikatzekoa denean, diru-sarreren maila hobetzea ekarriko lizkiokeen enplegu-baldintzen aldaketak errefusatzea.

      Hala ere, prestazioaren onuradunak ez baldin badu prestazioa zegokion helbururako erabiltzeko betebeharra betetzen, prestazio hori beste norbaiti ematea erabaki ahal izango da, 37.2.c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, kasu horietan etendurarik egin gabe. Pertsona hori, noski, ez-betetzearen ardura duen titularra ez den beste norbait izango da.

  3. Arau-hauste bat baino gehiago batera gertatzea, diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 104. artikuluan aurreikusten den moduan.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea etetearekin batera utzi egingo zaio prestazioa ordaintzeari, etetearen egunaren hurrengo hilaren batetik aurrera.

  1. Ordainketa etetea eragin duten zirkunstantziek irauten duten bitartean jarraituko du eteteak, gehienez ondoz ondoko hemezortzi hilabeteko aldirako, eta hori igarotakoan, prestaziorako eskubidea azkenduko da.

    Etenaldi-kasu bat gertatu bada, baina etendura egiteko garaian kasu hori desagertu bada edo berehala desagertzekotan badago, prestazioa eten ahal izango da kasuaren ezaugarrien arabera ezarriko den aldi batez, eta aldi hori ez da inola ere ez-betetzearen kausa den iraupena baino handiagoa izango.

    43. artikuluaren 2. paragrafoko a), d) eta e) idatz-zatietan aurreikusitako kasuetan, etendura hilabetekoa izango da lehen aldiz gertatzen denean eta 3 hilabetekoa ondoren berriro gertatzen bada, behin gizarteratzeko laguntza pertsonalizatua egin behar duten Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egiaztatzen dutenean, hala dagokionean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatuz, Gizarteratze Hitzarmenean itundutakoa ez dela betetzen.

  1. Enplegu egoki bati arrazoi justifikatu bat gabe uko egin zaion kasuetan, uko egindako enplegurako aurreikusita zegoen iraupen berbera izango du etendurak, behin gizarteratzeko laguntza pertsonalizatua egin behar duten Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egiaztatzen dutenean, hala dagokionean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatuz, Gizarteratze Hitzarmenean itundutakoa ez dela betetzen.

    Enplegu horrek izan dezakeen iraupena ezezaguna denean, etendura hiru hilabetekoa izango da, eta kontratu mugagabe bati uko egin zaionean etendura hori hemezortzi hilabetekoa izango da.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta etetea eragin zuten arrazoiak desagertutakoan, foru-aldundiak, ofizioz edo alderdi batek eskatuta, egiaztatu egingo du une horretan prestazioa ordaintzeko baldintzak gertatzen ote diren eta, hala badagokio, prestazioaren zenbatekoa ezarri. Horretarako, dekretu honetako 53., 54. eta 55. artikuluetan aurreikusitako prozedura-arauak aplikatuko dira.

47 artikulua. Prestazioa eten ondorengo sortzapena.

Etendura baten ondoren prestazioa eskuratzeko eskubideak jarraitzen badu, prestazioa etetea eragin zuten arrazoiak amaitu eta hurrengo egunetik hasiko da ostera sortzapena.

  1. Aurreko artikuluetan aurreikusitakoa bazter utzi gabe, eta azkentzeko prozedura bat hasi den edo ez kontuan izan gabe, foru-aldundiak, ofizioz, hala badagokio aldez aurretik Gizarteratze Hitzarmenaren esparruan interesdunaren jarraipenaz arduratzen den Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari kontsulta eginez, eta zerbitzu horrek era berean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari kontsulta eginez, azken zerbitzu hori ere esku hartzen ari bada, prestazioaren ordainketa kautelaz eten ahal izango du bizikidetza-unitatean prestazioa onartzeko eta mantentzeko eskatzen diren baldintzetakoren bat galtzea dakarren egoera baten zantzuak ikusten dituenean.

  2. Foru-aldundi eskudunak kautezlako etetea hartu denetik zenbatzen hasi eta hiru hilabeteko epean ebatzi beharko du prestazioa jasotzeko eskubidea mantentzen, eteten edo azkentzen ote den. Prestazioa mantentzea ebazten bada, prestazioa etenda egon den bitartean jaso ez dituen zenbatekoak jasotzeko eskubidea onartuko zaio prestazioaren titularrari.

  3. Foru-aldundiak kautelazko etete guztien berri emango dio Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari, eta horrek, hala dagokionean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraziko dio, Gizarteratze Hitzarmenaren esparruan interesdunaren jarraipenaren arduradunak baitira. Jakinarazpen hori, ebazpena ematen den datatik zenbatzen hasi eta gehienez hamabost eguneko epearen barruan egin beharko da.

    3. ATALA

    AZKENTZEA

Diru-sarrerak bermatzeko errenta (edozein izanik ere modalitatea) jasotzeko eskubidea azkendu egingo da, hurrengoren bat gertatuz gero:

  1. Titularra hiltzea, pertsona bakarreko bizikidetza-unitateen kasuan.

  2. Prestazioaren indarraldia bi urte amaitzea eta, Administrazioak hala eskatu arren, berritzeko eskaera ez egitea, 38.3 artikuluan aurreikusitako kasuak izan ezik.

  3. Etxeko indarkeriaren biktimei dagokienez 5.1.a) artikuluan aurreikusitako urtebeteko epea amaitzea, eta banantzeko edo dibortziatzeko edota Izatezko Loturen Erregistroan baja hartzeko izapideak hasi gabe egotea.

  4. Etorkinei dagokienez 5.1.a) artikuluan aurreikusitako 2 urteko gehieneko epea amaitzea, eta ezkontidea edo harekin ezkontzaren antzeko harreman iraunkorra duen pertsona bizikidetza-unitatean ez bada sartu edota banantzeko edo dibortziatzeko izapideak ez badira hasi.

    5. artikuluko 2. paragrafoko b) eta d) idatz-zatietan eta 3. paragrafoan aurreikusitako 2 urteko gehieneko epea amaitzea.

  1. Eskubidea aitortua izateko eskatutako betebeharren bat behin betiko galtzea.

  2. Jarraian hemezortzi hilabetez baino gehiago etenda egotea.

  3. Prestazioaren indarraldian (bi urtez) betebeharrak ez betetzeagatik hiru aldiz etenda egotea.

  4. Titularrak prestazioari uko eginez gero.

  5. Zehapen-prozeduraren batek horixe ebaztea.

  6. Dekretu honen 12.1.b) artikuluan aurreikusitako betebeharra ez betetzea.

  7. Aplikatzekoa denean, enplegu bat hiru aldiz errefusatuz gero inolako justifikaziorik gabe, edo diru-sarrerak handitzea ekar dezakeen lan-baldintzen hobekuntzaren bat errefusatuz gero.

  1. Baldin eta prestazioaren titularra hiltzen bada, bizikidetza-unitateak pertsona bakarrekoak ez diren kasuetan, prestazioa jasotzeko eskubidea ez da azkenduko, aitzitik: zendutakoaren ezkontidea edo harekin ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez batuta zegoen pertsona subrogatuko da, eta ez da beharrezkoa izango beste espediente bati hasiera ematea. Horrelako pertsonarik egon ezean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aukeratuko du zein den bizikidetza-unitatearen kiderik egokiena eskubidea subrogatzeko.

  2. Prestazioa azkentzeko arrazoia betebeharrak ez betetzea edo arau-hausteak egitea izan bada, titularrak ezin izango du berriz ere diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatu (edozein izanik ere modalitatea) eskubidea azkendu den unetik urtebete igaro arte. Ezintasun hori bere bizikidetza-unitatean titular izaera izan dezaketen kide guztietara hedatuko ahal izango da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak behar bezala arrazoitutako txosten-proposamena egin ondoren.

    Ondorio bera eratorriko da 49. artikuluaren g) eta h) idatz-zatietan bildutako eteteko kasuei lotutako azkentze batetik, etendura hori 43.1.b) artikuluan aurreikusitako kausaren ondorioz gertatzen denean salbu.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea azkentzearekin batera utzi egingo zaio prestazioa ordaintzeari, azkentzea eragin zuten arrazoiak gertatu ziren egunaren biharamunetik aurrera.

  2. Azkentzea gauzatu behar den egunaren aurretiko egunen kopuruari dagokion ordainketa egingo da, dagokion ebazpenean ezartzen den moduan, ordainketa eteteko aurretiazko egoeraren bat zegoen kasuetan izan ezik.

    1. paragrafoan aurreikusirikoa gorabehera, baldin eta prestazioaren titularra hiltzen bada, bizikidetza-unitateak pertsona bakarrekoak ez diren kasuetan, prestazioa jasotzeko eskubidea ez da azkenduko, aitzitik: zendutakoaren ezkontidea edo harekin ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez batuta zegoen pertsona subrogatuko da, eta ez da beharrezkoa izango beste espediente bati hasiera ematea. Horrelako pertsonarik egon ezean, gizarte-zerbitzuek aukeratuko dute zein den bizikidetza-unitatearen kiderik egokiena eskubidea subrogatzeko, titularraz bestelako pertsona bati prestazioa ordaintzeari dagokionez 8. artikuluaren 3. paragrafoan aurreikusirikoari jarraiki.

    Titularra hiltzen denean eta pertsona bakarreko bizikidetza-unitatea delako edota bizikidetza-unitateko gainerako kideek prestazioa lortzeko baldintzak betetzen ez dituztelako prestazioa subrogatzen ez den kasuan, ordainketa hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera etengo da.

Diru-laguntza jakin baten prestazioa presaz eta lehentasunez izapidetuko da baldin eta, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren ustez, ordura arte titularra zen pertsonari dagokion diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea iraungitzeak edo eskubide horri eusteak haren bizikidetza-unitateko gainerako kideei kalte nabaria badakarkie, dekretu honen 32. artikuluan ebazpen-proposamena eta ebazpena emateko ezarritako epea erdira murriztuz.

4. ATALA

PROZEDURA-ARAU KOMUNAK

  1. Zenbatekoa aldatzeko eta diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea eteteko eta azkentzeko prozedurak udalak zein dagokion foru-aldundiak hasi ahalko dituzte, ofizioz edo alderdi batek eskatuta.

    Prozedurei ofizioz ekingo zaie, organo eskudunaren erabakiz, dagokion administrazioak, edozein bidetatik, prestazioaren aldaketa, etetea edo azkentzea eragiteko kausa izan daitezkeen gertakarien berri duenean.

  2. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea aldatzeko, eteteko edo azkentzeko prozedura hasitakoan, ofiziozko prozedura bat bada, hasiera eman zaiola jakinaraziko zaio titularrari adierazitako bizilekura igorrita, prozedurak oinarri dituen arrazoiak eta izan ditzakeen ondorio ekonomikoak adieraziz, baita ebazteko eta jakinarazteko epea eta 55. artikuluan ezarritako epean esanbidezko ebazpenik ezak izan ditzakeen ondorioak ere, eta hori guztia interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

  3. Era beran, foru- eta udal-administrazioak, aipatutako prozedura horietako edozeini ofizioz hasiera ematen diotenean, elkarri adierazi beharko diote.

Aldatu, bertan behera utzi edo iraungitzeko prozeduren izapideak egitea prozedura hasi duen erakundearen eginkizuna izango da, eta erakunde horrek berak egingo ditu dekretu honetako 30. eta 31. atalean aurreikusitako egiaztapenak.

  1. Foru-aldundi eskudunari dagokio ebazpena ematea aldatzeko, eteteko eta azkentzeko prozeduretan, dekretu honen 41.2 artikuluan aurreikusiriko zenbatekoak aldaketa automatikoko kasuetan izan ezik, horietan ez baita ebazpenik eman behar.

  2. Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenak arrazoitua izan beharko du eta gehienez bi hilabeteko epean emango da, aldatzeko, eteteko edo azkentzeko prozedura hasi den egunetik zenbatzen hasita. Izapidea egiten duen erakundea udala bada, dekretu honen 32.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki jokatuko du erakunde horrek.

  3. Diru-sarrerak bermatzeko errenta aldatzeari, eteteari edo azkentzeari buruz hartutako ebazpen guztiak prestazioaren titularrari jakinarazi beharko zaizkio edo, hala badagokio, haren tutoreei, edo legezko ordezkariei, ebazpen hori eman den egunetik zenbatzen hasi eta gehienez 10 egun balioduneko epean.

  1. Aldatzeko, eteteko edo azkentzeko prozedura baten ondorioz edo beste edozein zirkunstantziagatik diru-sarrerak bermatzeko errenta bidegabe jaso dela egiaztatzen bada, titularrak jaso behar ez zirela jasotako prestazioak edo prestazioarengatik jaso behar ez zela jasotako zenbatekoa itzuli behar dituela ezarriko du foru-aldundi eskudunak.

  2. Dekretu honetako 31. artikuluan aipatzen diren baliabideei eta laguntzei diruz ordaintzekoei dagozkien atzerapenak ordaintzea erabaki eta gero, diru-sarrerak bermatzeko errenta titularrak behar ez bezala edo behar baino kopuru handiagoan eskuratu duela ikusten baldin bada, kopuru horiek itzultzeko betebeharra izango du, aurreko paragrafoan aipatzen den modu berean.

  3. Gizarte-izaerako prestazio ekonomikoren baten titularrak izan diren pertsonen kasuan, horiek Administrazioarekiko zorra sortu badute, ezin izango da prestazioaren titulartasuna aldatu zor horiek kitatu arte, 5.2.b) artikuluan bildutako kasuetan salbu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak bidezkotzat jotzen duenean.

  1. Aurreko artikuluan aurreikusitako edozein kasutan, dagokion foru-aldundiak jaso behar ez zirela jasotako prestazioak itzultzeko prozedura hasiko du.

  2. Prozedura hasitakoan, foru-aldundiak ondokoak jakinaraziko dizkio titularrari: prozedurari hasiera eman zaiola, oinarritzat dituen arrazoiak, izan ditzakeen ondorio ekonomikoak, ebazteko eta jakinarazteko epea, eta 58. artikuluan ezarritako epean berariazko ebazpenik ezaren ondorioak. Interesdunek, hilabeteko gehieneko epean, egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ahalko dituzte.

  3. Alegazioak jasotakoan edo adierazitako epea alegaziorik egin gabe igarotzen bada, foru-aldundiak gehienenez hilabeteko epean emango du jaso behar ez zela jasotako prestazioari edo prestazioarengatik jaso behar ez zela jasotako zenbatekoari lotutako egoera aitortzen duen edo ez duen dagokion ebazpena, arrazoitu beharrekoa.

  4. Jaso behar ez zela jasotako prestazioari edo prestazioarengatik jaso behar ez zela jasotako zenbatekoari lotutako egoera dagoela baiesten bada, aurreko paragrafoan aurreikusitako ebazpenak dagozkion kopuruak itzuli beharra adieraziko du, bertan finkatuta interesdunak betebehar hori gauzatzeko izango duen gehieneko epea, baita egin beharreko hileko itzulketen kopurua eta zenbatekoa ere. Adierazitako epea finkatzeko kontuan hartu beharko da, salbu eta horri dagokionez titularrak beste borondate espres bat adierazten badu, itzuli beharreko kopuruek ezin izango dutela gainditu interesatutako pertsonaren eta bere bizikidetza-unitatearen aurreikusitako diru-sarreren % 30 epe horrek aipatzen duen denboran.

  5. Aurreko paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, indarrean dagoen diru-sarrerak bermatzeko errentan hilero murrizketaren bat edo konpentsazioren bat egitea erabaki ahal izango du foru-aldundiak bere kabuz; murrizketa hori interesatuaren bizikidetza-unitateko edozein kideri dagokionetik egingo luke. Murrizketa edo konpentsazio horrek ezin izango du izan diru-sarrerak bermatzeko errentagatik gehienez ere eskuratuko luketenaren % 30 baino handiagoa (betiere inolako baliabiderik ez dagoen kasuan, eta bizikidetza-unitatean zenbat kide diren kontuan izanik).

  6. Behar ez bezala emandako laguntzen itzulketa-zenbatekoak edo ez dagozkien prestazioak konpentsatzeko aurrekontu-ekitaldi bakoitzean jasotzen diren zenbatekoak diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestaziotarako erabili beharko dira.

  1. Itzultzeko prozeduraren ebazpena emateko eta ebazpen hori jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, prozedurari hasiera ematen zaionetik. Epe hori esanbidezko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe mugaeguneratzen bada, prozedura iraungi egingo da, eta hori adierazten duen ebazpenak jardunak artxibatzea aginduko du. Prozedura pertsona interesdunaren erruz geldiarazten den kasuetan, ebazpena emateko eta jakinarazteko epea ere eten egingo da.

  2. Jaso behar ez zirela jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra preskribatu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubideei eta betebeharrei aplikatu beharreko araudiaren arabera.

    Preskripzio-epea administrazio eskumendunak itzultze-betebeharra sorrarazten duen gertakariaren berri duen egunetik hasiko da zenbatzen edo, halakorik badago, itzultze-ebazpenaren jakinarazpena gauzatzen den egunetik.

  3. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren hileko bakoitza jasotzeko eskubidea dagokion mugaegunetik urtebetera iraungiko da.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legean ezarritakora egokituko da zehapen-prozedura.

  2. Zehapen-prozedurak dagokion foru-aldundiak hasiko ditu, haren ekimenez edota Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak hala dagokionean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatuta (horiek baitira jarraipenaren arduradun) egindako eskaera arrazoituaren ondorioz, eta Aldundi hori lotzen ez duen arren, nahitaez prozedura irekitzeko edo ez irekitzeko erabakia jakinarazi behar dio eskaera egin duen organoari.

  3. Eskaera arrazoituak honako hauek bildu beharko ditu: arau-haustea izan daitezkeen gertakarien deskribapena, eta horiek gertatu ziren eguna, egunak edo jarraikako aldia, eta, ahal izanez gero, ustez erantzule diren pertsonen identifikazioa, kasu horretan organo eskatzailearen esku dauden agiri eta datu guztiak aurkeztu behar izanik.

  1. Prozedura hasteko erabakiak honako eduki hauek izango ditu gutxienez:

    1. Ustez erantzule den edo diren pertsonaren edo pertsonen identifikazioa.

    2. Prozedura hastea eragiten duten gertakariak, horiek izan dezaketen kalifikazio juridikoa eta ezar daitezkeen zehapenak.

    3. Prozeduraren instruktorea, haren errekusazio-erregimena espresuki adieraziz.

    4. Prozedura ebazteko eskumena duen organoa eta eskumen hori esleitzen dion araua.

  2. Hasteko erabakia instruktoreari komunikatuko zaio eta inputatuari eta gainerako interesdunei jakinaraziko zaie, adieraziz hamabost eguneko epea dutela egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri edo informazio guztiak aurkezteko, baita frogaldi bat irekitzea eskatzeko eta frogatzeko egokitzat jotzen dituzten bitartekoak proposatzeko ere.

  3. Hasteko erabakiari, foru-aldundiak prozedura irekitzeko kontuan izan dituen agiri eta froga guztiak gaineratu beharko dizkio.

Frogaldia irekitzea edo alderdietakoren batek proposatutako frogaren bat praktikatzea ukatzen duten instruktorearen egintzen aurka errekurtsoa jar daiteke, hiru eguneko epearen barruan, foru-aldundian, eta foru-aldundiak erabakiko du, bestelako izapiderik gabe eta hiru eguneko epearen barruan, eta isiltasuna ezezkotzat hartuko da.

  1. Foru-aldundiak ebazpen arrazoitua emango du, eta interesatuek plazaratutako gai guztiak eta prozedurak dakartzan gaiak ere ebatzita utzi beharko ditu.

  2. Prozedura hasi eta sei hilabeteko epearen barruan ez bada ebazpena jakinarazi, prozedura iraungita geratuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen duenaren arabera eta bertan adierazitako ondorioekin. Sei hilabeteko epe hori etenda geratuko da prozedura geldiarazita badago interesdunei egotzitako kausengatik, Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legean ezartzen diren kasuez gainera.

  3. Ebazpena betearazi beharrekoa izango da, administrazio-bidean irmoa denean. Ebazpena betearazi beharrekoa ez den bitartean eraginkortasuna bermatzeko, hala badagokio, behar diren zuhurtasunezko xedapenak jasoko dira ebazpenean.

  1. Prestazioa ukatzen duten ebazpenak idatziz eta behar bezala arrazoituta aurkeztuko dira, eta horien aurka bidezko diren administrazio- eta jurisdikzio-errekurtsoak jarri ahal izango dira.

  2. Errekurtso horiek jartzea bazter utzi gabe, interesdunek kexa arrazoitua egin ahal izango dute Eusko Jaurlaritzako sail eskudunean, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko alorrean eskumena duelako, edota foru-aldundian edo udalean, prestazioa kudeatzeko eskumena dutelako, administrazio bakoitzak horretarako ezarritako prozedurak kontuan izanik.

    Oinarritzat hartzen dituen arrazoiak adierazi beharko ditu kexa-idazkiak, eta dagozkion administrazio- edo jurisdikzio-errekurtsoetako arrazoiez bestelako zirkunstantziei buruzkoak izan beharko dute.

  3. Kexa aurkeztu deneko Administrazioak, titularrari zuzendutako idazki baten bitartez ebatziko du kexa hori, eta horren kopia bidal diezaieke inplikatutako gainerako erakundeei, eta bereziki Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari, eta horrek era berean hala dagokionean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari informatuko dio. Era berean, kexa aurkeztu deneko Administrazioak dagozkion neurriak hartuko ditu, eta betiere bat etorriko dira formulatutako kexaren nondik norakoarekin.

  1. Foru-aldundiek udalei jakinaraziko dizkiete jarduteko haien lurralde-eremuan bizi diren diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak eraginpean hartzen dituzten administrazio-ebazpen guztiak, beharrezko informazioa izan dezaten gizarte-zerbitzuen eta gizarteratzearen arloan eskumeneko dituzten eginkizunak garatzeko.

  2. Udalek, oinarrizko gizarte-zerbitzuen bitartez, foru-aldundiei jakinaraziko dizkiete gizarteratzeko hitzarmenen esparruan edo diru-sarrerak bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak araututako espedienteen jarraipenean detektatzen diren gorabeherak, betiere diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradunak eraginpean hartzen badituzte eta prestazio horretan eraginik izan badezakete.

  1. Euskal administrazio publikoek bermatuko dute organismo eskudunek espedienteak izapidetzerakoan lortutako datuak isilpean gordeko dituztela, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, izaera pertsonaleko datuak babestekoan, ezarritako moduan.

  2. Euskal administrazio publiko eskudunek eska ditzaketen diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskatzaile edo titularren edo haien bizikidetza-unitate independenteko kideen datu eta txosten guztiak mugatu egingo dira, diru-sarrerak Bermatzeko edo Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako prestazioa edota betebeharra baliatzeko eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko ezinbestekoak direnetara mugatu ere.

  3. Aurrekoa aparte utzi gabe, kontuan hartu beharko da administrazio publikoek beren artean lankidetzan aritzeko betebehar orokorra dutela, eta beren esparruan komunikazio-ildoak ezartzea komeni dela, informazio-sistema arina, etengabe eguneratua eta, artatutako pertsonen aldez aurreko adostasunarekin eta beharrezkotzat jotzen diren segurtasun-sistema guztien aplikazioa tarteko, euskal administrazio publikoen artean informazio mota jakinak partekatzea ahalbidetu duena, hain zuzen ere.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak ohiko bizilekua aldatzen badu, eta betiere ere aldatze hori Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde historikoen artean gertatzen bada, foru-aldundiak eskuduna den aldundi berriari helaraziko dio espedientea, eta titularrak bizilekua hartu duen bere lurraldean dagoen udalerriari helaraziko dio txostena aldundi horrek, txosten hori berrikusteko. Lekualdatze horietarako, ahal dela Gizarte.net web-gunean dagoen «Diagnostikoa eta Esku-hartze Soziala» erreminta informatikoa erabiliko da.

    Aurreko paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, udalek dagokien lurralde historikoko foru-aldundiari jakinaraziko dizkiote jakiten dituzten diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularren bizileku-aldaketak.

  2. Bizileku-aldaketa lurralde historiko berekoak diren udalerrien artean gertatzen bada, espedienteen lekualdatzea, aurreko paragrafoan aurreikusirikoari jarraiki, zuzenean egingo da dagozkion udalen artean, interesaturiko foru-aldundiari espresuki horren berri emanda.

  3. Espedientea bideratzen duen udalak honako hau jakinarazi beharko dio interesdunari:

    1. Bere espedientea bizileku berriko lurraldera bideratzen dela.

    2. Bideratzen duen udalean onartutako prestazioa mantenduko dela gutxienez ere bi hilabete naturaleko epez.

    3. Lekualdatzen den udalerriko udalera bertaratu beharko dela, hamabost eguneko gehieneko epearen barruan, lekualdatzea egin dela kontrolatzeko, egoera berria baloratzeko eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

    4. Bertaratzen ez bada prestazioa eten egingo dela.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak ohiko bizilekua aldatzen badu Euskadiko Lurralde Historikoen artean, bizileku berriko udalak, foru-aldundi eskudunak helarazitako espedientearen kopia jasotakoan, berrikusi egingo du diru-sarrerak bermatzeko errenta eman izanaren arrazoiek irauten ote duten.

    Bizilekua lurralde historiko bereko udalerrien artean aldatzen bada, bizileku berriko udalak prestazioa berrikusi egingo du, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

  2. Behin espedientea berrikusi ondoren, espedientea jaso den egunetik zenbatzen hasi eta egutegiko berrogei eguneko gehieneko epearen barruan, prestazioa mantentzeari, aldatzeari, eteteari edo azkentzeari buruzko ebazpen-proposamena aurkeztuko du udalak, dagokion foru-aldundiaren barruan prestazioa kudeatzeko eskumena duen arlo edo zerbitzuko erregistroan aurkeztuta, edo, bestela, dagokion aldundira bidaliz, diru-sarrerak bermatzeko errenta kudeatzeko erabiltzen den aplikazio informatikoaren bitartez, ahal dela Gizarte.net web-orrian dagoen «Diagnostikoa eta esku-hartze soziala» informatika-tresna erabiliz.

  3. Foru-aldundiak dagokion ebazpena emango eta jakinaraziko du bi hilabeteko gehieneko epean, espedienteari hasiera eman zaionetik.

  4. Lekualdatzea lurralde historiko desberdineko udalerrien artean gertatzen bada, eta emateko ebazpena badago, ebazpen-egunaren hurrengo hilabetetik aurrera hasiko da ordaintzen titularra lekualdatu den lurraldeko foru-aldundiak. Foru-aldundi igorleari jakinaraziko zaio zirkunstantzia hori, eta aldundi horrek utzi egingo dio ordainketak egiteari, hurrengo hilabetetik aurrera.

    Lekualdatzea lurralde historiko bereko udalerrien artean gertatzen bada, eta prestazioa mantentzeko edo aldatzeko ebazpena badago, foru-aldundiak ebazpenaren egunaren hurrengo hilabetetik aurrera hasiko du ordainketa.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan, urtero, diru-sarrerak bermatzeko errenta ordaintzeko beharrezko baliabide ekonomikoak egongo dira jasota.

  2. Foru-aldundiek eta udalek urtero esleituko dituzte beren aurrekontuetan beharrezko baliabide ekonomikoak diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008ko Legean eta dekretu honetan aurreikusitako eskumenak egikaritzeko.

Eusko Jaurlaritzak foru-aldundiei bermatuko dizkie diru-sarrerak bermatzeko errentaren ordainketari aurre egiteko beharrezko kopuruak hileroko transferentzien bitartez, emate-ebazpenei jarraiki eta honako prozedura honen arabera:

  1. Hilaren 15erako, aurreko hilabetean diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak eta eman beharreko prestazioak zeintzuk diren jasotzen duen behin betiko zerrenda bidaliko diote -normalizatutako euskarri informatikoan- foru-aldundiek Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen eskumena duen sailari, gastua zein den kalkuluarekin batera.

  2. Aurreko idatz-zatian aipatzen diren agiriak jaso ostean, eta hilabeteko bigarren hamabostaldian, hilero ordaindu beharreko dirua foru-aldundien esku jarriko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak.

  1. Hilero transferitzen diren kopuruetan, zegokien hilabeteko prestazioak ordaintzeko erabili ez den soberakinen bat geratzen baldin bada, diru hori hurrengo hilabetekoa ordaintzeko erabili ahal izango dute foru-aldundiek. Hori hala egiten bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak foru-aldundien esku jarritako diru-kopurua konpentsatu egin beharko da.

  2. Berdin jardun ahalko da diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek jaso behar ez zituztela jasotako zenbatekoak itzultzearen ondoriozko foru-aldundien hileko diru-sarreren kasuan.

    Kasu horietan, eta agirietan jasota egon dadin, ekintza hori justifikatuko duten agiriak Eusko Jaurlaritzan diru-sarreren eta gizarteratzearen arloko eskumenak dituen sailaren esku jarriko dituzte foru-aldundiek, hurrengo hilabeteko lehen hamar egunak igaro baino lehen.

  3. Aurreko paragrafoetan aurreikusitakoa bazter utzi gabe, aurrekontu-ekitaldia amaitzen denean, prestazioen ordainketari aplikatu gabeko hondar-zenbatekoak itzuliko dizkiote foru-aldundiek Euskadiko Diruzaintza Nagusiari.

  1. Gizarteratzeko eta diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 86.1.d) eta f) eta 86.2 artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako, ondorengo agiriak bidali beharko dituzte foru-aldundiek Eusko Jaurlaritzan gaiari buruzko eskumenak dituen sailera, hilero: diru-sarrera ematea, ukatzea, aldatzea, etetea edo iraungitzea erabaki duten ebazpenen kopiak; dirua itzultzeko prozeduretan emandako ebazpenen kopiak eta aurreko hilabetean titularrei ordaindu zaizkien kopuruen berri ematen duten agirien kopiak.

    Era berean, diru-sarrerak bermatzeko errentaren garapenari eta egikaritzapenari buruzko informazio eta agiri guztiak erantsiko dira, eta datu horien estatistika-ustiapena ahalbidetu beharko da betiere.

  2. Aurreko paragrafoan adierazten den agirien bidalketa eta datuen transmisioa, estatistikoki ustiatu ahal izateko, ahalik eta bizkorren egingo da informatika-euskarri normalizatuaren bitartez. Horretarako, euskal administrazio publikoek, ahal baldin badute behintzat, Gizarte.net web-orrian dagoen «Diagnostikoa eta esku-hartze soziala» informatika-tresna erabiliko dute premiei buruzko informazioa lortzeko eta diru-sarrerak bermatzeko errenta kudeatzeko, eta informazioa lekualdatzea eta datuak konparatzea errazten duten bestelako tresna tekniko balidatuak ere erabili ahal izango dira.

  3. Eusko Jaurlaritzak foru-aldundiei jakinaraziko die titularrak edo bizikidetza-unitateko kideak lurralde desberdinetan daudela, artikulu honen 1. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera aldundi bakoitzak bidali dion informazioan oinarrituz.

    ALDI BATERAKO XEDAPENAK

    Lehenengoa. Prozeduren araubide iragankorra.

  1. Dekretu hau indarrean jarri aurretik hasitako diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea onartzeko, berrikusteko, aldatzeko, eteteko eta azkentzeko prozedurei lotuta, eta Gizarteratzeko eta diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea eta dekretu hau indarrean jarri aurretik onartu ziren emateko, berrikusteko, aldatzeko edo eteteko ebazpenei lotuta, ondoren adierazten diren irizpideak aplikatuko dira, kasuen arabera 2. paragrafoko a) idatz-zatian aurreikusitako berrikustea edota 2. paragrafoko b) idatz-zatian aurreikusitako berritzea egin arte, eta administrazioak urtebeteko gehieneko epea izango du horiek egiteko:

    1. Prestazioa lortzeko baldintzei eta titularrarentzako eta haren bizikidetza-unitateko gainerako kideentzako betebeharrei dagokienez, dekretu hau indarrean sartu aurretik indarrean zegoen araudian aurreikusitakoa hartuko da kontuan.

    2. Prestazio-modalitateari eta horren zenbatekoari dagokionez, dekretu honetan bildutako xedapenak aplikatuko dira, titularrarentzat eta haren bizikidetza-unitateko gainerako kideentzat abantailatsuagoak baldin badira.

  2. Dekretu hau indarrean jartzen denean, Oinarrizko Errentaren edo diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioaren titular direnek eta prestazio hori izapidetzen ari direnenek, beren eskaera berritu beharko dute nahitaez 38. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    Aurrekoaren ondorioetarako, berritzeko data honako irizpide hauen arabera jarriko da:

    1. Gizarteratzeko eta diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea indarrean jarri ondoren eman edo berrikusi bada diru-sarrerak bermatzeko errenta hori, emakida-data edo azken berrikuspenaren data izango dira berritzeko aurreikusita dagoen 2 urteko epearen hasiera. Aurrekoa bazter utzi gabe, Administrazioak, dekretu hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasi eta urtebeteko gehieneko epearen barruan, ofizioz egin beharko du bertan bilduta dauden errenta lortzeko baldintzak betetzearen berrikuspena, eta errenta emateko ezarritako mugak aplikatuko ditu ohiko etxebizitza edo bizitoki bakoitzeko prestazioen gehieneko kopuruari eta horien zenbatekoari dagokienez.

    2. Oinarrizko Errentari dagokionez, hau da, Gizarteratzeko eta diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea indarrean jarri ondoren emandako edo berrikusitako prestazioei dagokienez, dekretu hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasi eta urtebeteko epearen barruan berritu beharko da, aldez aurretik titularrari jakinaraziz eskaeraren aurkezpenaren ondorioetarako, eta une horretatik aurrera bertako aurreikuspen guztiak aplikatuko dira, horiek lortzeko baldintzak eta horiek emateko ezarritako mugak barne, ohiko etxebizitza edo bizitoki bakoitzeko prestazioen gehieneko kopuruari eta horien zenbatekoari dagokienez.

      Bigarrena. Araubide iragankorra, administrazio publikoen eta 6.2.b) artikuluan aipatutako zentroen arteko harremana formalizatzeari dagokionez.

      Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 legea erregelamenduz garatzen ez den bitartean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazioen eta zerbitzuen karterari eta kontzertu-araubidea eta hitzarmenak aplikatzeko baldintzei lotuta, 6.2.b) artikuluan bilduta dagoen ituntzeari, hitzarmenari edo kontratazioari buruzko baldintza ez da aplikatuko.

      Hirugarrena. Katastro-balioen araubide iragankorra.

      2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta espresuki eguneratzen ez diren bitartean, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera arautu zuen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan aurreikusitako gehienezko katastro-balioak ezartzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2006ko maiatzaren 15eko Aginduan ezarritako irizpideak kontuan izango dira, jabetzan dauden etxebizitzen aparteko balioa kontuan hartzeko.

      Laugarrena. Enplegurako pizgarriak.

      Enplegurako pizgarrien kontzeptupean eskura dauden baliabideen konpututik kanpo utzi beharreko diru-sarreren portzentajea zehazteko ondorioetarako, dekretu honen 21.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, dekretu hau garatzen duen aginduaren bitartez portzentaje horiek zehazten ez diren bitartean, Oinarrizko Errentaren titularrentzat eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzen onuradunentzat lanean hasteko pizgarriak ezartzen dituen Justizia, lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2001eko otsailaren 14ko Aginduan (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 37. zk., 2001eko otsailaren 21ekoa) ezarritakoak mantenduko dira.

      Bosgarrena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

      Dekretu honetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruz egindako aipamenak Egailan SA, Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Sozietateari egindakotzat joko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoaren jardueren hasiera zein baldintzatan gertatuko den zehazteko eta erakunde horretatik eta beste batzuetatik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura langileak adskribitzeko baldintzak zehazten dituen Dekretua onartzen ez den artean.

  1. Maila bereko edo txikiagoko arauak indargabetuta geratuko dira dekretu honetan xedatutakoarekin kontraesanean edo bertan xedatutakoaren aurka dauden puntuetan.

  2. 198/1999 Dekretua, apirilaren 20koa, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera arautzen duena, espresuki indargabetuta geratzen da.

Lehenengoa. Ordezko araubidea.

  1. Administrazio-prozedurari dagokionez, dekretu honetan aurreikusten ez den guztiari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

  2. Zehapen-prozedurari dagokionez dekretu honetan aurreikusi ez den guztirako, Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legea aplikatuko da.

    Bigarrena. Erregelamendu-garapena.

    Ahalmena ematen zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari beharrezko xedapenak har ditzan dekretu hau garatzeko eta egikaritzeko, baita dekretu honen 24. eta 26. artikuluetan aurreikusitako zenbatekoak eguneratzeko ere.

    Hirugarrena. Indarrean jartzea.

    Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 2010eko maiatzaren 25ean.

    Lehendakaria,

    FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

    Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

    MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.